Gokyo eta Everesteko beheko kanpamenturainoko trekkinga.
Oinez sherpen herrialdean zehar Nepal
Gokyo eta Everesteko beheko kanpamenturainoko trekkinga.
Oinez sherpen herrialdean zehar Nepal
Everesteko beheko kanpamenturainoko trekkingak Nepalgo eta Himalaiatako tokitik enblematikoenetako batera garamatza. Gailur handiek eskaintzen dizkiguten espazio zabalak gustuko dituztenentzat "ia nahitaezko" bilakatu den ibilbidea dugu hau. Sagarmatharen oinetan bizi dira sherpak, eta ibilbide honek sherpen herrialdeak eskaintzen dizkigun paisaiez gain, bertan bizi direnen egunerokoa ezagutzeko aukera ematen digu. Katmandutik Lukla herrira hegazkinez, sherpen lurraldera. Hemendik Sagarmathako Parke Nazionala zeharkatzen duen ibilbide zirkularra egitea proposatzen dizugu. Bi astetik gora 8.000 metroko gailurren arten, glaziarren artean eta ikuspegi zoragarrien artean: Lothse, Nuptse, Cho Oyu… eta Everest. Eta horiekin batera beste gailur batzuk, "txikiagoak” baina handiak bezain ikusgarriak: Pumori, Ama Dablan... #Trekking honetan batez beste 4.000 metroko altueran ibiliko gara, baina 5.000 m-tik gorako garaierako mendi-leporen bat ere zeharkatuko dugu, Cho La esaterako. Bidean Gokio Peak edo Kala Patar talaietatik (5.500 m inguru) Everest eta inguruko gailurrak ikusteko aukera. Trekkingak ez du zailtasun tekniko handirik, baina nahitaezkoa da fisikoki ondo egotea eta garaieraren arriskua kontuan hartzea. Mendiko aterpetxe eta lodgeetan egingo dugu lo, gehienak erosotasun-maila dezentekoak, batez ere non dauden kontuan hartuta. Ibilbide osoan Banoako gidari bat izango dugu gurekin.#
Prezioaren Barruan
Katmandurainoko joan- etorria, hegaldi erregularrean.
Barruko hegaldia: Katmandu- Lukla- Katmandu.
Nepalen sartzeko bisatua.
Aireportu eta hotelen arteko joan- etorriak.
Katmandun, hoteleko egonaldia (lo egitea eta gosaria), birentzako logeletan (bainugelarekin).
Trekkingak iraun bitartean, ostatua lodgeetan.
Trekkingean, norberaren ekipajea garraiatzeko zamaketariak.
Trekkingerako baimenak eta Sagarmatha Parke Nazionaleko sarrera.
Bidaia- asegurua.
BANOAko gidaria.
Preziotik Kanpo
Janariak eta edariak.
Aire- tasak.
Eskupekoak edo “Prezioaren barruan” atalean sartuta ez dauden gainerako guztiak.
Trekk-egunak: 16
Taldea: 8 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.
Irteerak: BIO, MAD eta BCNtik, aza. 2an.
Prezioa : 2.350 € + aire tasak*
*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.
Klikatu mapan, mapa handitzeko
Eskatu fitxa teknikoa
Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:
MÁS INFORMACIÓN |
ONARTZEN DUT
Confirmation
Do you want to save changes you made to document before closing?