Foto Goiko Atlaseko trekkinga. Oinez M'goun bailaran eta Tubkalerako (4.167 m) igoera Maroko

Goiko Atlaseko trekkinga.
Oinez M'goun bailaran eta Tubkalerako
(4.167 m) igoera
Maroko

Goiko Atlaseko trekkinga.
Oinez M'goun bailaran eta Tubkalerako
(4.167 m) igoera
Maroko

Atlas Handiko mendikatea Afrikako iparraldeko mendikaterik handiena da.
    Atlantikoaren ondoko Agadir herrian hasi eta Marokon zehar luzatzen da, Aljeriako mugaraino, ekialdean, eta 650 kilometroko luzera gainditzen du. Mendikate horretako gailurrik handienak, 4.000 metrotik gorakoak, Alpeetako gailurrekin konpara daitezke, Afrikako iparraldeko handienak dira eta Pirinioetakoak baino askoz handiagoak. Ikaragarrizko edertasuneko eskualdea. Adobezko herrixkak, paisaiarekin bat egiten dutenak, eta arroila eta mendi-zintzur malkartsuen artean jaisten diren errekak. Herri gutxi izango dira berbereen antzera beren kultura eta nortasun propio eta bereziari hain ongi eusten dietenak. Hamar eguneko trekking honetan bi alde ezberdin ezagutuko ditugu, oinez. Lehenengo, Mgoun bailaran ibiliko gara, edertasun handikoa eta bisitari gutxi hartu ohi dituena. Bailara horretan, aklimatatzeko, Atlaseko bigarren gailurrik altuena den Mgoun gailurrera (4.068 m) igotzeko asmoa dugu.
    Bigarren zatian, Tubkal (4.167 m) mendiaren oinetarako hurbilduko gara, gailurreraino igotzeko asmoz, baina gailurreraino zuzenean jo beharrean, aurretik hegaletan ibiliko gara, mendi handi honen edertasunaz gehiago gozatzeko. 
    Ibilbide honek erakargarritasun ugari ditu. 4.000 metrotik gorako bi gailurretara igotzeko aukera emateaz gain, altuera handiko paisaia ezin ederragoak gertutik ikusi eta arroila eta bailara ikusgarrietan zehar ibiliko gara.

Prezioaren Barruan

  • - Marrakexerainoko joan- etorria, hegaldi erregularrean.
    - Aireportu eta hotelen arteko joan- etorriak.
    - Marrakexen, turista motako hotela (lo egitea eta gosaria).
    - Trekkingaren hasierarako eta amaieratiko joan- etorriak.
    - Zortzi gau kanpatuta (kanpatzeko material guztia barne, lozakua izan ezik).
    - Hiru gau aterpetxean (pentsio osoa).
    - Trekkingak iraun bitartean, pentsio osoa.
    - Trekkingak iraun bitartean, kozinatzeko ekipoa eta bidaiarien ekipaje pertsonala eta kolektiboa garraiatzeko mandoak.
    - Bidaiako asistentzia- asegurua.
    - Mendiko gidara, berberea.
    - BANOAko gidaria.

     

Preziotik Kanpo

  • - Trekkingaren hasierarako eta amaieratiko joan- etorrietako otorduak.
    - Marrakexeko otorduak.
    - Aire- tasak.
    -  Eskupekoak eta “Prezioaren barruan” atalean sartuta ez dauden gainerako guztiak.

Trekk-egunak: 10

Taldea: 6 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.

Irteerak: BIO, MAD eta BCNtik. Abuz. 2an

Prezioa : 1.540 € + aire tasak*

*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.

Klikatu mapan, mapa handitzeko

Eskatu fitxa teknikoa

Goiko Atlaseko trekkinga. Oinez M'goun bailaran eta Tubkalerako (4.167 m) igoera
Maroko
Click para recargar la imagen

Legezko oharra Formulario hau borondate hutsez betetzen baduzu, zuk emandako datu pertsonalak BIDAIAK BANOA, S.L. enpresaren jabetzako fitxategi batean sartuko dira. Fitxategi horrek 2050691029 zk. du Datuak Babesteko Espainiako Agentzian eta datuen segurtasuna bermatzeko beharrezko segurtasun-neurriak dauzka, besteak beste, datuak aldatu, galdu, tratatu edo datu horietan baimenik gabe sartzea ekiditeko.

Datu horietan sartu, datuok kendu, zuzendu edo horretan sartuta egotearen aurkako eskubideak erabil ditzake erabiltzaileak, DBLOk eskubide horiek aitortzen baitizkio. Horretarako BIDAIAK BANOA, S.L., Ledesma kalea, 10-Bis., 2. solairua, 4. departamendua helbidera jo besterik ez duzu, izen-deiturak, jakinarazpenetarako helbidea, NANaren fotokopia eta eskabidea, data eta sinadura jarriz.

Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:

MÁS INFORMACIÓN | ONARTZEN DUT