Foto Peru Andeen bihotzean

Peru
Andeen bihotzean

Peru
Andeen bihotzean

Peru da, inolako zalantzarik gabe, Andeetako herrialderik bisitatuena. Indigenen kulturak, hiri kolonialak, gailurretako elurrak, sumendiak, goi-lautada, basamortua, kolonaurreko kulturen bizitasuna... eta beste hainbat motibo, Andeetako bizimodura hurreratzeko. Azken urteotako historia gogorra atzean utzi eta XXI. mendearen hasieran etorkizun hobeago baten bila dabilen Peru zoragarria. Europarrak Perura ofizialki iritsi zirenetik bostehun urtetik gora igaro direnean, indigenen kulturari ondoen eutsi dion Hego Amerikako herrialde honek sustraien eta etorkizunaren arteko zubia eraiki nahi du, eta hainbat urtetako istiluak eta gatazkak gainditu. Bidaia honetan inken garaian Tahuantinsuyo izena zuen lurraldearen bihotza ezagutzeko proposamena luzatu nahi dizugu.

Oharra: abuz. 175 €

Interesguneak

• Machu Picchu, inken hiri galdua • Mendikate Zuriko elurrak eta glaziarrak • Peru esoterikoa Nazcan: lerro-multzoen misterioa • Trujillo, Cajamarca eta Arequipako giro koloniala: elizak, monasterioak, Arma plaza... • Cuzco: Q’orikancha izeneko inken eguzki tenplua, Sacsyhuaman, San Blas auzoko kaleak, azoka... inken munduaren bihotzean • Haran Sakratua eta indigenen komunitateak: Pisac, Ollantaytambo • Titicaca lakuko uharteak • Colca arroilako mendiak eta kondor hegaztiak • Chan Chan eta eguzki eta ilargiaren piramideak, Trujillon.

Ibilbidea

Limarainoko hegaldia –Huaraz –Trujillo –Cajamarca –Lima –Nazca –Arequipa –Colca –Puno –Titicaca lakua –Cuzco –Haran Sakratua –Machu Picchu –Lima.

Zenbait datu interesgarri

Lurreko ibilbiderako autobus pribatu txiki bat edukiko dugu. Cajamarca-Lima eta Cuzco-Lima hegazkinez. Ollantaytambo-Aguas Calientes artean, joan etorriko trena. Paracaseko badian eta Titicaca lakuan, txalupak. Turista mailako hotelak. Banoako gidaria.

Prezioaren Barruan

  • Limarainoko joan- etorria, hegaldi erregularrean. Barruko hegaldiak: Cajamarca- Lima eta Cuzco- Lima. Aireportu eta hotelen arteko joan- etorriak. Ollantaytambo- Aguas Calientes- Poroy trena. Txalupa- bidaiak, Ballestas uharteetan eta Titikaka lakuan. Gainerakoan: garraioa, autobus pribatu batean. Ibilbide guztiko hoteleko ostatu- gastuak: lo egitea eta gosaria. Machu Picchu ikusteko bi sarrera. Haran Sakratua eta Cuzco hiria bisitatzeko turismo- txartela. Colca haranarako sarrera. Bidaia- asegurua. BANOAko gidaria.

Preziotik Kanpo

  • Zehaztuta ez dauden otorduak. Zehaztuta ez dauden museo eta monumentuetarako sarrerak. Aireportuko tasak (40 € inguru). Aire- tasak. Eskupekoak edo “Prezioaren barruan” atalean sartuta ez dauden gainerakoak.

Taldea: 8 eta 18 pertsona artekoa + gidaria.

Irteerak: BIO, MAD eta BCNtik, abuz. 2an/ira. 1ean.

Prezioa : 3.250 € + aire tasak*

*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.

Klikatu mapan, mapa handitzeko

Eskatu fitxa teknikoa

Peru
Andeen bihotzean
Click para recargar la imagen

Legezko oharra Formulario hau borondate hutsez betetzen baduzu, zuk emandako datu pertsonalak BIDAIAK BANOA, S.L. enpresaren jabetzako fitxategi batean sartuko dira. Fitxategi horrek 2050691029 zk. du Datuak Babesteko Espainiako Agentzian eta datuen segurtasuna bermatzeko beharrezko segurtasun-neurriak dauzka, besteak beste, datuak aldatu, galdu, tratatu edo datu horietan baimenik gabe sartzea ekiditeko.

Datu horietan sartu, datuok kendu, zuzendu edo horretan sartuta egotearen aurkako eskubideak erabil ditzake erabiltzaileak, DBLOk eskubide horiek aitortzen baitizkio. Horretarako BIDAIAK BANOA, S.L., Ledesma kalea, 10-Bis., 2. solairua, 4. departamendua helbidera jo besterik ez duzu, izen-deiturak, jakinarazpenetarako helbidea, NANaren fotokopia eta eskabidea, data eta sinadura jarriz.

Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:

MÁS INFORMACIÓN | ONARTZEN DUT