Hokkaido Japoniako bigarren uharterik handiena da eta japoniarrentzat betidanik izan da toki enigmatiko bat, herrialdeko azken muga, zibilizaziotik urruti, eta naturarekiko harremanetan bizi zen ainu etniaren bizilekua. Etnia horrek Ainu Moshiri (Gizakion uhartea) izena jarri zion uharteari. Japoniarrak XVII. mendearen inguruan hasi ziren iristen, baina Meiji deritzon aldira arte ez zen gertatu ainu etniakoak beren lurraldean atzerritar sentiaraziko zituen benetako kolonizazio prozesua.
Gure ibilbidean Japoniako alderik ezezagunetako batzuk, hiri nagusietatik urrun daudenak, bisitatuko ditugu. Uharte nagusiaren iparraldeko eskualdetik, bisitari gutxi jaso ohi dituen eta antzina Matsuo Basho poetak bisitatu zuen Tohoku eskualdetik hasiko gara. Matsushimako itsas paisaiak eta Tazawa aintziraren inguruko paisaia menditsuak ezagutuko ditugu, baita ondare aberatsa ere: tenpluak, gazteluak, samuraien antzinako auzoak, feudalismoaren garaikoak. Handik egun batzutara Seikan tunela hartu eta Hokkaido uhartera joango gara, Japoniako artxipelagoko bigarren uharterik handienera. Uharte honetan naturaren indarrek mendetan zehar lur berezi bat moldatu dute, bakarra, ondoko Siberiaren itxurako paisaia lehorrak eta sumendiz beteriko paisaia menditsuak tartekatzen dituena. Trenez edo autobusez errepide bakartietan barrena, edo oinez parke nazional ikusgarrietan (sumendiak, baso berdeak, ur turkesazko lakuak, itsaso urdinak inguratutako uharteak…) egiaztatu ahal izango dugu antzinako ainu etniaren bizileku izan zenak ondo eutsi diola garai batean ainuek begirune handiz zaindu izan zuten naturaren edertasunari.
Bidaia hau aproposa da Japonia aurretik ezagututa ere, iparraldea eta herri zoragarri honetako beste alde bat ezagutu nahi duten abenturazaleentzat nahiz Japon lehenengo aldiz bisitatu nahi duten eta, aldi berean, herrialde honen iragana eta paisaien aniztasuna ezagutu nahi duten bidaiarientzat.
• Tokio, Japoniako megalopolia • Matsushima uharteak, berrehunetik gora, bista ikusgarriekin • Hiraizumiko tenplu zaharrak • Kakunodateko samuraien antzinako etxeak • Yamaderako urrutiko tenpluak • Dewa Sanzaneko tenpluetarako erromeria • Tazawa aintziraren inguruko paisaia menditsuak • Tohokuko onsen-ak (ur termalak) • Hakodate dotorea • Bizirik dagoen Usu-zan sumendiko kraterretik inguruko edertasuna • Sapporo, modernitatearen ikurra • Rebun-to, urrutiko uhartea • Daisetsuzan P.N.ko sumendiak, aintzirak eta paisaia menditsuak • Shiretoko P.N.ko baso ia ukitu gabeak • Akan P.N.ko aintzirak eta sumendiak.
Tokiorainoko hegaldia –Sendai – Yamagata – Dewa Sanzan - Kakunodate –Hakodate –Toya P.N. –Sapporo –Rebun-to uhartea – Asahikawa –Daisetsuzan P.N. –Shiretoko P.N. –Shari –Akan P.N. –Sapporo –Tokio.
Bidaiaren lehen zatian trena erabiliko dugu eta autobusa, berriz, Dewa Sanzan bi egunetako bisitarako eta Hokkaidoko parke nazional eta naturaletako batzuk bisitatzeko. Turista-mailako hoteletan egingo dugu lo, baita Japoniako ostatu tradizionaletan (minshuku izenekoak) ere, tatamiak erabilita. Parke nazionaletan oinezko ibilbide batzuk egingo ditugu. Parke nazionaletan oinezko ibilbide batzuk egingo ditugu. Banoako gidaria.
- Tokiorainoko joan- etorria, hegaldi erregularrean.
- Sapporo eta Tokio arteko hegaldi erregularra
- Aireportu eta hotelen arteko joan- etorriak (trenez).
- Yamagata- Tsuruoka eta Asahikawa- Chitose arteko garraioa, autobus pribatu txiki batean.
- Tokio eta Asahikawa arteko garraioa, trenez.
- Tarte hauetarako autobus publikoko garraioa: Tazawa- Akita Komagatake, Toya lakuan eta Rebun uhartean.
- Kamakurarainoko garraioa, trenez.
- Tokio- Yamagata eta Kakunodate- Sapporo arteko maleta- garraioa.
- Rebun- to uharteetarako ferrya.
- Tokio, Sendai, Yamagata, Tsuruoka, Kakunodate, Hakodate, Sapporo, Wakkanai, Asahikawa, Sharin eta Chitosen, turista- mailako hoteletako egonaldia (lo egitea eta gosaria), birentzako geletan (bainugela pribatuarekin).
- Hagurosan, Rebun- to eta Sounkyo Onsen- en, minshuku- etan lo egitea.
- Bidaiako asistentzia- asegurua.
- Banoako gidaria.
- Otorduak.
- Monumentuetarako sarrerak, hirietako garraio publikoa, museo eta teleferikoetarako sarrerak.
- Aire- tasak.
- “Prezioaren barruan” atalean sartuta ez dauden gainerako guztia.
Taldea: 8 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.
Irteerak: BIO, MAD eta BCNtik, abuz. 2an.
Prezioa : 5.060 € + aire tasak*
*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.