Foto Sri Lanka Serendib uhartea

Sri Lanka
Serendib uhartea

Sri Lanka
Serendib uhartea

Sri Lanka: 3.000 urteko historia, oihanaren malko batean bilduta; theravada izeneko budismoaren sorlekua; espezien ibilbideko gune nagusietako bat, elezaharren eta historiaren arteko uhartea. Ramayana eta Mila eta bat gau liburuetan Zeilan zaharrari buruzko aipamenak aurki ditzakegu: Serendib. Portugaldar, holandar eta ingelesen menpeko kolonia izan zen, uhartearen kolore berdeek liluratuta eta hinduismoan sustraituriko kultur tradizioak erakarrita, paradisu galduaren ospea areagotuz.Herrialde ikusgarria eta paisaia zoragarriak dituena: oihana, te-sailak, hondartzak... eta Kristo aurreko 300 urtetik hona uhartearen kulturan aparteko eragina izan duen budismoaren ondare aberatsaren lilura.

Interesguneak

• Nuwara Eliyako te-plantazioetako paisaiak • Dambulla haitzuloetako tenplu ederrak • Sigiriyako gotorlekua, lehoiaren haitza • Kandy eta budaren hortza: tenpluak, monasterioak, lorategiak, estupak, elefanteak... • Anuradhapura eta Polonnaruwa, uhartearen antzinako hiriburuak: Budaren irudi erraldoiak, estupak, monasterioak... • Yala, Bundala eta Minneriya parke nazionaletako faunaren edertasuna • Nilaveliko hondartzetako harea zuria, palmondoak eta lasaitasuna • Galle, gizateriaren ondarea.

Ibilbidea

Kolonborainoko hegaldia –Anuradhapura –Mithintale –Nilaveli –Trincomalee –Giritale –Polannaruwa –Minneriya P.N. –Sirigiya –Dambulla –Kandy –Nuwara Eliya –Horton Plains P.N. –Tissamaharama –Yala P.N. –Bumdala P.N. –Unawatuna –Gaile –Negombo.

Zenbait datu interesgarri

Ibilbide guztian autobusa (aire-girogailua duena) erabiliko dugu. Eta jeepak parke nazionalak bisitatzeko. Gauero hotel erosoetan egingo dugu lo. Montzoi-klima: euritsua eta beroa.

Prezioaren Barruan

  • - Kolonborainoko joan- etorria, hegaldi erregularrean.
    - Sri Lankan sartzeko bisatua.
    - Aireportu eta hotelen arteko joan- etorriak.
    - Autobus pribatu txikia (airea girotzeko teknologiarekin) ibilbide osoan.
    - Yala, Horton Plains, Bundala eta Minneriya parke nazionaletarako sarrera.
    - Yala, Bundala eta Minneriya parke nazionalak bisitatzeko jeep pribatuak.
    - Turista- mailako hotela (lo egitea eta gosaria), birentzako geletan, bainugelarekin.
    - Bidaiako asistentzia- asegurua.
    - Banoako gidaria.

Preziotik Kanpo

  • - Otorduak, “Prezioaren barruan” atalean zehaztutakoak izan ezik.
    - Museo eta monumentuetarako sarrerak.
    - Aire- tasak.
    - Baldintza- orrian zehaztu gabeko eskupekoak.
    - “Prezioaren barruan” atalean zehaztu ez den beste edozein kontzeptu.

Iraupena : 17 egun

Taldea: 8 eta 18 pertsona artekoa + gidaria.

Egunak: uzt. 14 / abu.4 / ira. 1.

Irteerak: BIO, MAD eta BCNtik.

Prezioa : 2.970 € + aire tasak*

Gehigarria : abu. 150 €

*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.

Klikatu mapan, mapa handitzeko

Eskatu fitxa teknikoa

Sri Lanka
Serendib uhartea
Click para recargar la imagen

Legezko oharra Formulario hau borondate hutsez betetzen baduzu, zuk emandako datu pertsonalak BIDAIAK BANOA, S.L. enpresaren jabetzako fitxategi batean sartuko dira. Fitxategi horrek 2050691029 zk. du Datuak Babesteko Espainiako Agentzian eta datuen segurtasuna bermatzeko beharrezko segurtasun-neurriak dauzka, besteak beste, datuak aldatu, galdu, tratatu edo datu horietan baimenik gabe sartzea ekiditeko.

Datu horietan sartu, datuok kendu, zuzendu edo horretan sartuta egotearen aurkako eskubideak erabil ditzake erabiltzaileak, DBLOk eskubide horiek aitortzen baitizkio. Horretarako BIDAIAK BANOA, S.L., Ledesma kalea, 10-Bis., 2. solairua, 4. departamendua helbidera jo besterik ez duzu, izen-deiturak, jakinarazpenetarako helbidea, NANaren fotokopia eta eskabidea, data eta sinadura jarriz.

Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:

MÁS INFORMACIÓN | ONARTZEN DUT