Foto 3 lakuetako ibilbidea Malawi,Tanganyika  eta Victoria lakuetan zehar,  Niloren iturrien bila

3 lakuetako ibilbidea
Malawi,Tanganyika eta Victoria lakuetan zehar,
Niloren iturrien bila

3 lakuetako ibilbidea
Malawi,Tanganyika eta Victoria lakuetan zehar,
Niloren iturrien bila

XIX. mendean, Afrika zuriz pintatutako mapa bat zen, misterioz beteta. Niloren iturriak edo sorburua topatzea garai hartako esploratzaile askoren ametsa zen. Burton, Speke, Stanley... Alemaniar misiolari batzuek “Barearen mapa” zeukaten, Afrikaren erdian ur gozoaren putzu handi bat zegoela adierazten zuena, hain zuzen ere. Eta putzu hori Niloren sorburua izan zitekeela uste izanik, espedizio handiek harantz abiatu ziren. Espedizio haiek zeharkatutako tokiak ezagutzeko ibilbide erakargarri eta gogor bat proposatzen dizugu, lurrez eta Malawi, Tanganyika eta Victoria lakuetan barrena nabigatuz, Ugandan, zehazki Jinja deritzon hirian, Niloren sorburuarekin topo egiteko. Livingston doktoreak bere aztarnak utzi zituen Malawin, esklabutza eta Afrikako hirugarren lakurik handiena aurkituz. Beste aldean, Tanzania izango dugu zain, turismoak gutxien bisitatzen dituen baina erakargarritasun handiak eskaintzen dizkiguten parajeekin. Katavi P.N., Ujiji herrixka, Livingston eta Stanleyren arteko topagunea, eta Gombe Stream P.N., primateen bizitza urte askoan aztertzen ibili den Janes Goodallen txinpantzeen bizilekua. Gauez, ferry batek Victoria lakua zeharkatuz Ugandako mendien magaleraino  eramango gaitu. Queen Elizabeth eta Murchinson Falls izeneko parke nazionalak eta Alberto lakuaren ondoko ur-jauziak bisitatuko ditugu. Hori guztia Nilo ibaia sortzen den toki mitikora iritsi baino lehen.

Interesguneak

• Malawi lakuaren edertasuna: arrantzaleen herrixkak eta izarrak • Khotakota eta Livingstoniako misioak • Malawi lakuan, Itala ferryan nabigatzen • Katavi P.N.ko fauna basatia • Gombe Stream P.N.ko txinpantzeak eta basoa • Tanganyika lakuko nabigazioa • Ujiji, edo “Livingston dotorea, ezta?” • Victoria lakuko gaueko ferrya • Queen Elizabeth P.N.ko fauna basatia eta paisaiak • Kazinga kanalean, animalien atean nabigatzen • Fort Portal eta aurrez aurre Ruwenzori mendi ederrak • Murchinson Falls P.N., afrikar fauna eta ur-jauzietarako gabarra • Jinja, Niloren sorburuan.

Ibilbidea

Lilongwerainoko hegaldia–Senga Bay-Nkhotakota–Nkhata Bay–Malawi lakua–Chitimba–Livingstonia–Sumbawanga–Katavi P.N.–Kigoma–Tanganyika lakua–Gombe Stream P.N.–Kahama–Mwanza-Victoria lakua– Bukoba–Mburo lakua–Queen Elizabeth P.N.–Fort Portal–Murchinson Fall P.N.s–Jinja–Entebbe.

Zenbait datu interesgarri

Oso ibilbide gogorra, berez ezusteko batzuk izan ditzakeena (hainbat ferry hartu beharra, baso-bideen egoera, kanpalekuak...) eta ibilbideaz gozatzeko ezinbestekoa izango da jarrera irekia eta positiboa edukitzea. Malawin autobus pribatu bat erabiliko dugu eta gainerakoan 4x4 motako ibilgailuak. Malawi lakuan, Ilala ferrya hartuko dugu, Victoria lakuan, Victoria ferrya, eta Tanganyika lakuan, motordun gabarra bat. Hotel txikietan eta kanpalekuetan egingo dugu lo, batzuetan oso oinarrizkoetan. Prezioaren barruan gosariak daude sartuta, baita bazkari eta afari batzuk ere. Banoako gidaria. 

Prezioaren Barruan

  • - Hegaldi erregularra, haranzkoan Lilongwe- ra (Malawi), itzulera Entebbe- tik (Uganda).
    - Aireportu eta hotelen arteko joan- etorri guztiak.
    - Tanzanian eta Ugandan sartzeko bisatuak.
    - Malawin, autobus pribatuko garraioa, ibilbidearen gainerakoan, 4x4 motako ibilgailuetan.
    - Ibilbide osoko ostatu- gastuak (lo egitea eta gosaria), hotel txikietan eta ostatuetan.
    -  Katavi P.N., Queen Elizabeth eta Murchinson Falls P.N. tokietan, 5 eguneko kanpalekuko gastuak (pentsio osoa), baita Gombe Stream P.N. delakoan ere (hemen bandetan lo eginda).
    - Tanzaniatik bidaiaren amaieraraino, sukaldaria eta sukaldea eta kanpatzeko ekipoa.
    - Malawi lakuan, Nkhata Baytik Chilumbara, Ilala ferrya.
    - Tanganyika lakuan, Kigoma-  Gombe Stream P.N- Kigoman tarterako motordun txalupako garraioa.
    - Victoria lakuan, Mwanza- Bukoba tarterako gaueko ferrya. 
    - Kazinga (Queen Elizabeth P.N.) kanalean eta Murchinson Falls P.N.ko ur- jauzietarako bidean, gabarra handiak.
    - Katavi, Gombe Stream, Queen Elizabeth eta Murchinson Falls parke nazionaletarako sarrerak.
    - Bidaiako asistentzia- asegurua.
    - BANOAko gidaria.

Preziotik Kanpo

  • - Otorduak.
    - Aire- tasak.
    - Eskupekoak eta “Prezioaren barruan” atalean sartuta ez dauden gainerako guztiak.

Taldea: 8 eta 15 pertsona artekoa + gidaria.

Irteerak: MAD eta BCNtik. utz. 30ean.

Prezioa : 3.550€ + aire tasak*

*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.

Klikatu mapan, mapa handitzeko

Eskatu fitxa teknikoa

3 lakuetako ibilbidea
Malawi,Tanganyika eta Victoria lakuetan zehar, Niloren iturrien bila
Click para recargar la imagen

Legezko oharra Formulario hau borondate hutsez betetzen baduzu, zuk emandako datu pertsonalak BIDAIAK BANOA, S.L. enpresaren jabetzako fitxategi batean sartuko dira. Fitxategi horrek 2050691029 zk. du Datuak Babesteko Espainiako Agentzian eta datuen segurtasuna bermatzeko beharrezko segurtasun-neurriak dauzka, besteak beste, datuak aldatu, galdu, tratatu edo datu horietan baimenik gabe sartzea ekiditeko.

Datu horietan sartu, datuok kendu, zuzendu edo horretan sartuta egotearen aurkako eskubideak erabil ditzake erabiltzaileak, DBLOk eskubide horiek aitortzen baitizkio. Horretarako BIDAIAK BANOA, S.L., Ledesma kalea, 10-Bis., 2. solairua, 4. departamendua helbidera jo besterik ez duzu, izen-deiturak, jakinarazpenetarako helbidea, NANaren fotokopia eta eskabidea, data eta sinadura jarriz.

Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:

MÁS INFORMACIÓN | ONARTZEN DUT