Sri Lanka: 3.000 urteko historia, oihanaren malko batean bilduta; theravada izeneko budismoaren sorlekua; espezien ibilbideko gune nagusietako bat, elezaharren eta historiaren arteko uhartea. Ramayana eta Mila eta bat gau liburuetan Zeilan zaharrari buruzko aipamenak aurki ditzakegu: Serendib. Portugaldar, holandar eta ingelesen menpeko kolonia izan zen, uhartearen kolore berdeek liluratuta eta hinduismoan sustraituriko kultur tradizioak erakarrita, paradisu galduaren ospea areagotuz.Herrialde ikusgarria eta paisaia zoragarriak dituena: oihana, te-sailak, hondartzak... eta Kristo aurreko 300 urtetik hona uhartearen kulturan aparteko eragina izan duen budismoaren ondare aberatsaren lilura.
• Nuwara Eliyako te-plantazioetako paisaiak • Dambulla haitzuloetako tenplu ederrak • Sigiriyako gotorlekua, lehoiaren haitza • Kandy eta budaren hortza: tenpluak, monasterioak, lorategiak, estupak, elefanteak... • Anuradhapura eta Polonnaruwa, uhartearen antzinako hiriburuak: Budaren irudi erraldoiak, estupak, monasterioak... • Yala, Bundala eta Minneriya parke nazionaletako faunaren edertasuna • Nilaveliko hondartzetako harea zuria, palmondoak eta lasaitasuna • Galle, gizateriaren ondarea.
Kolonborainoko hegaldia –Anuradhapura –Mithintale –Nilaveli –Trincomalee –Giritale –Polannaruwa –Minneriya P.N. –Sirigiya –Dambulla –Kandy –Nuwara Eliya –Horton Plains P.N. –Tissamaharama –Yala P.N. –Bumdala P.N. –Unawatuna –Gaile –Negombo.
Ibilbide guztian autobusa (aire-girogailua duena) erabiliko dugu. Eta jeepak parke nazionalak bisitatzeko. Gauero hotel erosoetan egingo dugu lo. Montzoi-klima: euritsua eta beroa.
- Kolonborainoko joan- etorria, hegaldi erregularrean.
- Sri Lankan sartzeko bisatua.
- Aireportu eta hotelen arteko joan- etorriak.
- Autobus pribatu txikia (airea girotzeko teknologiarekin) ibilbide osoan.
- Yala, Horton Plains, Bundala eta Minneriya parke nazionaletarako sarrera.
- Yala, Bundala eta Minneriya parke nazionalak bisitatzeko jeep pribatuak.
- Turista- mailako hotela (lo egitea eta gosaria), birentzako geletan, bainugelarekin.
- Bidaiako asistentzia- asegurua.
- Banoako gidaria.
- Otorduak, “Prezioaren barruan” atalean zehaztutakoak izan ezik.
- Museo eta monumentuetarako sarrerak.
- Aire- tasak.
- Baldintza- orrian zehaztu gabeko eskupekoak.
- “Prezioaren barruan” atalean zehaztu ez den beste edozein kontzeptu.
Iraupena : 17 egun
Taldea: 8 eta 18 pertsona artekoa + gidaria.
Egunak: uzt. 14 / abu.4 / ira. 1.
Irteerak: BIO, MAD eta BCNtik.
Prezioa : 2.970 € + aire tasak*
Gehigarria : abu. 150 €
*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.