Everesteko beheko kanpamenturainoko trekkingak Nepalgo eta Himalaiako tokirik enblematikoenetako batera garamatza. Gailur handiek eskaintzen dizkiguten espazio zabalak gustuko dituztenentzat "ia nahitaezko" bilakatu den ibilbidea dugu hau.
Sagarmatharen oinetan bizi dira sherpak, eta ibilbide honek sherpen herrialdeak eskaintzen dizkigun paisaiez gain, bertan bizi direnen egunerokoa ezagutzeko aukera ematen digu.
Katmandutik Lukla herrira hegazkinez, sherpen lurraldera. Hemendik Sagarmathako Parke Nazionala zeharkatzen duen ibilbide zirkularra egitea proposatzen dizugu. Bi astetik gora 8.000 metroko gailurren arten, glaziarren artean eta ikuspegi zoragarrien artean: Lothse, Nuptse, Cho Oyu… eta Everest. Eta horiekin batera beste gailur batzuk, "txikiagoak” baina handiak bezain ikusgarriak: Pumori, Ama Dablan...
Trekking honetan batez beste 4.000 metroko altueran ibiliko gara, baina 5.000 m-tik gorako garaierako mendi-leporen bat ere zeharkatuko dugu, Cho La esaterako. Bidean Gokio Ri edo Kala Patthar talaietatik (5.500 m inguru) Everest eta inguruko gailurrak ikusteko aukera. Trekkingak ez du zailtasun tekniko handirik, baina nahitaezkoa da fisikoki ondo egotea eta garaieraren arriskua kontuan hartzea. Mendiko aterpetxe eta lodgeetan egingo dugu lo, gehienak erosotasun-maila dezentekoak, batez ere non dauden kontuan hartuta.
Trek hau gogorra da, bai fisikoki, baita psikologikoki ere, beraz ongi prestatua etorri beharra dago. Ibilbide osoan Banoako gidari bat izango dugu gurekin.
- Katmandurainoko joan- etorria, hegaldi erregularrean.
- Barruko hegaldia: Katmandu- Lukla- Katmandu.
- Nepalen sartzeko bisa.
- Aireportu eta hotelen arteko joan- etorriak.
- Katmandun, hoteleko egonaldia (lo egitea eta gosaria), birentzako logeletan (bainugelarekin).
- Trekkingak iraun bitartean, ostatua lodgeetan.
- Trekkingean, norberaren ekipajea garraiatzeko zamaketariak.
- Trekkingerako baimenak eta Sagarmatha Parke Nazionaleko sarrera.
- Bidaia- asegurua.
- Banoako gidaria.
- Janariak eta edariak.
- Aire- tasak.
- Eskupekoak edo “Prezioaren barruan” atalean sartuta ez dauden gainerako guztiak.
Trekk-egunak: 16
Trekking-maila: 2
Taldea: 6 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.
Irteerak: MAD eta BCNtik, aza. 2an.
Oharra : Kontsultatu Bilbotik egon daitezkeen irteerak eta Bilborako itzulerak.
Prezioa : 2.190 € + aire tasak*
*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.