Foto Madagaskarreko iparraldea Mahajanga eta Diego Suarez-en artean

Madagaskarreko iparraldea
Mahajanga eta
Diego Suarez-en artean

Madagaskarreko iparraldea
Mahajanga eta
Diego Suarez-en artean

Madagaskarreko iparraldeak hainbat ekosistema eta paisaia jasotzen ditu bere baitan. Gure planetako urrutiko paraje horietara iritsi nahi dugu, prisarik gabe, eskualde horretako bi turismo-gune nagusiren (Nosy Be eta Diego Suarez) atzealdea ezagutzeko.
Afrikako uharterik nagusienean zehar egindako ibilbide honek bidaia nagusien muina ekarriko digu gogora, denetarik baitu: fauna ospetsua eta flora endemikoa ikusteko parke nazionalak, tsingy izeneko formazio karstiko ikusgarriak erakusten dizkiguten paisaien arteko ibilbideak… 
Biztanle gutxi ditu, erliebe korapilatsukoa, eta badirudi deforestazio sistematikoa eta meatzaritza ez direla oraingoz toki horietan sartu. Bertako tradizioak, arabiarren, swahilien eta Hindustangoko biztanleen eragin kultural eta komertziala eta espezien plantazioen nekazaritza gertutik ikusteko aukera. 
Eta atzean Mozambikeko kanaleko uren urdin turkesa, badia eta uharte tropikalek osaturiko magiaz beteriko ikuspegian.

Interesguneak

• Mahajanga (Majunga) eta Bombetokako badia: Indiako Ozeanoko malgaxeen aniztasunaren erakusgarri • Anjohibeko haitzuloak eta igerileku naturalak, Haitzulo Handia deritzona: uharteko lehen biztanleen (Vazimba) izpirituen gordeleku mitikoa • Ankarafantsika P.N., sakalava etniaren lurretan:  baso lehor hostogalkorrak eta sabana, lemurren (zortzi espezie) babesleku • Nosy Be, Madagaskarreko hondartzetako turismo multzo nagusia: edertasun paregabeko uharteen arteko nabigaziorako eta urpeko igeriketako ur gardenetako paradisua… • Anakarana P.N.ko kareharrizko harkaitzen higaduraren ikusgarritasuna: tsingy-ak, tontor eta harkaitzetan higadura, arroila eta haitzulo sakonak… biodibertsitaterik handiena gordetzen duen Madagaskarreko aldeetako bat • Ambre Mendiko P.N.ko eta tsingy gorrietako oinezko ibilbideak, Madagaskarreko iparraldeko paisaiaren aberastasuna • Mar de Esmeralda, Hiru Badiak, Ramena hondartza… pirata libertarioen garaiko ikuspegi magikoak • Mozambikeko kanalak Diego Suarez-en (Antsirananana) egiten du bat Indiako Ozeanoarekin, Madagaskarreko frantses giroko hiri horretan.

Ibilbidea

Antananarivorainoko hegaldia –Maevatanana –Mahajanga –Anjohibe –Mahajanga –Ankarafantsika P.N. –Antsohihy –Nosy Be –Anakarana Est P.N. – Joffre Ville –Ramena –Diego Suarez (Antsiranana) –Antananarivo.

Zenbait datu interesgarri

Bidaia honek zeharkatzen dituen errepideen egoera dela eta, gehien bat lur-mota guztietarako furgonetak erabiliko ditugu garraiobide. Nosy Ben txalupak erabiliko ditugu. Barruko hegaldia: Diego Suarez-Antananarivo. Maila ezberdinetako hotel, bungalow eta osatuetan egingo dugu lo eta gau bat kanpatuta: Madagaskarreko iparraldeko turismo-azpiegiturak ez dira hain onak, denetarik topa dezakegu.

Naturaz, lurraz eta itsasoaz, gozatzeko bidaia; Nosy Be eta Diego Suarezen, litekeena da itsasoan murgilketaren bat –snorkel- egiteko aukera egotea: erreserba eta parke naturaletan oinez gunerik interesgarrienetara iristeko aukera emango digu. Hortaz, ezinbestekoa da oinetako egokiak eramatea. Banoako gidaria.

