Foto Tadjikistan Pamir eskualdeko ezkutuko aldea

Tadjikistan
Pamir eskualdeko ezkutuko aldea

Tadjikistan
Pamir eskualdeko ezkutuko aldea

XIX. mendearen amaieran, Thomas E. Gordon-ek “munduaren sabaia” izena jarri zion egun Pamir mendikatea deitzen diogunari, hainbat hamarkadatan britainiar inperioaren eta Errusiako Tsarraren arteko liskar-auzia izan eta “Joko Handia" bataiatu izan zena. 

Antzina glaziarrek sortutako bailara zabaletan barrena ibiliko gara bidaia honetan. Mendi ederrek, arroila estuek eta goi-mendateek osatzen dute gutxien bisitatzen den paraje naturaletariko baten panorama, turismorako oso azpiegitura gutxi duen herrialdea baita Tadjikistan.

Tadjikistango urruntasunak eta azpiegitura ezak benetako abentura kutsa ematen diote bidaia honi. Ezusteko ugari izango ditugu bidean, eta gure pazientziaren mugak neurtzeko aukera emango digute. 

Interesguneak

• Samarkanda, kulturgune tayikar handia • Sekretu arkeologiko sogdiarrak Sarazmen eta Panjakenten • Fann mendietako paisaia alpetarrak •  Aztarna sogdiarrak Yagnob bailaran • Dushanbe, hiriburu sobietarra • Hissar multzoaren hondakinak • Khorog, Pamirreko administrazio hiriburua • Yamchungo gotorlekua eta Wajan eskualdea • Yashilkul, ur gaziko aintzira • Murgab, kirgizen lurraldea • Karakul lakuaren distira • Bartangeko bakartutako harana.

Ibilbidea

Samarcandarainoko hegaldia –Panjakent –Skander Kul –Yagnob –Dushanbe –Kala-i Jumb –Jorog –Yamchún –Yashilkul lakua –Murgab –Karakul lakua –Bartang –Dushanbe.

Zenbait datu interesgarri

Ibilbide guztian lur mota guztietarako ibilgailuak erabiliko ditugu. Ibilbidean ezusteko ugari izango dira, herrialde osoan turismorako azpiegitura gutxi dagoelako eta errepideen egoera ikusita, ezusteko ugari izango ditugu eta horrek aldez aurretik ezarritako ibilbidea aldatu behar izatea ekar lezake. Tokitan tokiko ostatuetan lo egingo dugu, azpiegitura eskasakin. Paisaien aldetik edertasun paregabeko ibilbidea, baina ostatu xumekin edo oinarrizkoekin. Banoako gidaria.

Prezioaren Barruan

  • - Samarcandarainoko hegaldi erregularra, Dushanbetik itzulera. 
    - Uzbekistanen eta Tadjikistanen sartzeko bisatua.
    - Aireportu eta hotelen arteko joan- etorriak.
    - Ibilbide osoko garraio pribatua, autobus txikian eta lur mota guztietarako ibilgailuetan.
    - Samarcandan (2 gau), Panjakenten (gau bat), Dushanben (4 gau) eta Jorogen (gau bat) turista- motako hotela (lo egitea eta gosaria), birentzako geletan (bainugelarekin). 
    - Zazpi lakuetan (gau bat) eta Iskanderkulen (gau bat), aterpetxe eta bertako etxe pribatuetan lo egingo dugu, birentzako geletan, komuna amankomunekin, gosaria eta afaria barne.
    - Margeben (2 gau) eta Pamiren (10 gau), aterpetxe eta bertako etxe pribatuetan lo egingo dugu, anitzentzako geletan, komuna amankomunekin, gosaria eta afaria barne.
    - Tasa ekologikoa.
    - GBAO eskualdean sartzeko baimena.
    - Bidaiako asistentzia- asegurua.
    - Bertako gidaria.
    - Banoako gidaria.

Preziotik Kanpo

  • - Otorduak eta edariak.
    - “Prezioaren barruan” atalean zehaztuta ez dauden museo, monumentu eta jardueretarako sarrerak.
    - Aire- tasak.
    - Eskupekoak eta “Prezioaren barruan” atalean sartuta ez dauden gainerako guztiak.

Iraupena : 23 egun

Taldea: 6 eta 16 pertsona artekoa + gidaria

Egunak: abu. 2.

Irteerak: BIO, MAD eta BCNtik.

Prezioa : 3.780 € + aire tasak*

*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.

Klikatu mapan, mapa handitzeko

Eskatu fitxa teknikoa

Tadjikistan
Pamir eskualdeko ezkutuko aldea
Click para recargar la imagen

Legezko oharra Formulario hau borondate hutsez betetzen baduzu, zuk emandako datu pertsonalak BIDAIAK BANOA, S.L. enpresaren jabetzako fitxategi batean sartuko dira. Fitxategi horrek 2050691029 zk. du Datuak Babesteko Espainiako Agentzian eta datuen segurtasuna bermatzeko beharrezko segurtasun-neurriak dauzka, besteak beste, datuak aldatu, galdu, tratatu edo datu horietan baimenik gabe sartzea ekiditeko.

Datu horietan sartu, datuok kendu, zuzendu edo horretan sartuta egotearen aurkako eskubideak erabil ditzake erabiltzaileak, DBLOk eskubide horiek aitortzen baitizkio. Horretarako BIDAIAK BANOA, S.L., Ledesma kalea, 10-Bis., 2. solairua, 4. departamendua helbidera jo besterik ez duzu, izen-deiturak, jakinarazpenetarako helbidea, NANaren fotokopia eta eskabidea, data eta sinadura jarriz.

Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:

MÁS INFORMACIÓN | ONARTZEN DUT