Foto Zeharkaldia Andeetako bihotzean. Huayhuash mendikatea Peru

Zeharkaldia Andeetako bihotzean. Huayhuash mendikatea
Peru

Zeharkaldia Andeetako bihotzean. Huayhuash mendikatea
Peru

Andeak, Amerika kontinenteko benetako bizkarrezurra, gure planetaren geografia ondo ezagutu nahi duten mendizale eta bidaiari ororentzako ezinbesteko erronka. Milaka kilometroko luzeran, paisaia eta kulturen aniztasuna erakusten digu, baina agian zatirik biziena edo interesgarriena Peruko lurrak zeharkatzen dituena izango da. Horregatik, gure bidaietan ohikoa den ibilbide bat eskaintzen jarraitzen dugu: Huayhuash mendikateko zeharkaldia, askoren iritziz Andeetako zeharkaldirik ederrena eta aldapatsuena. #Lima hiriburura iritsi eta hortik Andeen bihotzean dagoen Huaraz herrirantz joko dugu. Huaraz horretatik abiatuta, eta mandazain batzuek lagunduta, Huayhuash Mendikatean eta inguruko lurretan zehar ibiliko gara hamabi egunez, eta bidean mendikate horretako paisaia ederrenak bisitatzeko aukera izango dugu. Alpamayo eta Huascaran mendi-gailurrak, Santa Cruz arroila, Llanganuco lakuak... izango dira bide ondoan ikusiko ditugunetako batzuk. Mendikatea ondo ezagutu nahi dutenentzat oso interesgarria da trekking hau, zoritxarrez hain ezezaguna den zeharkaldia egiteko bidea eskaintzen du eta. Eta oinezko ibilbidea egin ostean Limara itzuliko gara, hiriburuko kultur ondarea ezagutzeko tartea egiteko. Banoako gidari bat izango dugu gurekin bidaia osoan.#

Prezioaren Barruan

  • Limarainoko joan- etorria, hegaldi erregularrean. Aireportu eta hotelen arteko joan- etorriak. Autobus pribatuko garraioa: Huaraz- Lima. Garraio pribatua trekkingaren hasieraraino, baita itzulerarako ere, Huaraz herritik. Turista mailako hoteletako ostatua, birentzako geletan (bainugelarekin) Lima eta Huarazen (lo egitea eta gosaria). Trekkingak iraun bitartean, pentsio osoa. Trekkingerako baimena. Materiala garraiatzeko mandoak. Sukalde eta kanpatzeko material guztia: mahaiak, aulkiak, dendak… (lozakua eta koltxoneta izan ezik). Bidaia- asegurua. BANOAko gidaria.

Preziotik Kanpo

  • Trekkingetik kanpoko otorduak. Aireportuko tasak. Aire- tasak. Eskupekoak edo “prezioaren barruan” atalean sartuta ez dauden gainerakoak.

Trekk-egunak: 12

Taldea: 6 eta 15 pertsona artekoa + gidaria.

Irteerak: BIO, MAD eta BCNtik, abuz. 4an.

Prezioa : 2.550 € + aire tasak*

*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.

Klikatu mapan, mapa handitzeko

Eskatu fitxa teknikoa

Zeharkaldia Andeetako bihotzean. Huayhuash mendikatea
Peru
Click para recargar la imagen

Legezko oharra Formulario hau borondate hutsez betetzen baduzu, zuk emandako datu pertsonalak BIDAIAK BANOA, S.L. enpresaren jabetzako fitxategi batean sartuko dira. Fitxategi horrek 2050691029 zk. du Datuak Babesteko Espainiako Agentzian eta datuen segurtasuna bermatzeko beharrezko segurtasun-neurriak dauzka, besteak beste, datuak aldatu, galdu, tratatu edo datu horietan baimenik gabe sartzea ekiditeko.

Datu horietan sartu, datuok kendu, zuzendu edo horretan sartuta egotearen aurkako eskubideak erabil ditzake erabiltzaileak, DBLOk eskubide horiek aitortzen baitizkio. Horretarako BIDAIAK BANOA, S.L., Ledesma kalea, 10-Bis., 2. solairua, 4. departamendua helbidera jo besterik ez duzu, izen-deiturak, jakinarazpenetarako helbidea, NANaren fotokopia eta eskabidea, data eta sinadura jarriz.

Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:

MÁS INFORMACIÓN | ONARTZEN DUT