Aspaldi ekin genion Estatu Batuetako parke nazionalak zeharkatzen dituen ibilbide klasiko honi, Yellowstoneko P.N.tik abiatuta. Aurten ere hortik helduko diogu ibilbide klasiko bezain zoragarri honi: geyserrak, ur termaletako iturriak, ur-jauziak, arroilak, lakuak... eta animalia ugariren edertasuna. Hortik gertu dagoen Teton Handia P.N.ean jarraituko dugu eta hemendik aurrera, iparraldetik hegoalderako bidea eginez, Estatu Batuetako hego-mendebaldeko parke handiak bisitatuko ditugu. Basamortu zabal horrek ez du behin ere huts egiten, zoragarria da: lehen esploratzaileen ibilerak, horko lurretan bizi ziren herrien eta kanpotik iritsitako lehen bakeroen arteko istiluak, western pelikuletako parajeak eta abenturak... denak zinearen bidez ezagun egin zaizkigun paisaietan. Jarraian navajo tribuen lurrak. Hortik Bryce P.N.ko arroiletara, Zion Canyon P.K.ko harkaitzeko hormetara, Arroila Handiaren (gaztelaniazko Gran Cañonen) zabaltasunera eta, kontraste gisa, Las Vegas hiri bitxira. Eta bidaiaren amaierarik onena Heriotzaren Harana eta Yosemite parke nazionalak bisitatu eta ondoren San Francisco hiria ezagutzea litzateke.
Interesguneak
• Yellowstone, parke nazionalen artean, zaharrena eta ikusgarriena • Teton edo Lakota Handia P.N. • Arches P.N.ko arku natural zoragarriak • Canyonlands P.N. • Monument Valleyren erakargarritasuna • Capitol Reef P.N., ezezagunena • Bryce P.N., kolore eta forma harrigarriekin • Zion Canyon P.N.ko pareta paregabeak • Cameron Trading Post, navajo indioen bizitokia • Coloradoko Arroila Handia ezaguna • Las Vegas, neonezko irudiak eta jokoaren magia • Heriotzaren Harana P.N. • Alta Sierra • Yosemite P.N., • San Francisco hiria.
Bidaia osoan furgoneta eroso bat erabiliko dugu. Bidaian moteletan (birentzako geletan, bainugelarekin) egingo dugu lo, Yellowstone eta Yosemiten izan ezik, horietan parkeetako birentzako txaboletan egingo baitugu. Bidaia honetan garrantzizkoa da oinez egin nahi izatea, bisitatu nahi ditugun parkeak ahalik eta ondoen ezagutzeko. Banoako gidaria.
Prezioaren Barruan
Hegaldi erregularra, haranzkoan Bozemanera eta itzuleran San Franciscotik.
Aireportuen eta hotelen arteko joan- etorriak.
ESTA* deritzonaren kudeaketa (ikus dokumentazioaren atala)
Turista mailako moteletako ostatua. Birentzako geletan ( bainugelarekin).
Ford Club Wagon motako furgoneta pribatuko garraioa ibilbide osoan.
Bidaia- asegurua.
BANOAko gidaria.
Preziotik Kanpo
Otorduak.
Parke nazionaletarako sarrerak.
Aire- tasak.
Eskupekoak edo “prezioaren barruan” atalean sartuta ez dauden gainerakoak.
Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:
MÁS INFORMACIÓN |
ONARTZEN DUT
Confirmation
Do you want to save changes you made to document before closing?