Prezioaren Barruan

  • - Turkish Airlines- en Antananarivorainoko hegaldia, joan- etorria.
    - Barruko hegaldia: Diego Suarez- Antananarivo.
    - Madagaskarren sartzeko bisatua.
    - Aireportu edo kai eta hotelen arteko joan- etorriak.
    - Ibilbide osoan, furgonetetako garraioa. Ibilgailu bakoitzean, gehienez 7 bidaiari.
    - 4x4 motako ibilgailuak Anjohibé (5. eta 6. egunetan) eta Tsingy Gorriko ibilaldietan (14. egunean).
    - Nosy Be- ko joan- etorrietarako autobus txikia.
    - Nosy Be artxipelagoko txalupa pribatuetako nabigazioa.
    - Mar de Esmeraldako bisitaldirako bertako motordun txalupako nabigazioa.
    - Ankify- Nosy Be- Ankify zeharkaldirako txalupa arina.
    - Antananarivo, Mahajanga, Nosy Be, Anakarana P.N., Joffreville eta Diego Suarezen, turista- mailako hoteletako egonaldia, birentzako geletan (bainugelarekin) (12 gau).
    - Ankarafantsika P.N., Antsohihy,  eta Ramenan, hotel xumeetako egonaldia, birentzako geletan (bainugelarekin) (5 gau).
    - Anjohibe- n, kanpatuta egingo dugu lo (gau 1).
    - Bidaian zehar, lo egitea eta gosaria daude sartuta hotel eta parkeetako prezioaren barruan, Anjohiben eta Ankarana P. N.ean izan ezik, azken horietan pentsio osoa. Nosy Beko nabigazio- egunetan (10 eta 11. egunak) eta Mar de Esmeraldako txalupako bisitan (17. eguna) bazkariak ere daude sartuta.
    - Parke nazional eta erreserba natural hauetako sarrerak, baimenak eta gidariak: Ankarafantsika, Anjohibe, Nosy Tanakely, Ankarana- est, Tsingy Rouge, Montagne d’Ambre, Trois Baies eta Mar de Esmeralda.
    - Bidaiako asistentzia- asegurua.
    - Banoako gidaria.

Preziotik Kanpo

  • - Zehaztuta ez dauden otorduak.
    - Museo eta monumentuetarako sarrerak, 
    - Aire- tasak.
    - Eskupekoak eta “Prezioaren barruan” atalean sartuta ez dauden gainerako guztiak.

Taldea: 6 eta 12 pertsona artekoa + gidaria.

Irteerak: BIO, MAD eta BCNtik, uzt. 4an.

Prezioa : 3.425 € + aire tasak*

*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.

Klikatu mapan, mapa handitzeko

Eskatu fitxa teknikoa

Madagaskarreko iparraldea
Mahajanga eta Diego Suarez-en artean
Click para recargar la imagen

Legezko oharra Formulario hau borondate hutsez betetzen baduzu, zuk emandako datu pertsonalak BIDAIAK BANOA, S.L. enpresaren jabetzako fitxategi batean sartuko dira. Fitxategi horrek 2050691029 zk. du Datuak Babesteko Espainiako Agentzian eta datuen segurtasuna bermatzeko beharrezko segurtasun-neurriak dauzka, besteak beste, datuak aldatu, galdu, tratatu edo datu horietan baimenik gabe sartzea ekiditeko.

Datu horietan sartu, datuok kendu, zuzendu edo horretan sartuta egotearen aurkako eskubideak erabil ditzake erabiltzaileak, DBLOk eskubide horiek aitortzen baitizkio. Horretarako BIDAIAK BANOA, S.L., Ledesma kalea, 10-Bis., 2. solairua, 4. departamendua helbidera jo besterik ez duzu, izen-deiturak, jakinarazpenetarako helbidea, NANaren fotokopia eta eskabidea, data eta sinadura jarriz.

Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:

MÁS INFORMACIÓN | ONARTZEN DUT