Foto Senegal Afrikako  mendebaldeko  deltak  eta hondartzak

Senegal
Afrikako
mendebaldeko
deltak
eta hondartzak

Senegal
Afrikako
mendebaldeko
deltak
eta hondartzak

Antzinatik izan da Senegal Afrikan sartzeko ate nagusietako bat: islamak, batetik, eta europar kolonizatzaileek, bestetik, Senegalgo ibaiak erabili zituzten kontinentean barrena sartzeko bide nagusi legez. Horrek izaera berezia eman dio herrialde honi eta gaur egun ere esan daiteke Senegal dela Afrika kontinentearen egunerokotasun anitz eta aldakorrera hurbiltzeko ate nagusia.

Senegalgo kostaldea zeharkatzeko aukera: hondartzak, baso tropikala, Sahel eskualde lehorra, eta estuario handiak, eta tartean kutsu kolonialeko hiri nagusietako batzuk. Senegal herrialdeko nortasun handieneko eskualde bi bisitatuko ditugu: hegoaldeko Casamance izenekoa, uharte eta mangladi arteko paisaia zoragarriaren erdian diola etniaren animismoa ageri dela, eta bestetik, iparraldean, Saint-Louis arrantzale herria.

Interesguneak

• Saint-Louiseko arrantzaleen auzoak • Diola etniaren kultura Casamancen: animismoa, fetitxeak eta baso sakratuak • Piraguetan Carabane uhartean • Goree uharteko kutsu kolonialeko etxetxoak, garai bateko esklabo-merkataritzako gune nagusia izandakoa.

Ibilbidea

Dakarrerainoko hegaldia –laku arrosa–Saint Louis –Kaolak –Carabane uhartea –Casamance –Ziguinchor –Dakar –Gorée –Dakar.

Zenbait datu interesgarri

Dakarrerainoko hegaldia. Ibilbide guztian autobus pribatu txiki bat izango dugu garraiobide. Horrez gain, piraguan ibiltzeko eta oinez egiteko aukerak izango ditugu. Hotel erosoetan egingo dugu lo. Banoako gidaria.

Prezioaren Barruan

  • - Dakarrerainoko hegaldi erregularra: joan- etorria.
    - Aireportu- hotelen arteko joan- etorriak.
    - Ibilbide guztirako autobus txikia (airea girotzeko sistemarekin) taldearentzat.
    -  Joan- etorriko piragua motorduna Carabane uhartera, Djoudj Parke Nazionala bisitatzeko eta Diogue uhartera txangoa egiteko.
    - Dakar- Gore- Dakar ibilbideko ferrya.
    - Ostatua, turista- mailako hoteletan, logela bikoitza gosaria barne.
    - Carabane uhartean: pentsio erdia.
    -  Bidaiako asistentzia- asegurua.
    - Eskupekoak* (ikus oharra baldintza- orrian). 
    - BANOAko gidaria.

Preziotik Kanpo

  • - Otorduak, “Prezioaren barruan” atalean zehaztutakoak izan ezik.
    - Museo, monumentu, herri eta espazio naturaletarako sarrerak.
    - Aire- tasak.
    - Baldintza- orrian zehaztu gabeko eskupekoak.
    - "Prezioaren barruan" atalean zehaztu ez den beste edozein kontzeptu.

Iraupena : 10 egun

Taldea: 6 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.

Egunak: martxoaren 23tik apirilaren 1era.

Irteerak: BIO, MAD eta BCNtik.

Oharra : Galdetu egon daitezkeen beste irteera puntuei buruz.

Prezioa : 1.745 € + aire tasak*

*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.

Klikatu mapan, mapa handitzeko

Eskatu fitxa teknikoa

Senegal
Afrikako mendebaldeko deltak eta hondartzak
Click para recargar la imagen

Legezko oharra Formulario hau borondate hutsez betetzen baduzu, zuk emandako datu pertsonalak BIDAIAK BANOA, S.L. enpresaren jabetzako fitxategi batean sartuko dira. Fitxategi horrek 2050691029 zk. du Datuak Babesteko Espainiako Agentzian eta datuen segurtasuna bermatzeko beharrezko segurtasun-neurriak dauzka, besteak beste, datuak aldatu, galdu, tratatu edo datu horietan baimenik gabe sartzea ekiditeko.

Datu horietan sartu, datuok kendu, zuzendu edo horretan sartuta egotearen aurkako eskubideak erabil ditzake erabiltzaileak, DBLOk eskubide horiek aitortzen baitizkio. Horretarako BIDAIAK BANOA, S.L., Ledesma kalea, 10-Bis., 2. solairua, 4. departamendua helbidera jo besterik ez duzu, izen-deiturak, jakinarazpenetarako helbidea, NANaren fotokopia eta eskabidea, data eta sinadura jarriz.

Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:

MÁS INFORMACIÓN | ONARTZEN DUT