Foto Alaska Azken muga

Alaska
Azken muga

Alaska
Azken muga

Alaska: naturaren edertasuna bete-betean, naturarik basatienaren irudia. Mendikateak, basoak, gailurrak, glaziarrak, ibaiak, lakuak, tundra, taiga eta bizitza basatia, beren gordintasunean, indar osoz. Alaskan zehar egiteko garen ibilbideari Anchorage herrian emango diogu hasiera. Hortik Alaskako barrualderantz abiatuko gara: zelaiak eta Alaskako mendikateko gailurrak (Talkeetna mendiak, Denaliko Parke Nazionala eta MacKinley mendia izango dira, besteak beste, bidaiaren lehen zatiko gune nagusiak). Ondoren barrualdera: Chenako P.N., Delta Juction eta Denali Highway aldera. Wrangell Sant Elias Parke Nazionala eta Prince Williams golkoaren inguruak izango dira gure bidaiaren hurrengo helmugak. Eta itzuli aurretik, Kenei penintsula eta Kachemakeko badia bisitatu nahi ditugu, itsasoaren edertasunaz eta paisaia erakargarriez gozatzeko.

Interesguneak

• George Parks errepide ikusgarria, Anchorage hiriko irteeran • Talkeetna mendiak • Denaliko Parke Nazionala, eta bertan McKinley mendia (6.194 m) • Wrangell-St. Elias P.N., Estatu Batuetako zabalena • Alaskako glaziarren ikuskizuna: Root, Kennicott, Sheridan eta Childs • Cordova, harribitxi bat Estatu Batuetako parke nazionalik handienean (Wrangell-St. Elias P.N.ean) • Copper ibaiaren delta • Prince Williams golkoko glaziar ikusgarriak • Whittier eta Portage harana • Resurrection badia • Kenai Fjordseko P.N.: txalupan parkean zehar • Kenai penintsula • Cook Inlet eta Turnagain Armeko itsasbazterra • Homer, Kachemakeko badian ederki kokatua • Halibut Cove edo Seldovia eta Glaciar Grewingkeko glaziarra, Kachemakeko Parke Nazionalean • Anchorage hiriko bizitasuna, indartsua.

Ibilbidea

Anchorage hirirainoko hegaldia –Portage bailara –Talkeetna –Healy –Denaliko P.N. –Fairbanks –Chenako P.N. –Hot Springs –Junction delta –Paxson –Chiititatik McCarthy eta Kennicotterainoko hegaldia –Wrangell-St. Eliaseko P.N. –Valdez –Cordova –Copper ibaiaren delta –Whittier –Chugach N.F. –Seward –Kenai Fjords P.N. –Kenai River N.F. –Ninilchik –Homer –Kachemak Bay P.E. –Halibut Cove edo Seldovia –Anchorage.

Zenbait datu interesgarri

Bidaia osoan furgoneta eroso bat erabiliko dugu. Transbordadorea erabiliko dugu ibilbidearen bi zati egiteko. Denaliko P.N. bisitatzeko, parkeko autobus ofiziala erabiliko dugu. Hegazkina hartuko dugu Wrangell-St. Elias Parke Nazionaleko McCarthy eta Kennicottera joateko. Kachemak P.N. bisitatzeko txalupa erabiliko dugu. Motel eta “resort”etan egingo dugu lo, pertsona birentzako geletan (bainugela eta guzti). Bidaia honetan garrantzizkoa da oinez egin nahi izatea, bisitatu nahi ditugun parkeetako gune interesgarrienetara iritsi ahal izateko. Garrantzitsua da bidaiarako ekarri behar den ekipamendua (arropa eta oinetakoak) ondo aukeratzea. Banoako gidaria.

Prezioaren Barruan

  • Anchoragerainoko joan- etorria, hegaldi erregularrean. Wrangell St. Elias P.N.ko Chitina- McCarthy (Kennicotten) tarteko hegaldia, turismo- hegazkinean, joan- etorria. Aireportuen eta hotelen arteko joan- etorriak. Moteletako ostatua. Ford Club Wagon motako furgoneta pribatuko garraioa ibilbide osoan. Parke nazionaletarako sarrerak. Denali P.N.ko egun osoko bisitaldia, parkeko autobus ofizialean. Valdez- Cordova eta Cordova- Whittier tarteetako transbordadorea. Kachemak Bay P.N.ko itsasontzia. Bidaia- asegurua. BANOAko gidaria.

Preziotik Kanpo

  • Otorduak. Museo eta monumentuetarako sarrerak. Aire- tasak. Eskupekoak edo “Prezioaren barruan” atalean sartuta ez dauden gainerakoak.

Taldea: 6 eta 11 pertsona artekoa + gidaria.

Irteerak: MAD, abuz. 2an.

Prezioa : 4.150 € + aire tasak*

*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.

Klikatu mapan, mapa handitzeko

Eskatu fitxa teknikoa

Alaska
Azken muga
Click para recargar la imagen

Legezko oharra Formulario hau borondate hutsez betetzen baduzu, zuk emandako datu pertsonalak BIDAIAK BANOA, S.L. enpresaren jabetzako fitxategi batean sartuko dira. Fitxategi horrek 2050691029 zk. du Datuak Babesteko Espainiako Agentzian eta datuen segurtasuna bermatzeko beharrezko segurtasun-neurriak dauzka, besteak beste, datuak aldatu, galdu, tratatu edo datu horietan baimenik gabe sartzea ekiditeko.

Datu horietan sartu, datuok kendu, zuzendu edo horretan sartuta egotearen aurkako eskubideak erabil ditzake erabiltzaileak, DBLOk eskubide horiek aitortzen baitizkio. Horretarako BIDAIAK BANOA, S.L., Ledesma kalea, 10-Bis., 2. solairua, 4. departamendua helbidera jo besterik ez duzu, izen-deiturak, jakinarazpenetarako helbidea, NANaren fotokopia eta eskabidea, data eta sinadura jarriz.

Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:

MÁS INFORMACIÓN | ONARTZEN DUT