Foto Tanzaniako hegoaldea eta Mozambike Afrika ezezagun hori

Tanzaniako hegoaldea
eta Mozambike
Afrika ezezagun hori

Tanzaniako hegoaldea
eta Mozambike
Afrika ezezagun hori

Mozambikeko Mia Couto idazlearen hitzak dira: “Nire herrialdeak dituen gauza erakargarrien artean, handiena da han turismorik, herriak eta kulturak irensten dituen horrelako makinarik, ez dela. Gurean era horretako sasiehiztarien inbasiorik ez dagoenez gero, lurreko tokirik exotikoenen artean nire ustez gurea erakargarrienetarikoa da”. Banoan Afrikako inguru hauetan lehendik dugun esperientzian oinarrituta, oraindik globaltasunaren sarean erori ez den lur eremu eder honetara itzultzen gara: Cabo Delgado, Ruvuma, Mikindani, Kilwa, Mozambikeko Uhartea, Ibo, Mueba...: manioka, belaontziko arrantzaleak, makua eta makonde etniak... Indiako Ozeanoaren ibilbidean Afrika eta Asiaren arteko giltzarria izan den kostalde honetara persiarrak, arabiarrak eta portugaldarrak iritsi zirela gogoraraziko digutenak. # Agian Afrikako alderik ezezagunena, gogorra baina, aldi berean, beste era batera bidaiatzeko oso egokia eta erakargarria. Ibilbideak Tanzaniako hegoaldea zeharkatzen du, Selouseko Parke Nazionaletik, Ruvawa ibai-ahoraino, gero Mozambiken sartzen da Ilha uharteraino eta hortik Indiako Ozeanoko itsasertzetik egingo du, Dar Es Salaam hiriraino. Isiltasuna nagusi da lur eremu zabal horietan. Eta bestetik itsasertzeko edertasuna eta lasaitasuna, itsaso barea eta edertasun paregabea. #

Interesguneak

• Selous Parke Nazionalaren edertasuna, beharbada Tanzaniako onena, handiena eta bisitarik gutxien hartzen duena • Ilunabarra Rufiji ibaiaren ertzean • Ruvama ibaiaren ahoa, bi herrialdeen arte muga naturala • Mikindaniko badia • Mueba eta bertako makonde etniako artisauak • Pembako badiaren edertasuna eta bertako Wimbi hondartza xarmagarria • Mozambikeko Uhartea eta bertako zubia, XVII. mendean Portugaleko kolonia zena, egun gizateriaren ondare izendatua • Lurio ibaiaren ur-jauzi handiak • Ibo uhartea, Querimba artxipelagoko gotorlekua, arkitektura kolonialaren lekuko • Msimbatiko penintsulako itsas parke nazionala • Kilwa uhartea eta Kilwako harrizko eta koralezko eraikuntzak. • Ibo eta Querimba uharteen arteko ibilbidea, oinez • Etnien giroa eta paradisuko hondartzak Panganen.

Ibilbidea

Dar es Salamerainoko hegaldia–Selousko P.N.–Kilwa Masoko-Masasi-Mueda-Pemba-Ilha de Mozambique (Mozambike uhartea)-Lurio ibaiko ur-jauziak-Ibo-Pangane-Mocimboa da Praia-Msimbatiko penintsula-Mikindani-Kilwa Kiswani–Dar es Salam.

Zenbait datu interesgarri

Ibilbideak aldaketa ugari izan ditzake, herrialde horietako naturaren gogortasunak eraginda (Ruvuma ibaiak eragin ohi dituen uholdeak, bideen egoera...) beraz garrantzitsua da partaideen jokabide irekia eta bidaian aurrera egiteko gogoa. Ibilbide guztian lur mota guztietarako ibilgailuak erabiliko ditugu. Hotel txikietan eta kanpalekuetan egingo dugu lo, batzuetan oso oinarrizkoetan, baina kanpatzeko denak eramango ditugu osagarri moduan. Prezioaren barruan gosariak eta zenbait bazkari eta afari daude sartuta. Laguntzeko sukaldari bat izango dugu gurekin bidaia osoan. Abuztua eta iraila dira hego hemisferioko herrialde hauek bisitatzeko sasoirik onena. Banoako gidaria.

Prezioaren Barruan

  • Dar Es Salamerainoko joan- etorria, hegaldi erregularrean. Aireportu eta hotelen arteko joan- etorriak. Tanzanian birritan sartzeko bisatua. Mozambiken sartzeko bisatua. Selous P.N.ko sarrera. Selous P.N.an, pentsio osoa. Gosari guztiak. Ibilbide osoko garraioa, lur mota guztietarako ibilgailu pribatuetan. Ruvuma ibaia zeharkatzeko ferrya. Ibilbide guztirako kanpatzeko ekipoa, sukaldeko gaiak eta sukaldaria. Ibilbide guztian zehar: hotel, hotel txiki, pentsio eta kanpalekuetako ostatua. Ibo eta Querimba uharteetara joateko txalupak (“dhow”ak). Bidaia- asegurua. BANOAko gidaria.

Preziotik Kanpo

  • Otorduak. Herrialdetik irteteko aireportuko tasak. Aire- tasak. Eskupekoak edo “prezioaren barruan” atalean sartuta ez dauden gainerakoak.

Taldea: 6 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.

Irteerak: MAD eta BCNtik, abuz. 2an./ira. 1ean.

Prezioa : 3.175 € + aire tasak*

Gehigarria : abuz.125 €

*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.

Klikatu mapan, mapa handitzeko

Eskatu fitxa teknikoa

Tanzaniako hegoaldea eta Mozambike
Afrika ezezagun hori
Click para recargar la imagen

Legezko oharra Formulario hau borondate hutsez betetzen baduzu, zuk emandako datu pertsonalak BIDAIAK BANOA, S.L. enpresaren jabetzako fitxategi batean sartuko dira. Fitxategi horrek 2050691029 zk. du Datuak Babesteko Espainiako Agentzian eta datuen segurtasuna bermatzeko beharrezko segurtasun-neurriak dauzka, besteak beste, datuak aldatu, galdu, tratatu edo datu horietan baimenik gabe sartzea ekiditeko.

Datu horietan sartu, datuok kendu, zuzendu edo horretan sartuta egotearen aurkako eskubideak erabil ditzake erabiltzaileak, DBLOk eskubide horiek aitortzen baitizkio. Horretarako BIDAIAK BANOA, S.L., Ledesma kalea, 10-Bis., 2. solairua, 4. departamendua helbidera jo besterik ez duzu, izen-deiturak, jakinarazpenetarako helbidea, NANaren fotokopia eta eskabidea, data eta sinadura jarriz.

Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:

MÁS INFORMACIÓN | ONARTZEN DUT