Asiako kontinentean egin daitezkeen ibilbideen artean ikusgarrienetakoa, gogorrenetakoa eta gehien eskatzen dutenetakoa, zalantzarik gabe. Himalaiako sartaldeko paisaia zoragarrien arteko ibilbidea, lur lehor eta basatian, eta amaieran, Kailash mendiaren gailurra: mendi sakratua. Shivaren egoitza eta munduko gailur espirituala den gailur horretara milaka erromes hurbildu ohi dira urtero-urtero. “Elurretako Bitxi Ederra” deitu izan zaio mendi horri, eta gailurreko lau isurialdeak lau puntu kardinaletara zuzenduta edukita, “munduaren zilborra” ere omen da. Ondoan Brahmak amestutako Manasarovar, “buruaren lakua”.
Asiako eskualde ezezagunetako batzuk ezagutuko ditugu, artzain nomaden lurrak zeharkatuta: Ngari, Aksai Chin, Kunlun, Pamir, Tian Shan... mendiak.
• Katmandu hiriburua eta harana: Thamel, Swayambunath, Buddanilkanta... • Bhaktapur, Jainkozaleen Hiria, newari arkitektura finaren lekua • Kailash mendia, Tibeten bihotzean • Bailaren idortasuna gailurretako elurren eta haitzen aurrean; Ngariko artzain nomaden lurrak • Kashgar, karabanen ibilbideko azoka nagusia eta Asiako Erdialdeko etnien topaleku: uigurrak, tadjikoak, kirgiak... • Guge izeneko erresuma zaharreko Tholing eta Tsaparang arkeologia-guneak • Manasarovar lakuaren inguruko monasterioak, estupak eta “mani” hormak • Torugart Pass, Kirgizistan eta Txina arteko muga: Tian Shan-eko bidezidorretako caravansar izeneko eraikin zaharrak.
Katmandurainoko hegaldia –Nuwakot –Kyirong –Saga –Hor –Darchen –Moincer –Tholing –Gar –Doma –Shaidula –Yarkand –Kashgar –Tashrabat –Kochkor –Bishkek.
Ibilbidea oso gogorra da, bataz beste 4.000 metrotik gorako alturan ibiliko baikara 11 egunez. Bisitari gutxi jaso ohi dituen ingurua zeharkatuko dugu, azpiegitura gutxikoa, baina errepideen egoera nahiko egokia da.utobus bat erabiliko dugu taldearentzat. Hotel eta ostatuetan, batzuk oso xumeak, egingo dugu lo. Ibilbiderako baimena lortzeko, hilabeteko tramiteak egin behar dira: gogoan izan eta garaiz erabaki. Banoako gidaria.
- Turkish Airlines konpainiaren hegaldi erregularra, haranzkoan Katmandura eta itzulera Bishkek- etik.
- Nepal eta Txinan sartzeko bisatuak.
- Toyota Coaster motako autobus pribatuko garraioa: Katmandu- Bishkek.
- Katmandu, Bhaktapur, Kasghar eta Bishkek hirietan, turista- mailako establezimenduetako ostatua birentzako geletan (bainugelarekin) (7 gau).
- Nuwakot, Saga, Tholing/Tsada, Ali/Gar eta Yarkand hirietan, oinarrizko hoteletako ostatua, birentzako geletan (bainugelarekin) (6 gau).
- Kyirong, Hor, Shaidula eta Darchen- en oinarrizko hoteletan egingo dugu lo, birentzako geletan, bainugelarekin (5 gau).
- Tash Rabat- en, yurta izeneko nomaden denda tradizionaletan egingo dugu lo, oinarrizko kanpalekuetan (zerbitzuak- eta, konpartitzeko). Lo egitea eta pentsio erdia (gosaria eta afaria), prezioaren barruan (gau 1).
- Kochkor- en, familia- etxeetan egingo dugu lo, oinarrizko mailakoak baina erosoak eta garbiak, bi edo hirurentzako geletan, konpartitzeko bainugelarekin. Lo egitea eta pentsio erdia (gosaria eta afaria) (gau 1).
- Moincer eta Doma ostatuetan lo egingo dugu, ”guest house” motakoak izango dira, oinarrizkoak edo oinarri- oinarrizkoak, bi edo askorentzako geletan (konpartitzeko bainugelarekin) (2 gau).
- Nepal (Katmandu, Bhaktapur eta Nuwakot), Kashgar eta Bishkek- eko hoteletan ostatua eta gosaria barne egongo da.
- Kyirong eta Yarkand- en arteko hotel eta ostatu guztietan loa soilik dago barne (gosaririk gabe).
- Kirgizistango ibilbidean, museo eta monumentuetarako sarrerak.
- Kirgizistango bidaia- baimena eta muga zeharkatzeko baimena.
- Xinjiang- eko bidaia- baimenak.
- Tibeten barruan bidaiatzeko baimenak: TTP, militarren baimena, sartaldeko eskualdeko baimena eta segurtasuneko baimena.
- Bertako CPI bidaia- asegurua.
- Bidaiako asistentzia- asegurua.
- Gidari ofiziala Kirgizistango ibilbidean.
- Tibeteko gidari ofiziala Ngariko ibilbidean.
- Banoako gidaria.
- "Prezioaren barruan" atalean zehaztuta ez dauden otorduak.
- Museo, parke, toki interesgarri eta monumentuetarako sarrerak, "Prezioaren barruan" atalean zehaztutakoak izan ezik.
- Aire- tasak.
- Eskupekoak eta "Prezioaren barruan" atalean sartuta ez dauden gainerako guztiak.
Taldea: 8 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.
Irteerak: MAD eta BCNtik, abuz. 2an.
Prezioa : 3.720 € + aire tasak*
*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.