Bidaia eta trekking arinaren arteko proposamen hau aurkeztu nahi dizugu, oinez egitea atsegin dutenei begira prestatua. Guizhou, Guangxi eta Guangdong probintzietan barrena ibiliko gara, Txinako hegomendebaldeko paisaia ikusgarrien artean. #Maolango Natur Erreserbako baso karstikoak, biosferaren erreserba eta gizateriaren ondare izendatutako paisaia ikusgarriak, izango ditugu abiapuntu miao, dong, gejia, shui, yao, zhuang... gutxiengo etnikoen eskualdeko lurrak, oinak eta ibilgailuak tartekatuta zeharkatzen dituen ibilbide honetan. Inguruarekiko begirunean oinarritutako bizimodua duten eta feng shuiren arauak nagusi diren eraikuntza tradizionaleko etxebizitzetan bizi diren kulturak ezagutuko ditugu. Laburrean esanda, mendebaldeko bidaiarien ohiko ibilbideetatik at dauden toki eta kulturak ezagutzeko aukera paregabea. #Guilingo paisaia ikusgarriak oinez eta banbuzko txalupetan zeharkatu ondoren, Li ibaiak gidatuko gaitu Perla ibaiaren deltarantz. Han Kantongo Txina ezagutuko dugu, Txinako eskualde ospetsuenetakoa baina aldi berean ezezagunenetakoa: arkitektura tradizionala, herrixketako paisaia erakargarriak, gastronomia eta hiri erraldoiak. Eta bidaiaren amaieran Guangzhou (Kanton) eta Hong Kong hirietako giro kosmopolita, kontraste gisa.
• Xiaoqikongeko kareharrizko harkaitzak, Maolango Natur Erreserban • Song dinastiaren etxeak, Huangyaon, Guilin txikian • Leigong, Trumoi jainkoaren mendiko gailurren gainean • Chenyangeko dong herria eta bertako Euri eta Haizezko Zubi ikusgarria, gizateriaren ondarea • Longjiko yao eta zhuang etnien herrixkak eta arrozterrazak • Miao etniaren hamaika aurpegi: gona luzekoak, loreetakoak, beltzak, gona motzekoak, gorriak… • Guilin eta Yangshuoko paisaia mitikoak • Diaolou gotorlekuak, Perla ibaiaren deltan • Hong Kong hiri kosmopolita.
Liuzhourainoko hegaldia –Libo –Kaili –Xijiang –Rongjiang –Yangli –Gaozeng –Zhaoxing –Chengyang –Ping'an –Guilin –Yangshuo –Wuzou –Kaiping –Guangzhou (Kanton) –Hong Kong.
Bidaia honetan ibilgailuko ibilbideak eta oinezko ibilbideak tartekatuko ditugu: oinez egitea ezinbestekoa izango da ibilbidea egin ahal izateko, desnibel handiko etaparik ez badago ere. Hoteletan eta aterpetxetan egingo dugu lo. Autobus txiki bat izango dugu taldearentzat. Li ibaian barrena banbuz egindako txalupetan ibiliko gara. Banoako gidaria.
Hegaldi erregularra, sarrera Liuzhoutik eta itzulera Hong Kongetik (Pekinen zehar). Txinan sartzeko bisatua. Aireportu eta hotelen arteko joanetorriak. Taldearentzako autobus txikia hurrengo tarteetan:: LiuzhouRongjiang, GaozengPing’an, DazhaiGuilin, GuilinYangdi eta PuyiGuangzhou (Kanton). Tokiko autobusa Ping’an hirian eta XinpingYangshuo tarterako. Vanette motako ibilgailuak RongjiangTuomiao eta YintanGaozeng tarteetarako. Autobusa, Guangzhou (Kanton) hiri barruko bisitetarako. Guangzhou (Kanton) Hong Kong arteko lineako ibilgailua. Banbuzko txalupako jaitsiera Yangdi eta Xinping artean eta Yangshuo eta Puyi artean.. Turista motako establezimenduetako ostatua Liuzhou, Libo, Kaili, Rongjiang, Guilin, Yangshuo, Wuzhou, Kaiping, Kanton eta Hong Kongen, birentzako geletan (bainugelarekin). Izar 1eko hotelak, birentzako geletan (bainugelarekin) Zhaoxing. Gaozeng eta Ping’an hirietan. Maolango Natur Erreserban, Xijiang eta Chengyangen, tokian tokiko aterpetxeetan, bi edo hirurentzako geletan (konpartitzeko bainugelarekin). Yanglin, oinarrioinarrizko bertako etxe batean emango dugu gaua, askorentzako gela batean (konpartitzeko bainugela, kanpoan). Leigong mendiko natur eremura sartzeko tasak. Maolango natur erreserbarako baimena eta sarrera. Tuomiao menditik igarotzeko baimena. Xijiang, Yintan, Xiaohuang, Zhaoxing bailara eta Chengyangeko bisitetarako sarrera. Longji Terrazetako Parke Nazionalerako sarrera. Li ibaiko bidezidorren zirkuiturako sarrera eta ibiak. Bidaiaasegurua. Tokian tokiko gidaria. Oinezko ibilaldietan, miao eta dong etnietako gidariak. Banoako gidaria.
Otorduak. Museo, parke, toki interesgarri eta monumentuetarako sarrerak, “Prezioaren barruan” atalean zehaztutakoak izan ezik. Airetasak. Eskupekoak eta “Prezioaren barruan” atalean sartuta ez dauden gainerako guztiak.
Taldea: 8 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.
Irteerak: Madril eta Bartzelonatik.
Prezioa : 2.460 € + aire tasak*
*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.