Foto Tibet Geluk   monasterioetako   bidezidorretan  barrena

Tibet
Geluk
monasterioetako
bidezidorretan barrena

Tibet
Geluk
monasterioetako
bidezidorretan barrena

Banoa aitzindaria izan da beti Tibeteko goi-lautadan bideak irekitzen.
    Khametik hasi eta Ngarira,, Amdo edo Utsang zeharkatuta, lamen herrialde zabal hau zeharkatu dugu behin baino gehiagotan, Asia kontinenteko kultura erakargarrienetako bat ezagutzeko.
    Bidaia honek Dalai Lamaren Geluk (txano horidunak) eskolaren monasterio nagusiak ibilbide bakarrean lotzeko aitzakia hartu du: Labrang, Kumbum, Ganden, Drepung, Sera eta Tashi Lumpo.
    Gure hasierako asmoa zehaztuz joan gara eta hauxe da orain egiten dizugun proposamena: Tibeteko iparraldean dagoen Amdo eskualdetik abiatu eta Qingzang-Tibet trenbidean (2006ko uztailean inauguratua) Tibeteko lautada zeharkatu ostean, Lasako egonaldiaren ondoren, Kyi-Chu bailara eta eskualdeko Nam-Tso lakua eta Tsang eskualdeko Everesteko beheko kanpalekua dira, besteak beste, bisitatuko ditugun tokietako batzuk. 
    Munduko sabaian bizi-bizirik dagoen kulturarekiko hurbilpen bat: txinatarren berrogei urtetik gorako “eragina”k ez du lortu tibetarren milaka urteko ohiturak txikitzea.

Interesguneak

• Xiningetik Lasa hiribururaino, goi-lautadan zehar, Qingzang-Tibet trenbidean • Everesteko B.K.ko ikuspegi zoragarria (Tibeteko aldetik), eta Makalu, Lohtse eta Cho-Oyuko gailurrak • Gansu probintziako lamen monasterio nagusia: Labrang • U eskualdeko gutxien bisitatutako aldeetako bat: Kyi-Chu bailarako paisaiak eta sakabanatutako monasterioak • Lasa: Dalai-Lamen hiriburua eta Potala, muino gorriko jauregia • Tashi Lumpuko monasterio-multzoa, Shigatsen, Deolmari mendiaren oinetan. • Katmandu hiria eta bailara: Bhakhtapur, Swayambunath, Buddanilkanta...

Ibilbidea

Lanzhourainoko hegaldia Xiahe –Xining –Lhasa –Drigung –Reting –Nam Tso –Giangtse –Xigatse –Xegar–Everesteko B.K.–Xigatse–Lhasa–Chengdu.

Zenbait datu interesgarri

Toyota Coaster motako autobus pribatu txiki bateko garraioa, ibilbide osoan. Xining-Lasako tarterako trena (literekin). Turista mailako hoteletan egingo dugu lo, Tibeteko lautadako ibilbidean izan ezik, lautada horretan sarri aukera bakarra tokiko ostatuak direlako, eta halakoetan kalitatea ez da izaten oso ona. Ibilbidearen zati handi batean 4.000 m-tik gorako altueran ibiliko gara. Komeni da, beraz, aurretik medikuarekin horretaz hitz egitea. Banoako gidaria.

Prezioaren Barruan

  • - Qatar Airways konpainiaren hegaldi erregularra, haranzkoan Chongqing- eraino eta itzulera Chengdutik.
    - Barruko hegaldiak: Chongqing- Lanzhou eta Lasha- Chengdu.
    - Txinan sartzeko bisatua.
    - Aireportu, hotel eta tren- geltokien arteko joan- etorriak.
    - Toyota Coaster motako autobus pribatuko garraioa, ibilbide osoan.
    - Lhasa Express trena (literekin), Xining- Lasa tarterako. 
    - Lanzhou, Xining, Lhasa, Giangtse eta Xigatsen, turista- mailako hoteletako ostatua (lo egitea), birentzako geletan (bainugelarekin) 
    - Xiahe eta Xegar hirietan, hotel xumeak (lo egitea, bakarrik), bi edo hirurentzako geletan (bainugelarekin).
    - Drigung, Reting, NamTso lakua eta Everesteko beheko kanpamentuan, oinarrizko aterpetxeak (lo egitea, bakarrik), birentzako edo askorentzako geletan (zerbitzuak elkarrekin konpartitzeko).
    - Xiahe, Xining eta Lhasako gosariak.
    - Bing Lingeko bisitaldirako txalupak eta sarrerak.
    - Potalarako sarrera.
    - TTP bidaiatzeko baimena.
    - Everesteko Qomolangma Erreserba Naturalean eta Namtso lakuan sartzeko baimena.
    - Bidaiako asistentzia- asegurua.
    - Erdiko Tibeteko ibilbideetan, bertako gidaria.
    - Banoako gidaria.

Preziotik Kanpo

  • - Otorduak, “Prezioaren barruan” atalean zehaztutakoak izan ezik.
    - “Prezioaren barruan” atalean zehaztuta ez dauden museo eta monumentuetarako sarrerak.
    - Aire- tasak.
    - Eskupekoak, edariak eta bestelako gastu pertsonalak.

Taldea: 6 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.

Irteerak: MAD eta BCNtik. uzt. 2an/abuz. 4ean./ ira. 24an

Prezioa : 3.610€ + aire tasak*

Gehigarria : abuz. 125€

*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.

Klikatu mapan, mapa handitzeko

Eskatu fitxa teknikoa

Tibet
Geluk monasterioetako bidezidorretan barrena
Click para recargar la imagen

Legezko oharra Formulario hau borondate hutsez betetzen baduzu, zuk emandako datu pertsonalak BIDAIAK BANOA, S.L. enpresaren jabetzako fitxategi batean sartuko dira. Fitxategi horrek 2050691029 zk. du Datuak Babesteko Espainiako Agentzian eta datuen segurtasuna bermatzeko beharrezko segurtasun-neurriak dauzka, besteak beste, datuak aldatu, galdu, tratatu edo datu horietan baimenik gabe sartzea ekiditeko.

Datu horietan sartu, datuok kendu, zuzendu edo horretan sartuta egotearen aurkako eskubideak erabil ditzake erabiltzaileak, DBLOk eskubide horiek aitortzen baitizkio. Horretarako BIDAIAK BANOA, S.L., Ledesma kalea, 10-Bis., 2. solairua, 4. departamendua helbidera jo besterik ez duzu, izen-deiturak, jakinarazpenetarako helbidea, NANaren fotokopia eta eskabidea, data eta sinadura jarriz.

Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:

MÁS INFORMACIÓN | ONARTZEN DUT