San Lorenzo ibaiak eta Quebeceko parke nazionalek ongi etorria emango digute Kanadako ekialdeko paraje ikusgarrienak ikusteko aukera emango digun bidaia honetan. Montreal hirian hasiko dugu ibilbidea, eta hiri horretatik San Lorenzo ibaiaren iparraldeko parke naturalerantz abiatuko gara. Grands Jardins parkea, Saguenayko fiordoa eta Tadoussac herrixka, eta azken horretan Quebec ezaguneneraino eramango gaituen baleen ibilbidearen hasiera. San Lorenzo ibiaren inguruko fauna behatuko dugu: belugak, minke baleak, balea urdinak, xibarta baleak, itsas txakurrak… eta milaka hegazti, ingurune paregabean.
Ibai ikusgarri hori zeharkatu eta Gaspesie deritzon penintsulan sartuko gara, inguruko parke nazionalik onenak ezagutzeko: mendi alpinoetako Gaspesie parkea, badia ikusgarriak dituen Forillon parkea, edota denborak zizelkatutako Bonaventure uhartea, zanga-kolonia handi baten bizilekua. Ondoren, Miquashua parkerantz joko dugu, fosiletan aberastasun handikoa, eta Bic izeneko parkera, bidezidor eta kala ugariren paradisua. Baina ibilbideak badu, naturaz gain, bestelako eskaintzarik: “frantsesez mintzo den Amerikan” gaude eta egun batzuk gordeko ditugu Quebec hiri interesgarria, Gizateriaren Ondare izendatua, eta Montreal hiri kosmopolita eta alaia bisitatzeko. Hasiera-hasieratik bete-betean harrapatuko gaituzten espazio natural ikaragarrien ibilbide honi kultur kutsuko amaiera emateko erarik aproposena.
• Grands Jardins P.N. • Saguenayko fiordoa • Tadoussac, arrantza giroko herri paregabea • Baleen ibilbide ezezaguna • Pointe de Mingan, Quebec basatia • Gaspesie P.N., Kanadako ekialdeko parkerik alpinoena • Forillon P.N. ikusgarria • Perce izeneko harkaitz ospetsua • Bonaventure uhartea eta bertako zangen kolonia • Mighuashua P.N., Gizateriaren Ondarea • Bic P.N. kutuna • Quebec, historia luzeko hiria, berau ere UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatua • Montreal, kosmopolitena.
Montrealerainoko hegaldia –Baie Saint Paul –L’anse Saint Jean –Tadoussac –Sept iles –Mingan –Matane –Saint Anne des Monts –Gaspe –Perce –Carleton Sur Mer –Rimouski –Quebec –Montreal.
Hegaldia Montrealeraino, eta Montrealetik itzultzeko. Lur gaineko tarteetarako furgoneta eroso bat izango dugu. Saguenayko fiordoan, hiru pertsonentzako bungalowetan egingo dugu lo. Gainerako tokietan, birentzako logelak (bainugela pribatuarekin) dituzten moteletan. San Lorenzo ibaia zeharkatu eta Gaspesieraino iristeko transbordadore bat. Zazpi parke nazional bisitatuko ditugu, beraz oinez egitea ezinbestekoa izango da parke horietako tokirik interesgarrienetaraino iristeko eta bidaiari etekinik handiena ateratzeko. Baleak ikusteko txango bat egingo dugu. Banoako gidaria.
- Montrealerainoko hegaldi erregularra, joan- etorria.
- Aireportu eta hotelen arteko joan- etorriak.
- eTA* deritzonaren kudeaketa ta ordainketa (ikus dokumentazioaren atala).
- Furgoneta pribatuko garraioa, ibilbide osoan.
- Turista motako moteletako egonaldia, ibilbide osoan L`Anse Saint Jeanen izan ezik.
- L`Anse Saint Jeanen gau bat hirurentzako bungalow batean.
- Godbout edo Baie Comeutik, Matanerainoko transbordadorea.
- Minganen, baleak eta irlak ikusteko txango bat.
- Tadoussac- en, baleak ikusteko txango bat.
- Parke nazionaletarako sarrera.
- Bidaiako asistentzia- asegurua.
- Banoako gidaria.
- Otorduak.
- Museo edo monumentuetarako sarrerak.
- Aire- tasak.
- Eskupekoak eta “Prezioaren barruan” atalean zehaztu ez diren bestelako kontzeptu guztiak.
Taldea: 6 eta 11 pertsona artekoa + gidaria.
Irteerak: BIO, MAD eta BCNtik, abuz. 4an.
Prezioa : 3.850 € + aire tasak*
*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.