Uda australaren amaieran munduaren azken mugaren mitora hurbiltzen gara: Patagoniara. Ibilbide paregabea eskaini nahi dizugu, paregabea iraupenari, edukiari eta edertasunari dagokienez, bertan mendiak, glaziarrak, basoak, ibaiak, sumendiak, uharteak... eta hori guztia fauna aberastasun izugarriarekin. Lurralde zabal hau Ozeano Barearen eta Andetako mendikatearen artean dago, eta Hornos lurmuturrari esker Antartidatik gertu: kresal usaina eta marinelen istorioen oroimena.
Garaio honetan aukera daukagu Patagoniako basoetako bide-zidorretan barrena ibili, hondartzetako harearen gainetik paseatu edota mendi ikusgarriak ikusteko: Torres del Paine eta Fitz Roy, granitozko gailurrak glaziarrez inguratuta.
Emozio bera eragiten du lurraren mugaraino, Suaren Lurralderaino, hurbiltzeak, Beagle kanalean nabigatu eta benetan munduaren azken muturrean gaudela sentitzeak. Eta bidaiari amaiera borobila emateko, Buenos Aires ezagutuko dugu, hiri horretako zalapartaz eta tangoen erritmoaz gozatzeko.
• Villarrica lakua eta izen bereko sumendia, elurrez apaindua • Valdivia, Txileko zaporea • Huerquehue Parke Nazionala • Chiloe uharteko natura eta arkitektura koloniala • Magallaes eskualdea • Torres del Paine ikusgarriak, granitozko erraldoiak • Los Glaciares Parke Nazionala • Perito Moreno glaziarra • Ushuaia eta Suaren Lurraldeko Parke Nazionala • Beagle kanala y• Buenos Aires, Rio de la Plata ibaiaren ertzeko hiri kosmopolita.
Txileko Santiagorainoko hegaldia –Pucon –Huerquehue P.N. –Puerto Varas –Chiloe uhartea –Puerto Montt –Punta Arenas –Puerto Natales –Torres del Paine P.N. –Calafate –Los Glaciares P.N. –Ushuaia –Beagle Kanala –Buenos Aires.
Munduko azken mugetara bidaia, non klimak txangoak baldintza ditzakeen. Bidaian garraio pribatua erabiliko dugu eta behin edo behin publikoa. Txilen bi hegaldi egingo ditugu eta Argentinan beste bi, ibilbide luze honetan denbora irabazteko. Banoako gidaria.
- Nazioarteko hegaldia, haranzkoan Santiagora eta itzuleran Buenos Airesetik.
- Barruko hegaldiak: Santiago- Temuco, Puerto Montt- Punta Arenas, Calafate- Ushuaia eta Ushuaia- Buenos Aires.
- Aireportu eta hotelen arteko joan- etorriak.
- Autobus publikoko garraioa: Puerto Varas- Castro- Puerto Montt, Calafate- Chalten tarteetarako.
- Hurrengo tarteetako garraio pribatua: Temuco- Pucon, Pucon- Puerto Varas, Quinchao uhartea eta Cucao, Punta Arenas- Puerto Natales eta Calafate, Paineko Parke Nazionala, Paine- Calafate, Perito Moreno Glaziarra bisitatzeko irteeran eta Chalten- Calafateko aireportua.
- Torres del Paine, Perito Moreno eta Tierra de Fuego Parke Nazionaletako sarrerak.
- Beagle kanalean nabigazioa
- Turista- mailako hotel, ostatu eta aterpetxeetako gastuak birentzako geletan, gosaria barne, Paine Dorreko Parkean izan ezik, non hirurentzako geletan lo egingo dugun (bainugela pribatuarekin).
- Bidaiako asistentzia- asegurua.
- Eskupekoak* (ikus oharra baldintza- orrian).
- Banoako gidaria.
- Otorduak, “Prezioaren barruan” atalean aipatutakoak izan ezik.
- Museo eta monumentuetarako sarrerak.
- Aire- tasak.
- Baldintza- orrian zehaztu gabeko eskupekoak.
- "Prezioaren barruan" atalean zehaztu ez den beste edozein kontzeptu.
Iraupena : 23 egun
Taldea: 6 eta 16 pertsona bitartekoa + gidaria.
Egunak: mar. 1 / mar. 4.
Irteerak: BIO, MAD eta BCNtik.
Prezioa : 4.690 € + aire tasak*
*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.