Foto Aljeriako hegoaldea Tadrart eta Tassili-n-Ajjer

Aljeriako hegoaldea
Tadrart
eta Tassili-n-Ajjer

Aljeriako hegoaldea
Tadrart
eta Tassili-n-Ajjer

Sumendi arteko mendiak, granitozko goi-lautadak, haitzarte sakonak, harea horiko dunak, pinturak, grabatuak... eta tuaregen herria. Aljeriako hegoaldean gaude, basamortuzaleen paradisuan. Eskualdeko tokirik enblematikoenak eta ikusgarrienak bisitatuko ditugu, besteak beste: Tadrart eta Tassili-N-Ajjer. Sahara mitikoan murgilduko gaituzten paisaia eder eta paregabeetan barrena egiteko ibilbidea proposatzen dizugu. #Tadrart eskualdea eta Tassili-N-Ajjer lautada UNESCOren gizateriaren ondarearen katalogoaren barruan daude sartuta. Aire zabaleko museo honetan asko dira ikus daitezkeen labar-pinturak, gehienak kanpoko harrietan egindakoak. Kultur interes handiko eta pasaia ederretako tokiak, zalantza izpirik gabe. Ibilbide zirkular bat egingo dugu, Djaneten hasi eta Djaneten bukatuta, wadi edo ubide zaharretan barrena. Frantziako Historie & Patrimoine aldizkariak munduko tokirik ederrena izendatu zuen basamortuko eskualde hau. #Eta bidea amaitu aurretik ibilgailuak alde batera utzi eta oinezko ibilbidea egin dugu Tassili-N-Ajjereko Parke Nazionaleko paisaia ederretan barrena. Urak eta haizeak higatutako bide eta kale artean, goi-lautada honetako tokirik ikusgarrienak zeharkatuko ditugu, paisaia liluragarrien eta antzinako bizimoduaren lekuko diren pinturen magikotasunaz gozatuz.

Interesguneak

• Berij-eko arroila handia • Moulunagako duna • Tamezguida eskualdeko grabatu bitxiak • Intehak-eko arkua • Tin Merzougako dina handia • Ouanagango Zirkuko harea gorrizko haitzulo ikusgarriak • Tin Taborak eskualde ezkutua • Erg d’Admer handia • Djaneteko oasia, karabenen ibilbideko hiria izandakoa • Tassili-N-Ajjer: labirintoz beteriko goi-lautadako pinturen ondarea.

Ibilbidea

Djaneterainoko hegaldia–Oued El Berij–Moulunaga–Tamezguida–Tajant–Ouanzauatin–In Tehak–Tin Merzouga–Tin Taborak–Tasset-Oued In Jeram–Tissi Tika–Erg d’Admer–Djanet–Tassili-N-Ajjer–Tamrit–Sefar–Djanet.

Zenbait datu interesgarri

Djaneterainoko hegaldia. -Lur mota guztietarako ibilgailu pribatua, Tadrarteko ibilbide guztian. Tassili-N-Ajjer-eko 4 eguneko oinezko ibilbidea, ekipajea asto gainean garraiatuta. -Djaneteko egonaldiko aterpetxea (lo egitea eta gosaria). Basamortuko zeharkaldiko eta Tassiliko oinezko ibilbideko 10 eguneko kanpalekua (pentsio osoa). Banoako gidaria.

Prezioaren Barruan

  • Djaneteirainoko joan- etorria, hegazkinez. Aljerian sartzeko bisatua. Aireportu eta hotelen arteko joan- etorriak. Lur mota guztietarako ibilgailu pribatua (gidariekin), Tadrarteko ibilbide guztian. Ibilgailu bakoitzean 4 pertsona, gehienez. Tassili- N- Ajjer- eko bisitaldirako norberaren ekipajea eta beharrezko guztia garraiatzeko astoak. Djaneteko egonaldiko aterpetxea (lo egitea eta gosaria). Basamortuko kanpalekuetako 10 gauak (pentsio osoa). Basamortuko zeharkaldirako eta Tassili- N- Ajjerreko irteerarako ur minerala Kanpatzeko gai guztiak: dendak, koltxonetak... (lozakua izan ezik). Tassili- N- Ajjerreko Parke Nazionaleko sarrera. Bidaiako asistentzia- asegurua. Banoako gidaria.

Preziotik Kanpo

  • Zehaztuta ez dauden otorduak. Museo eta monumentuetarako sarrerak. Aire- tasak. Eskupekoak edo “Prezioaren barruan” atalean sartuta ez dauden gainerako guztiak.

Taldea: 6 eta 15 pertsona artekoa + gidaria.

Irteerak: BIO, MAD eta BCNtik, urr. 1ean./aza. 1ean.

Prezioa : 1.780 € + aire tasak*

Gehigarria : *Galdetu aire-tasei buruz gure bulegoetan.

*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.

Klikatu mapan, mapa handitzeko

Eskatu fitxa teknikoa

Aljeriako hegoaldea
Tadrart eta Tassili-n-Ajjer
Click para recargar la imagen

Legezko oharra Formulario hau borondate hutsez betetzen baduzu, zuk emandako datu pertsonalak BIDAIAK BANOA, S.L. enpresaren jabetzako fitxategi batean sartuko dira. Fitxategi horrek 2050691029 zk. du Datuak Babesteko Espainiako Agentzian eta datuen segurtasuna bermatzeko beharrezko segurtasun-neurriak dauzka, besteak beste, datuak aldatu, galdu, tratatu edo datu horietan baimenik gabe sartzea ekiditeko.

Datu horietan sartu, datuok kendu, zuzendu edo horretan sartuta egotearen aurkako eskubideak erabil ditzake erabiltzaileak, DBLOk eskubide horiek aitortzen baitizkio. Horretarako BIDAIAK BANOA, S.L., Ledesma kalea, 10-Bis., 2. solairua, 4. departamendua helbidera jo besterik ez duzu, izen-deiturak, jakinarazpenetarako helbidea, NANaren fotokopia eta eskabidea, data eta sinadura jarriz.

Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:

MÁS INFORMACIÓN | ONARTZEN DUT