Foto Sudango iparraldea Nubiarren lurraldea

Sudango iparraldea
Nubiarren lurraldea

Sudango iparraldea
Nubiarren lurraldea

Iparraldeko Nubiako basamortuaren eta hegoaldeko Nilo Zuriko haraneko baso ekuatorialen artean, Afrikako herrialde nagusietako bat dugu hau: Sudan. Gaur egun Iparraldeko Sudan deritzo lurralde honi.

Ibilbide honetan Sudango iparraldea ezagutzera mugatuko gara, ezaguna bere aztarnategi arkeologikoengatik eta biztanleen harrera onagatik: nubiarrak, baketsuak eta atseginak, mendez mende lurraldearen izaeraren arabera moldatutako kultura aberatsaren jabe direnak. “Nubiarren lurraldea”n barrena ibiliko gara.

Interesguneak

• Khartum: Nilo Urdinak Nilo Zuriarekin topo egiten duen tokia: Khartum • Orduman: azoka nagusia • Meroe, antzina faraoi beltzen hiriburu eta erregeen bizileku • Nubia: horma zuriko herriak, palmondo berdeak, sail emankorrak... Nilo ibaiaren ertzean • Nuri, Jebel Barkal eta El-Kurru-ko piramide-zelaiak, Kush erresuma mitikoaren ospe eta distiraren lekukoak.

Ibilbidea

Khartumerainoko hegaldia –Dongola – Old Dongola – Soleb –Sesibi –Tombos– Kerma–Karima –Jebel Barkal –El-Kurru –Bayuda basamortua –Meroe –Naga –Musafarawat –Ondurman –Khartum.

Zenbait datu interesgarri

Khartumerainoko hegaldia. Ibilbiderako 4x4 motako ibilgailuak. Lo-eta, (4 gau) nubiarren etxeetan  egingo dugu. Gau bat kanpalekuan lo egingo dugu. Sudanera sartzeko bisaturako tramiteak luzeak izan ohi dira: gogoan izan hori, bidaia hau egin nahi izanez gero, garaiz ibili. Banoako gidaria.

Prezioaren Barruan

  • - Khartumerainoko joan- etorria, hegaldi erregularrean.
    - Sudanen sartzeko bisatua.
    - Aireportu eta hotelen arteko joan- etorriak.
    - Ibilbide osorako lur mota guztietarako ibilgailuak.
    - Khartum eta Meroen, turista mailako hoteleko ostatu- gastuak: lo eta gosaria prezioaren barruan.
    - Nubiarren etxeetako egonaldia, lau gau, Soleb, Tombos eta Kariman (pentsio osoa).
    - Ibilbideko kanpalekuko egonaldia, gau bat Old Dongolan (pentsio osoa). 
    - Sukaldaria eta kanpatzeko eta sukaldeko gai guztiak (lozakua izan ezik).
    - Ibilbidean bisitatuko diren arkeologi aztarnategietarako sarrerak.
    - Bidaia- baimenak.
    - Bidaiako asistentzia- asegurua.
    - BANOAko gidaria.

Preziotik Kanpo

  • - Otorduak, “Prezioaren barruan” atalean aipatutakoak izan ezik.
    - Aire- tasak.
    - Eskupekoak edo “Prezioaren barruan” atalean sartuta ez dauden gainerako guztiak.

Taldea: 6 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.

Irteerak: Madril eta Bartzelonatik.

Oharra : Bilbora itzultzeko aukera dago.

Prezioa : 2.240 € + aire tasak*

*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.

Klikatu mapan, mapa handitzeko

Eskatu fitxa teknikoa

Sudango iparraldea
Nubiarren lurraldea
Click para recargar la imagen

Legezko oharra Formulario hau borondate hutsez betetzen baduzu, zuk emandako datu pertsonalak BIDAIAK BANOA, S.L. enpresaren jabetzako fitxategi batean sartuko dira. Fitxategi horrek 2050691029 zk. du Datuak Babesteko Espainiako Agentzian eta datuen segurtasuna bermatzeko beharrezko segurtasun-neurriak dauzka, besteak beste, datuak aldatu, galdu, tratatu edo datu horietan baimenik gabe sartzea ekiditeko.

Datu horietan sartu, datuok kendu, zuzendu edo horretan sartuta egotearen aurkako eskubideak erabil ditzake erabiltzaileak, DBLOk eskubide horiek aitortzen baitizkio. Horretarako BIDAIAK BANOA, S.L., Ledesma kalea, 10-Bis., 2. solairua, 4. departamendua helbidera jo besterik ez duzu, izen-deiturak, jakinarazpenetarako helbidea, NANaren fotokopia eta eskabidea, data eta sinadura jarriz.

Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:

MÁS INFORMACIÓN | ONARTZEN DUT