1894. urtean, “The Gazetteer of Sikhim” argitaratu zen Kalkuta hirian, garai hartan Britainia Handiko kolonia ziren eta Kanchenjunga buru zuten Indiako urrutiko lur horien inguruko ezagupenak lehen aldiz bildu nahi zituen liburua.
Liburu horren sarreran honako hau irakur dezakegu: “Darjeeling eskualdeko iparraldeko mugan, Himalaiako kate nagusitik bi kontrahorma erraldoi ateratzen dira hegoalderantz: Singilela eta Cholet mendikateak. Muga gaindiezin horiek hegoaldean Indiako lautadetarantz jaisten den edo zabaltzen den harrian landutako Himalaiako anfiteatro izugarri baten hiru alde ixten dituzte. […]. Anfiteatro horren zulorik handiena Sikhim Independentea (Sukhim edo “etxe berria”) deritzon lurraldea da […].
Hurbil gaitezen, bada, Himalaia berdearen anfiteatro pribilegiatu horretara: otoitz-banderek apaintzen dituzten mendi erraldoiek inguratzen dituzten Brahmaputra bailarako lautadetara eta, ondoren, fauna aberats baten gordeleku den Kazirangako Parke Nazionalera.
• Kaziranga P.N., Ekialdeko Himalaiako biodibertsitatearen erreserbarik handiena •Darjeeling-eko te-plantazioak • Pemayangtse, Tashiding, Khecheopari lakua, Sikkimgo mendebaldeko monasterioak eta otoitz-banderak, Kanchenjungaren babesean • Himalaiako aborigenen kulturak eta mendietako ingurune ederrak: Dzonguko lepcha eremua.
Delhirainoko hegaldia–Bagdogra –Darjeeling – Pelling –Yuksom –Gangtok – Dzongu –Yumthang - Gangtok –Guwahati –Kaziranga P.N. –Delhi.
Sikkim estatuan errepideak eraikitzen emandako aurrerapausoek programa hau garatzeko aukera eman digute. Abenduan hotza bada ere, urriaren ia amaiera arte inguruak urpean uzten dituen montzoitik kanpoko garaia da. Maila ertain oneko ostatuak, Dzongu-n izan ezik, azken horretan oinarrizkoak izango baitira. Toyota-Innova motako ibilgailuak erabiliko ditugu garraio legez eta autobus pribatua Assam-en. Barruko hegaldiak: Delhi-Bagdogra, Bagdogra-Guwahati eta Guwahati-Delhi.
- Air Franceren Delhirainoko hegaldi erregularra, joan- etorria.
- Barruko hegaldiak: Delhi- Bagdogra, Bagdogra- Guwahati eta Guwahati- Delhi.
- Indian sartzeko bisatua.
- Aireportu eta hotelen arteko joan- etorriak.
- Toyota- Innova motako ibilgailuetako garraioa, Darjeeling eta Sikkim- era.
- Assam- en, autobus pribatu bat izango dugu garraiobide taldearentzat.
- Dzongu- ko bisitarako, 4x4 motako ibilgailuak.
- Darjeeling, Pelling, Gangtok eta Guwahati hirietan, turista- maila hoteletako ostatua (lo egitea eta gosaria) birentzako geletan (bainugelarekin).
- Yuksom- en, berriz, hotel xumean (lo egitea eta gosaria), birentzako geletan (bainugelarekin).
- Kaziranaga hirian, turista- mailako lodge motako hoteleko egonaldia (pentsio erdia), birentzako geletan (bainugelarekin).
- Dzongu- n, tokian tokiko oinarrizko etxeetako egonaldia (pentsio osoa), bi, hiru edo askorentzako geletan (bainugelarik gabe).
- Kaziragako P.N.ko sarrerak eta ibilbide bat Jeep batean eta beste bat elefante gainean.
- Sikkimeko bidaia- baimenak.
- Bidaiako asistentzia- asegurua.
- Ingelesez hitz egiten duen bertako gidaria.
- “Prezioaren barruan” atalean zehaztuta ez dauden otorduak.
- Museo, parke, toki interesgarri eta monumentuetarako sarrerak, “Prezioaren barruan” atalean zehaztutakoak izan ezik.
- Aire- tasak.
- Eskupekoak eta “Prezioaren barruan” atalean sartuta ez dauden gainerako guztiak.
Taldea: 6 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.
Irteerak: Bilbo, Madril eta Bartzelonatik
Prezioa : 2.550 € + aire tasak*
*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.