Berez dituen neurri erraldoiengatik auzoko guztiak erdi ezkutuan uzten ditu eta, horregatik ere, sarri herrialde moduan baino gehiago “kontinente”tzat hartu izan da Australia. Milaka urtez erdi bakartuta egon izanak izaera bitxia eman dio europarrak iritsi aurretik mapetan Terra Australis Ignota izenarekin azaltzen zen herrialde zoragarri honi: landaretza eta fauna bereziak dauzka, aparteko edertasuneko natur ingurunea… Duela ia bi mende preso eta militarren lurraldea bazen ere, gaur egun modernitatea eta naturaren edertasuna uztartzen dituen lurralde zoragarria bilakatu da.
Tasmania Australiaren beraren barruko beste mundu bat da, guztiz bestelakoa. Duela milioika urte uharte nagusitik banatu edo bereizi zen eta naturaren altxor nagusi gehienak eraman zituen berarekin batera. Azken glaziaziotik kontinentetik bereizia eta bakartua, denboran aspaldi geratutako Jurasikokoak diruditen fauna eta landaretza dauzka.
Herrialde horretara iritsitakoan, kolonoek sortutako bigarren kokalekua da eta babestutako gune ugari dauzka, haietako asko Gizateriaren Ondare izendatuak. Australiaren barruko “Estatu naturala” izena ere ezarri izan zaio. Ibai gorrixkak, hondartza basatiak, izotzek landutako mendiak eta baso hezeak… bidezidor ugariren artean naturaz eta paisaien edertasunaz gozatzeko aparteko aukera. Baina naturaz gain, herrialdeko hirigune nagusiak ezagutu ahal izango ditugu: Melbourne, bere Great Ocean Road kostaldeko errepide ospetsuarekin, eta Sydney.
• Melbourne, Australiako San Francisco • Victoriako kostalde ikusgarria, Great Ocean Road errepidean zehar • Cape Otway P.N. • Hobart, kolonoen bigarren kokagunea • Tasman penintsulako geologia eta historia • Field Mendiko P.N.ko ur-jauzi zoragarriak eta eukalipto erraldoiak • Maria uhartea, garai batean presondegia izandako uharte ukitu gabea • Freicynet P.N.ko jatorrizko ur gardenak eta granito gorriak • Mole Creek P.N.ko sistema karstikoak • Cradle Mendiko P.N.ko alpetar paisaiak, izotz zaharren edertasunarekin • Tarkine, kontinenteko bigarren oihan heze epela, planetako bigarrena • Urrutiko paisaietara garamatzan Western Explorer Highway errepidean zehar, ipar-mendebaldetik • Denboran gelditu, ez atzera, ez aurrera, oihanaz gozatzen, Pieman ibaiaren ur islatzaileen ondoan • Garai bateko Franklin-Gordon Wild Rivers-en zehar nabigatzen, Estatuko ibai-arroarik handiena • Lake St. Clair P.N. • Sydney, Australiako hiririk populatuena eta txundigarriena.
Melbournerainoko hegaldia –Great Ocean Road –Twelve Apostles –Port Campbell –P.N. Cape Otway –Melbourne –Hobart– Tasman penintsula –Mount Field P.N.–Maria Island P.N. –Freycinet P.N. –Maraakopa haitzuloa –Cradle Mountain P.N. –Tarkine –Stanley –Strahan –Gordon River –Lake St. Clair P.N. –Hobart –Sydney.
Iristeko hegaldia Melbourne hiriraino eta itzulera Sydneytik. Barruko bi hegaldi: Melbourne-Hobart (Tasmania) eta Hobart-Sydney. Lur gaineko ibilbiderako, furgoneta eroso bat erabiliko dugu. Lo-eta, turista-mailako motel eta ostatuetan.
Melbournen Hasita, kostaldeko Great Ocean Road errepidea bisitatuko dugu. Ondoren, hegazkina hartu eta Tasmania uhartera joango gara, uharte horretako parke nazional ugarietako batzuk eta natur gune nagusiak bisitatzeko. Bidaia amaitu aurretik, Sydney hiri kosmopolita ezagutuko dugu. Bidaia honetan natura izango da protagonista nagusia, naturaren edertasunaz bete-betean gozatzea. Horretarako, ezinbestekoa izango da oinez egitea, bisitatuko ditugun parkeetako tokirik interesgarrienetaraino iritsi ahal izateko. Banoako gidaria.
- Hegaldi erregularra, haranzkoan Melbournera, itzulera Sydneytik.
- Barruko 2 hegaldi: Melbourne- Hobart eta Hobart- Sydney.
- Australian sartzeko bisatuaren tramitazioa.
- Aireportu eta hotelen arteko joan- etorriak.
- Ibilbide osoan, minibus pribatuko garraioa.
- Maria uhartera iristeko ferrya.
- Turista- motako hotel edo moteletako egonaldia (lo egitea eta gosaria) ibilbide osoan, fitxa teknikoan
zehazten den moduan.* (ikusi oharra ostatu atalean).
- Ibilbidean zehaztutako parke nazionaletarako sarrerak.
- Gordon ibaian zeharreko bidaia.
- Maraakopako haitzulorako sarrera eta bisita.
- Port Arthur presondegirako sarrera eta bisita.
- Bidaia- asegurua.
- Eskupekoak* (ikus oharra baldintza- orrian).
- Banoako gidaria.
- Otorduak.
- Kultu zentro, museo eta monumentuetarako sarrerak.
- Aire- tasak.
- Baldintza- orrian zehaztu gabeko eskupekoak.
- "Prezioaren barruan" atalean zehaztu ez den beste edozein kontzeptu.
Iraupena : 21 egun
Taldea: 6 eta 16 pertsona artekoa + gidaria
Egunak: otsailaren 1etik 21era.
Irteerak: MAD eta BCNtik.
Prezioa : 5.350 € + aire tasak*
*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.