Foto Sikkim, Kanchenjungaren oinetan India

Sikkim, Kanchenjungaren oinetan
India

Sikkim, Kanchenjungaren oinetan
India

Antzinako Sikkim erresuma, Bhutan eta Nepalen artean sartuta dago eta iparraldean Tibeteko muga du. Himalaiako eskualde txiki honetan gero eta askatasun handiagoa dago mendietara doazen bidezidorren barrena oinez egiteko. Mendi horietako bat Kanchenjunga (8.598 m) dugu, planetako hirugarren gailurrik altuena eta gure ibilbide honen ardatz nagusia. Hamar egunez paisaia berde hauetan zehar ibiliko gara, budismoa nagusi den herrixken artean, Kanchenjungako hego-ekialdeko paisaien edertasunaren erdian, bisitari eta mendizalerik gutxien jaso ohi duen eskualdean. Batzuetan ondoko Nepal etorriko zaigu gogora, antzekotasun ugari konpartitzen baititu herrialde horrekin: mendia, paisaiak, kultura. Trekkinga amaitu ostean, atsedena har dezakegu Darjeelingko mendiko estazioan edo Kalkuta ezagutu, Bengalako izaera eta funtsa ondoen gordetzen dituen metropoli ikusgarria. Zalantzarik gabe, gure gogoan luzaro iraungo duen bidaia.

Prezioaren Barruan

  • Kalkutarainoko joan- etorria, hegaldi erregularrean. Barruko hegaldiak: Kalkuta- Bagdogra eta Bagdroga- Kalkuta. Indian sartzeko bisatua. Aireportu eta hotelen arteko joan- etorriak. Lur gaineko joan- etorri guztietako garraioa, ibilgailu pribatuetan. Kalkuta, Gangtok, Pelling eta Darjeelingen: hoteletako egonaldia (lo egitea eta gosaria), birentzako geletan (bainugelarekin). Trekkingerako baimena. Trekkingak iraun bitartean, norberaren ekipajea eta talde osoarena garraiatzeko zamaketariak. Trekkingak iraun bitartean, pentsio osoa. Trekkinga egiteko azpiegitura osoa: aulkiak, mahaiak, dendak…. (lozakua izan ezik). Bidaia- asegurua. BANOAko gidaria.

Preziotik Kanpo

  • Janariak eta edariak, trekkingak iraun bitartean. Museo eta monumentuetarako sarrerak. Aireportuko tasak. Aire- tasak. Eskupekoak edo “Prezioaren barruan” atalean sartuta ez dauden gainerako guztiak.

Trekk-egunak: 10

Taldea: 6 eta 14 pertsona artekoa + gidaria.

Irteerak: BIO, MAD eta BCNtik, urri. 4an/aza.1ean.

Prezioa : 2.580 € + aire tasak*

*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.

Klikatu mapan, mapa handitzeko

Eskatu fitxa teknikoa

Sikkim, Kanchenjungaren oinetan
India
Click para recargar la imagen

Legezko oharra Formulario hau borondate hutsez betetzen baduzu, zuk emandako datu pertsonalak BIDAIAK BANOA, S.L. enpresaren jabetzako fitxategi batean sartuko dira. Fitxategi horrek 2050691029 zk. du Datuak Babesteko Espainiako Agentzian eta datuen segurtasuna bermatzeko beharrezko segurtasun-neurriak dauzka, besteak beste, datuak aldatu, galdu, tratatu edo datu horietan baimenik gabe sartzea ekiditeko.

Datu horietan sartu, datuok kendu, zuzendu edo horretan sartuta egotearen aurkako eskubideak erabil ditzake erabiltzaileak, DBLOk eskubide horiek aitortzen baitizkio. Horretarako BIDAIAK BANOA, S.L., Ledesma kalea, 10-Bis., 2. solairua, 4. departamendua helbidera jo besterik ez duzu, izen-deiturak, jakinarazpenetarako helbidea, NANaren fotokopia eta eskabidea, data eta sinadura jarriz.

Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:

MÁS INFORMACIÓN | ONARTZEN DUT