Foto Udazkena Japonian

Udazkena Japonian

Udazkena Japonian

Badirudi jende guztiak duela Japoniari buruzko aldez aurretiko ideia bat, antzinako tradizioen eta geisha misteriotsuen mundu baten oroitzapenetik gizarte futurista baten imajinario edo iruditeriaraino doan ideia. Eta egia esan Japonia gaur egun bada tradizio eta modernitatearen arteko gurutzaketa perfektu bat.

Naturaz gozatzea edo bertako ondare arkitektonikoari begira egoten disfrutatzea helburu dutenak zein bertako gastronomia dastatu edota herrialde horretako alderdirik ezezagunak ezagutu nahi dituztenak, den-denak geratuko dira herrialde honetaz enamoratuta. Zeren eta, gertatu ohi dena da herrialde honetaz informazio asko eduki arren ere, Japoniak uneoro harritu ohi gaituela eta antzinako sustraiei ondo eusten jakin izan duen kultura bitxia, bakarra, erakusten digula.

Bidaia honetan Japoniako erdialdeko eta hegoaldeko hiri nagusiak (Tokio, Kioto edo Hiroshima, besteak beste) eta landa-giroko beste toki interesgarri batzuk eta oinezko ibilbide batzuk elkartzen ahalegindu gara, Fuji mendira, Japoniar Alpeetara, Yamanobenomichira edota Kumano Kodes erromes bidera iristeko aukera emango digutena. 

Baina bidaia honen erakargarritasunik handiena Japoniako basoen kolore ikusgarria izango da. Japonian naturak aparteko tokia betetzen du, oso toki berezia, eta baso zabalak ditu nonahi. Zalantzarik gabe, baso horiek ikusteko unerik egokiena zuhaitzak hostoak aldatzen hasten direnean eta paisaiak horitik gorri bizira bitarteko kolore-sinfonia zabal batez koloreztatzen direnean da. Ibilbide hau egiteko azaroa hautatu dugu, basoak beren unerik onenean ikusteko eta lorategiak eta tenpluak parekorik ez duten kolorez apaindurik ikusi eta haiez bete-betean gozatzeko.

Interesguneak

• Tokio, Japoniako benetako megalopolia • Nikko-ko santutegi aberatsak eta baso ikusgarriak • Fuji Mendia, mitikoa • Japoniako Alpeetako mendiko paisaiak • Shirakawa Go-ko etxe bitxiak • Tsumago eta Magome herrixka bitxi-bitxiak • Nara, Japoniako lehendabiziko hiriburua • Yamanobenomichi-ko antzinako bidea • Koya-san: monasterio-multzoa • Kumano Kodo: milaka urte dituzten erromes-bideak • Hiroshimako Memoriala: hunkigarria • Miyajima uhartea • Himeji: gaztelu erraldoi ikusgarria • Kioto: antzinako inperioaren hiriburuko altxorrak.

Ibilbidea

Tokiorainoko hegaldia –Nikko –Fuji Mendia –Hirayu Onsen –Takayama –Tsumago –Nagoya –Kawayu Onsen –Koyasan –Nara –Hiroshima –Okayama –Himeji –Kioto

Zenbait datu interesgarri

Tokiotik Nararaino bidaia egingo dugu, autobusez (aire girotuarekin). Eta tarte hauetarako, trena erabiliko dugu: Tokio-Nikko-Tokio, Nara-Hiroshima, Hiroshima-Okayama, Okayama-Himeji eta Himeji-Kioto. Lo egiteko eta, turista-mailako hotelak eta japoniar hotel tradizionalak erabiliko ditugu. Banoako gidaria.

Prezioaren Barruan

  • - Hegaldi erregularra, haranzkoan Tokiora, eta itzulera Kiototik.
    - Aireportu eta hotelen arteko joan- etorriak.
    - Tokio- Nara tarterako autobus pribatu txikiko garraioa (8 egun).
    - Tarte hauetarako tren- garraioa: Tokio- Nikko, Nara Hiroshima, Hiroshima- Okayama, Okayama- Himeji eta Himeji- Kioto.
    - Miyajimara joateko bidaia erregularra, txalupan.
    - Tokio, Nikko, Kawaguchiko, Takayama, Nagoya, Nara, Hiroshima, Himeji eta Kioto hirietan, turista- maila hoteleko egonaldia (lo egitea eta gosaria), birentzako logeletan (bainugelarekin).
    - Hirayu Onsen, Kawayu Onsen eta Koyasan hirietan, hotel tradizionalak.
    - Bidaiako asistentzia- asegurua.
    - Banoako gidaria.

Preziotik Kanpo

  • - Otorduak, “Prezioaren barruan” atalean zehaztutakoak izan ezik.
    - Kultur zentro, teleferiko, museo eta monumentuetarako sarrerak.
    - Garraio publikoa (metro, tranbia edo autobusa) Tokion, Hiroshiman eta Kioton.
    - Aire- tasak.
    - Eskupekoak eta “Prezioaren barruan” atalean sartuta ez dauden gainerakoak.

Taldea: 8 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.

Irteerak: BIO, MAD eta BCNtik, aza. 1ean/4an.

Prezioa : 4.960 € + aire tasak*

*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.

Klikatu mapan, mapa handitzeko

Eskatu fitxa teknikoa

Udazkena Japonian
Click para recargar la imagen

Legezko oharra Formulario hau borondate hutsez betetzen baduzu, zuk emandako datu pertsonalak BIDAIAK BANOA, S.L. enpresaren jabetzako fitxategi batean sartuko dira. Fitxategi horrek 2050691029 zk. du Datuak Babesteko Espainiako Agentzian eta datuen segurtasuna bermatzeko beharrezko segurtasun-neurriak dauzka, besteak beste, datuak aldatu, galdu, tratatu edo datu horietan baimenik gabe sartzea ekiditeko.

Datu horietan sartu, datuok kendu, zuzendu edo horretan sartuta egotearen aurkako eskubideak erabil ditzake erabiltzaileak, DBLOk eskubide horiek aitortzen baitizkio. Horretarako BIDAIAK BANOA, S.L., Ledesma kalea, 10-Bis., 2. solairua, 4. departamendua helbidera jo besterik ez duzu, izen-deiturak, jakinarazpenetarako helbidea, NANaren fotokopia eta eskabidea, data eta sinadura jarriz.

Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:

MÁS INFORMACIÓN | ONARTZEN DUT