Foto Indiako iparraldea eta Nepal Basamortutik Himalaietara

Indiako iparraldea eta Nepal
Basamortutik Himalaietara

Indiako iparraldea eta Nepal
Basamortutik Himalaietara

Rajastango basamortutik, maharajen jauregien eta gotorleku ikusgarrien artetik, eta inguruan kolore askotako durbante eta sariak ikusiko ditugu Himalaietako gailur mitikoen azpiko haranetara iritsiko garen bidaia honetan. Ganges ibai sakratuaren ondotik, lurreko biztanle-dentsitaterik handiena biltzen duen lurraldean. Begien gozamenerako ikuskizun bizi-biziak, tolerantzia eta begirunezko kultur agerpenak, arroz-soroak, jendearen joan-etorriak... Milaka urte dituen tradizio kultural, erlijioso eta filosofikoan oinarritutako bizimodua, bidaiarien begiratzeko modua aldatzea eskatzen duena. Pobreak baina duinak, bitxiak baina zuhurrak, ezberdinak baina atseginak, irribarretsuak... mundu bat mundu baten barruan.

Oharra: urrian Bilbotik ez da irteerarik egongo.

Interesguneak

• Rajastango hiriak, jauregiak, gotorlekuak: Jaipur, Jodhpur, Kumbalgarh... • Jaisalmer, Thar basamortuko zaintzailea • Udaipur, Rajastango Venezia • Puskhar, Brahmaren hiri santua: loto lorea, bizia sortuz • Taj Mahal: marmol zuriz egindako eraikinaren magia • Ganges: hinduismoaren ibai sakratua, biziaren eta heriotzaren arteko mugan, Shivaren hirian: Benares • Lumbini, Budaren jaioterria • Chitwango parke nazionala, indiar errinozeroaren erreserba nagusietarikoa • Bandipur, Himalaietako gailurren behatokia • Pokhara, Pewa lakuaren ertzean • Katmandu hiria eta izen bereko bailara: Swayambunath eta Bodinatheko estupak, Patan eta Bakhtapur, Thamel auzoko animazioa, Pashupatinath... • Delhi zaharra eta Delhi berria.

Ibilbidea

Delhirainoko hegaldia -Ajmer –Kumbalgarh –Udaipur –Jodphur –Ranakpur -Jaisalmer –Jodhpur –Pushkar –Jaipur –Fathepur Sikri -Agra –Benares –Lumbini -Chitwan –Bandipur -Phokara – Katmandu –Delhi.

Zenbait datu interesgarri

India ez da di-da batean ikus daitekeen herrialdea. Eta hori gogoan izan dugu bidaia honen ibilbidea prestatzeko orduan: lasai ibiliko gara, baina kale-giroa eta ibilbidean topatzen ditugun paisaiak dastatuz. Hotel erosoetan egingo dugu lo eta Chitwanen gau bat lodge batean. Ibilbide guztian autobusa (aire-girotzeko teknologia duena) erabiliko dugu; Delhi-Ajmer eta Agra-Benares tarteak trenez egingo ditugu, gauez, literetan. Katmandu-Delhi hegazkinez. Montzoietako klima: beroa eta hezetua uztail eta abuztuan, eta urrian freskoagoa. Banoako gidaria.

Prezioaren Barruan

  • Delhirainoko joan- etorria, hegaldi erregularrean. Katmandu- Delhi hegaldi erregularra. Indian sartzeko bisatua. Nepalen sartzeko bisatua. Aireportu, hotel eta tren- geltokien arteko joan- etorriak. Taldearentzako ibilgailu pribatua (aire- girogailuarekin) ibilbide guztian. Delhi- Ajmer tarteko trena. literekin (aire- girogailuarekin). Agra- Benares tarteko trena, literekin (aire- girogailuarekin). Turista mailako hoteletako ostatua, birentzako geletan (bainugelarekin): lo egitea eta gosaria. Chitwango Parke Nazionaleko bisitaldia: lodge- etan lo egitea eta pentsio osoa. Bidaia- asegurua. BANOAko gidaria.

Preziotik Kanpo

  • Otorduak, “Prezioaren barruan” atalean aipatutakoak izan ezik. Museo eta monumentuetarako sarrerak. Aire- tasak. Aireportuko tasak (Katmanduko aireportuko tasa 15€ ingurukoak dira). Eskupekoak, eta “Prezioaren barruan” atalean sartuta ez dauden gainerako guztiak.

Taldea: 6 eta 18 pertsona artekoa + gidaria.

Irteerak: BIO, MAD eta BCNtik, uzt. 2an/abuz. 2an/ira. 1ean/urr. 1ean.

Prezioa : 2.450 € + aire tasak*

Gehigarria : abuz. eta urr. 100 €

*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.

Klikatu mapan, mapa handitzeko

Eskatu fitxa teknikoa

Indiako iparraldea eta Nepal
Basamortutik Himalaietara
Click para recargar la imagen

Legezko oharra Formulario hau borondate hutsez betetzen baduzu, zuk emandako datu pertsonalak BIDAIAK BANOA, S.L. enpresaren jabetzako fitxategi batean sartuko dira. Fitxategi horrek 2050691029 zk. du Datuak Babesteko Espainiako Agentzian eta datuen segurtasuna bermatzeko beharrezko segurtasun-neurriak dauzka, besteak beste, datuak aldatu, galdu, tratatu edo datu horietan baimenik gabe sartzea ekiditeko.

Datu horietan sartu, datuok kendu, zuzendu edo horretan sartuta egotearen aurkako eskubideak erabil ditzake erabiltzaileak, DBLOk eskubide horiek aitortzen baitizkio. Horretarako BIDAIAK BANOA, S.L., Ledesma kalea, 10-Bis., 2. solairua, 4. departamendua helbidera jo besterik ez duzu, izen-deiturak, jakinarazpenetarako helbidea, NANaren fotokopia eta eskabidea, data eta sinadura jarriz.

Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:

MÁS INFORMACIÓN | ONARTZEN DUT