Duela mila urte inguru Yunnan eta Tibeteko erdialdearen arteko gatz, te eta beste gai batzuen merkataritzak Asia kontinenteko karabanen ibilbide ospetsuenetako bat ireki zuen, te-zaldien ibilbidea deritzona. Ibilbide horrek Kham herrialde mitikoa zeharkatzen du, lau ibaietako eta sei mendikateetako lurraldea, Asiako ibai nagusien sorlekua: Yangzi edo Ibai Urdina, Mekong, Yalong eta Saluen ibaiak. Ibilbide honek Txinako Yunnan probintziako Kunming hiritik abiatuta Tibeteko ekialdera eramango gaitu, Kham hiriraino hain zuzen ere. Ohikoa ez den Tibeteko irudia, mendikateetako paisaiak, lakuak eta goi-mendietako zelaiak erakusten dizkiguna. Paisaia ikusgarri horretan Lasa hiribururaino iritsiko gara. Horik Katmandu hiriburura helduko gara, bidean bilatuko ditugun zortzi mila metrotik gorako gailurrak ikusteko geldiuneren bat edo beste egin eta gero.
Interesguneak
• Khameko paisaiak: udaberriko basoak, Alpeetakoak diruditen lakuak, goi-mendiak eta haran sakon eta emankorrak, khampa herri nomadaren bizilekua • Dali, bai etniaren hiriburua • Everesteko ikuspegia, iparraldeko beheko kanpamendutik • Yangzi ibaiko Tigreen Ur-jauzietako arroilak • Lasa hiriburua: monasterioak, azokak eta Potala, Dalai-Lamaren jauregia • Rawok Tso lakua, eta inguruko basoak, glaziarrak eta elurrez beteriko tontorrak • Katmandu: hiriburua eta harana • Naxi etnia, arkitektura tradizionala lantzen • Nyang Chu ibaiaren sorburua, Draksum Tso lakuan • Mingyong glaziar sakratua.
Ibilbidea gogorra da, bisitari gutxi dituen ingurua zeharkatzen baitu eta, ondorioz, azpiegitura gutxikoa; bidean autobusa eta lur mota guztietarako ibilgailuak erabiliko ditugu. Hoteletan, ostatuetan edo kanpalekuetan egingo dugu lo, batzuetan oso oinarrizkoetan; urria Kham zeharkatzeko urteko sasoirik onenetarikoa dugu. Ibilbide hau egiteko baimena lortzeko, hilabeteko tramiteak egin behar dira: gogoan izan eta garaiz erabaki. Banoako gidaria.
Prezioaren Barruan
Hegaldi erregularra, haranzkoan Kunming hiritik eta itzuleran Katmandutik.
Txinan sartzeko bisatua.
Nepalen sartzeko bisatua.
Aireportu eta hotelen arteko joan- etorriak.
Lur- mota guztietarako ibilgailuetako garraioa, Zhongdien- Lasa tarterako eta Lasatik Txina eta Nepalen arteko mugako Kodariraino.
Kunming hiritik Zhongdienerako garraioa, baita Lasako bisitaldietan eta Kodari- Katmandu tarterako ere, autobus pribatuan.
Turista- motako hoteletako ostatua Kunming, Dali, Lijiang, Lasa eta Katmandun, birentzako geletan (bainugelarekin).
Zhongdian, Gyantse, Shigatse, Zhangmu eta Xegar hirietan, hotel xumeetan (izar 1ekoak) egingo dugu lo, birentzako geletan (bainugelarekin).
Khameko zeharkaldian eta Everesteko beheko kanpamenduan, oinarrizko edo oinarrizko- oinarrizko hotel eta ostatuetan egingo dugu lo.
Potalako bisitaldia.
Everesteko beheko kanpamendurako sarrera.
Lijiangeko bisitaldiko zerga ekologikoa.
Pasum lakuko Erreserba Naturalerako sarrera.
Tibeten barruan bidaiatzeko baimenak: TTP, militarren baimena, ekialdeko eskualdeko baimena eta segurtasuneko baimena.
Bertako CPI bidaia- asegurua.
Bidaiako asistentzia- asegurua.
Tibeteko gidaria Tibeteko zeharkaldian.
BANOAko gidaria.
Preziotik Kanpo
Otorduak.
Museo, parke, toki interesgarri eta monumentuetarako sarrerak, “Prezioaren barruan” atalean zehaztutakoak izan ezik.
Aire- tasak.
Eskupekoak edo “Prezioaren barruan” atalean sartuta ez dauden gainerako guztiak.
Taldea: 6 eta 15 pertsona artekoa + gidaria.
Irteerak: MAD eta BCNtik, urr. 1ean.
Prezioa : 3.375 € + aire tasak*
*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.
Klikatu mapan, mapa handitzeko
Eskatu fitxa teknikoa
Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:
MÁS INFORMACIÓN |
ONARTZEN DUT
Confirmation
Do you want to save changes you made to document before closing?