Foto Tibeteko mendebaldea Kailash Mendia,  munduko sabaia

Tibeteko mendebaldea
Kailash Mendia,
munduko sabaia

Tibeteko mendebaldea
Kailash Mendia,
munduko sabaia

Tibeteko kontinentean egin daitezkeen ibilbideen artean ikusgarrienetakoa, gogorrenetakoa eta gehien eskatzen dutenetakoa da hau, zalantzarik gabe. Asiako goi-lautadako mendebaldeko Ngariko paisaia zoragarrien arteko ibilbidea, lur lehor eta basatian eta amaieran Kailash mendiko gailurra: mendi sakratua.
    Shivaren egoitza eta munduko gailur espirituala den gailur horretara milaka erromes hurbildu ohi dira urtero-urtero. “Tibeteko Elurretako Bitxia” deitu izan zaio mendi horri, eta gailurreko lau isurialdeak lau puntu kardinaletara zuzenduta edukita “munduaren zilborra” ere omen da. Ondoan Brahmak amestutako Manasarovar, “buruaren lakua”. 
    Paisaia handi eta zabaletako bidaia, baita ur gardenetako lakuetan islatzen diren gailur elurtu ikusgarriena ere, Tibeteko lautadako zelai berdeetan, artzain nomada, gazela eta asto basatien bizilekuan.
    Asiako eskualde ezezagunetako bat zeharkatuko dugu, X eta XI. mendeetan Tibeteko budismoaren babeslekua izan zena. Eta amaieran Everesteko gailurra, iparraldeko beheko kanpamendutik begiratuta.

Interesguneak

• Kailash mendia, Tibeten bihotzean: hindu, budista, jain eta bon etnientzat sakratua  • Guge izeneko erresuma zaharreko Tholing eta Tsaparang arkeologia-guneak • Ngari: artzain nomaden herrialdea, gailur eta harkaitzen idortasuna, bailaretako zelaien berdea eta betiereko elurren isla lakuetako ur gardenetan… • Everesteko beheko kanpamentua • Manasarovar lakuaren inguruko monasterioak, estupak eta “mani” hormak • Tsochen eta Mendongeko monasterioa: nomaden topalekua, edertasunaren erdian • Katmandu hiriburua eta harana: Bhakhtapur, Swayambunath, Buddanilkanta...

Ibilbidea

Katmandurainoko hegaldia –Nyalam –Saga –Tsochen –Gertse –Gegye –Ali/Gar –Thöling –Darchen –Manasarovar lakua –Pariyang –Sangsang –Xegar –Everesteko B.K. –Zhangmu –Katmandu.

Zenbait datu interesgarri

Zeharkaldi hau gogorra da, bidaiariaren aldeko jarrera eskatzen duena, ezustekoen aurrean eta zerbitzuen soiltasunen aurrean. Fisikoki ondo egotea ere eskatzen du, zatirik handiena batez beste 4.500 metro inguruko lurretan igarotzen delako. Ngari bisitari gutxi jasotzen dituen ingurua zeharkatzen du, azpiegitura gutxikoa. Gehienetan, hotel eta ostatu oso xumeetan egingo dugu lo. Ibilbidean 4x4 motako ibilgailuak erabiliko ditugu, Katmanduren eta Nepal eta Txina bitarteko mugaren arteko tarteetan izan ezik, horietan autobus txiki bat erabiliko dugu eta.  Ibilbiderako bidaia-baimenak lortzeko, hilabeteko tramiteak egin behar dira: gogoan izan eta garaiz erabaki. Banoako gidaria.

Prezioaren Barruan

  • - Katmandurainoko hegaldia, joan- etorria, Turkish Airlines konpainiarekin.
    - Nepal eta Txinan sartzeko bisatuak.
    - Toyota Coaster motako ibilgailu pribatuko garraioa: Katmandutik Txina eta Nepalen arteko mugaraino, Kodarin, joan- etorria.
    - Ibilbidearen gainerakoan, lur- mota guztietarako ibilgailuetako garraioa: ibilgailuko 4 bidaiari, gehienez.
    - Turista- motako establezimenduetako ostatua Katmandu eta Zhangmu hirietan, birentzako geletan (bainugelarekin).
    - Hotel xumeetako ostatua Ali/Gar eta Xegar hirietan, birentzako geletan (bainugelarekin).
    - Tholing hirian, oinarrizko hoteletako ostatua, birentzako geletan (bainugelarekin).
    - Ngariko zeharkaldiko gainerako tokietan eta Everesteko beheko kanpamenduan, ostatuak ”guest house” motakoak izango dira, oinarrizkoak edo oinarrizko- oinarrizkoak, bi edo askorentzako geletan (konpartitzeko bainugelarekin).
    - Hotel eta ostatu guztietan lo egitea bakarrik dago sartuta (gosaririk gabe) prezioaren barruan, Katmandun izan ezik, azken horretan lo egitea eta gosaria.
    - Tibeten barruan bidaiatzeko baimenak: TTP, militarren baimena, sartaldeko eskualdeko baimena eta segurtasuneko baimena.
    - Bertako CPI bidaia- asegurua.
    - Bidaiako asistentzia- asegurua.
    - Tibeteko gidari ofiziala Ngariko ibilbidean.
    - BANOAko gidaria.

Preziotik Kanpo

  • - Otorduak, "Prezioaren barruan" atalean zehaztutakoak izan ezik.
    - Museo, parke, toki interesgarri eta monumentuetarako sarrerak.
    - Aire- tasak.
    - Eskupekoak eta "Preziotik kanpo" atalean sartuta ez dauden gainerako guztiak.

Taldea: 6 eta 15 pertsona artekoa + gidaria.

Irteerak: MAD eta BCNtik. ira. 6an.

Prezioa : 3.595€ + aire tasak*

*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.

Klikatu mapan, mapa handitzeko

Eskatu fitxa teknikoa

Tibeteko mendebaldea
Kailash Mendia, munduko sabaia
Click para recargar la imagen

Legezko oharra Formulario hau borondate hutsez betetzen baduzu, zuk emandako datu pertsonalak BIDAIAK BANOA, S.L. enpresaren jabetzako fitxategi batean sartuko dira. Fitxategi horrek 2050691029 zk. du Datuak Babesteko Espainiako Agentzian eta datuen segurtasuna bermatzeko beharrezko segurtasun-neurriak dauzka, besteak beste, datuak aldatu, galdu, tratatu edo datu horietan baimenik gabe sartzea ekiditeko.

Datu horietan sartu, datuok kendu, zuzendu edo horretan sartuta egotearen aurkako eskubideak erabil ditzake erabiltzaileak, DBLOk eskubide horiek aitortzen baitizkio. Horretarako BIDAIAK BANOA, S.L., Ledesma kalea, 10-Bis., 2. solairua, 4. departamendua helbidera jo besterik ez duzu, izen-deiturak, jakinarazpenetarako helbidea, NANaren fotokopia eta eskabidea, data eta sinadura jarriz.

Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:

MÁS INFORMACIÓN | ONARTZEN DUT