Foto Omango Sultanerria eta Dubai Tradizioaren eta nabarmenkeriaren artean

Omango Sultanerria eta Dubai
Tradizioaren eta nabarmenkeriaren artean

Omango Sultanerria eta Dubai
Tradizioaren eta nabarmenkeriaren artean

Arabiako penintsularen hego-ekialdean kokatua, modernitatearen eta tradizioaren arteko eztabaidan dabilen herrialdea da Oman, Pertsiako Golkoko auzokideen gehiegikeria edo nabarmenkerietan erori gabe, aurrerabideari eta modernizazioari uko egin nahi ez diena Omango bizilagunek harrotasunez eusten diote euren iragan ohoretsuari, Omango Sultanerriak Indikoko itsas merkataritzaren zati handi bat kontrolatu eta sultanerriaren txalupak Zanzibarreraino iristen ziren garaikoari. Alboan dute, ostera, Dubaiko emirerria, bitxikeria eta nabarmenkerietan oparoa, garapenari batere mugarik jartzen ez dion hiri erraldoi bilakatuta. # Ibilbidean Omanen dauden gaztelu eta gotorleku ugarietako batzuk ikusteko aukera izango dugu, bata lurralde hauetako paisai naturalen edertasun paregabeaz gozatzeko ere. Hajjar mendiak bisitatuko ditugu, bertako arroilak eta txoko ikusgarriak. Bestetik, Omango historia itsasoari oso lotuta egon da. Guk Ormuzko itsasartea bisitatuko dugu: mendi eta fiordoen edertasuna eta soiltasuna. Bidean aurrera eginez Kunzarrera iritsiko gara, Ormuzgo itsasarteko zelatariarena egiten duen herrixkara, Irango persiera eta arabieraren arteko hizkuntza eta kulturaren jabe dena. Eta Musandamgo penintsulatik natura makurrarazi nahian dabilela ematen duen Dubai erraldoira joango gara. #

Interesguneak

• Maskateko Mutraheko azoka • Nakhal eta Rustaq gotorlekuak • Wadi Bani Awfeko mendiko bidea • Jebel Shamseko itsaslabarrak • Wadi Ghuleko arroila handia • Nizwako gotorlekua • Hareazko itsasoa, Wahibako basamortuan • Ras al Haddeko dortoka erraldoiak • Sur, historiaren zama • Nabigazioa Kashab alderantz • Musandameko penintsula: Arabiako fiordo ikusgarriak • Kunzar, Hormuzgo itsasartean • Dubai, dhow tradizionala, etxe-orratz erraldoiak, hainbat kulturaren topagune.

Ibilbidea

Maskaterainoko hegaldia–Mutrah–Nakhal–Rustaq–Wadi Bani Awf –Jebel Shams Wadi Ghul– Nizwa–Wadi Bani Khalid–Wahibako basamortua–Al Khaluf–Ras Al Hadd–Sur–Maskat–Kashab–Musandameko Penintsula –Dam–Kunzar–Dubai.

Zenbait datu interesgarri

Ibilbide honek hainbat garraio-mota tartekatzea eskatzen du. Hegazkina Maskatera sartzeko eta itzuleran Dubaitik irteteko. Omenen lur-mota guztietarako ibilgailuak. Ferrya, Maskat hiritik Musandameko penintsulara joateko. Dhow bat (bertako txalupa tradizionala) hartuko dugu Hormuzgo itsasartea eta fiordoak bisitatzeko. Oro har hotel erosoetan hartuko dugu ostatu. Ibilbide honetan Omango paisaia naturalak ezagutzeari ematen diogu lehentasuna, hortaz oinezko irteeraren bat egiteko aukera egongo da; ibilbidearen amaieran hiri erraldoi bat: Dubai. Banoako gidaria.

Prezioaren Barruan

  • Joan- etorriko hegaldia, haranzkoan Maskatera eta itzuleran Dubaitik. Omanen sartzeko bisatua. Arabiar Emirrerri Batuetara sartzeko bisatua. Aireportu eta hotelen arteko joan- etorriak. Turista- motako hoteletako egonaldia (lo egitea eta gosaria). Wahibako basamortuko egonaldian, kanpàlekuan lo egitea. Omango ibilbidean, lur- mota guztietarako ibilgailuetako garraioa. Maskatetik Kashbara joateko ferrya. Hormuzgo itsasrtea eta fiordoak bisitatzeko dhow pribatua. Bidaia- asegurua. BANOAko gidaria.

Preziotik Kanpo

  • Zehaztuta ez dauden otorduak. Aire- tasak. Eskupekoak edo “Prezioaren barruan” atalean sartuta ez dauden gainerako guztiak.

Taldea: 6 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.

Irteerak: BIO, MAD eta BCNtik, urr. 3an./aza. 2an.

Prezioa : 2.680 € + aire tasak*

*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.

Klikatu mapan, mapa handitzeko

Eskatu fitxa teknikoa

Omango Sultanerria eta Dubai
Tradizioaren eta nabarmenkeriaren artean
Click para recargar la imagen

Legezko oharra Formulario hau borondate hutsez betetzen baduzu, zuk emandako datu pertsonalak BIDAIAK BANOA, S.L. enpresaren jabetzako fitxategi batean sartuko dira. Fitxategi horrek 2050691029 zk. du Datuak Babesteko Espainiako Agentzian eta datuen segurtasuna bermatzeko beharrezko segurtasun-neurriak dauzka, besteak beste, datuak aldatu, galdu, tratatu edo datu horietan baimenik gabe sartzea ekiditeko.

Datu horietan sartu, datuok kendu, zuzendu edo horretan sartuta egotearen aurkako eskubideak erabil ditzake erabiltzaileak, DBLOk eskubide horiek aitortzen baitizkio. Horretarako BIDAIAK BANOA, S.L., Ledesma kalea, 10-Bis., 2. solairua, 4. departamendua helbidera jo besterik ez duzu, izen-deiturak, jakinarazpenetarako helbidea, NANaren fotokopia eta eskabidea, data eta sinadura jarriz.

Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:

MÁS INFORMACIÓN | ONARTZEN DUT