Foto Sudango  iparraldea Nubiarren  lurraldea

Sudango iparraldea
Nubiarren lurraldea

Sudango iparraldea
Nubiarren lurraldea

Iparraldeko Nubiako basamortuaren eta hegoaldeko Nilo Zuriko haraneko baso ekuatorialen artean, Afrikako herrialde nagusietako bat dugu hau: Sudan. Gaur egun Iparraldeko Sudan deritzo lurralde honi.
    Ibilbide honetan Sudango iparraldea ezagutzera mugatuko gara, ezaguna bere aztarnategi arkeologikoengatik eta biztanleen harrera onagatik: nubiarrak, baketsuak eta atseginak, mendez mende lurraldearen izaeraren arabera moldatutako kultura aberatsaren jabe direnak. “Nubiarren lurraldean" barrena ibiliko gara.

 

Interesguneak

• Khartum: Nilo Urdinak Nilo Zuriarekin topo egiten duen tokia: Khartum • Orduman: azoka nagusia • Meroe, antzina faraoi beltzen hiriburu eta erregeen bizileku • Nubia: horma zuriko herriak, palmondo berdeak, sail emankorrak... Nilo ibaiaren ertzean • Nuri, Jebel Barkal eta El-Kurru-ko piramide-zelaiak, Kush erresuma mitikoaren ospe eta distiraren lekukoak.

Ibilbidea

Jartumerainoko hegaldia – Dongola – Old Dongola – Soleb – Sesibi– Sai uhartea – Tombos – Kerma – Karima – Jebel Barkal – El-Kurru – Bayuda basamortua – Meroe – Naga – Musafarawat – Ondurman – Jartum

Zenbait datu interesgarri

Khartumerainoko hegaldia. Ibilbiderako 4x4 motako ibilgailuak. Lo-eta, hoteletan eta nubiarren etxeetan  egingo dugu. Sudanera sartzeko bisaturako tramiteak luzeak izan ohi dira: gogoan izan hori, bidaia hau egin nahi izanez gero, garaiz ibili. Banoako gidaria.

Prezioaren Barruan

  • - Jartumerainoko joan- etorria, hegaldi erregularrean.
    - Sudanen sartzeko bisatua.
    - Aireportu eta hotelen arteko joan- etorriak.
    - Ibilbide osorako lur mota guztietarako ibilgailuak.
    - Nilo ibaia zeharkatzeko ferrya.
    - Khartum eta Meroen, turista mailako hoteleko ostatu- gastuak: lo eta gosaria prezioaren barruan.
    - Nubiarren etxeetako egonaldia, 6 gau, Old Dongola, Soleb, Tombos eta Kariman (pentsio osoa).
    - Ibilbidean bisitatuko diren arkeologia aztarnategietarako sarrerak.
    - Bidaia- baimenak.
    - Bidaiako asistentzia- asegurua.
    - Eskupekoak* (ikus oharra baldintza- orrian).
    - Banoako gidaria.

Preziotik Kanpo

  • - Otorduak, “Prezioaren barruan” atalean aipatutakoak izan ezik.
    - Aire- tasak.
    - Baldintza- orrian zehaztu gabeko eskupekoak.
    - “Prezioaren barruan” atalean zehaztu ez den beste edozein kontzeptu.

     

Iraupena : 11 egun

Taldea: 6 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.

Egunak: abenduaren 27tik urtarrilaren 6ra.

Irteerak: Madril eta Bartzelonatik.

Oharra : kontsultatu Bilbotik irteteko eta Bilbora itzultzeko izan daitezkeen aukerak.

Prezioa : 2.340 € + aire tasak*

*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.

Klikatu mapan, mapa handitzeko

Eskatu fitxa teknikoa

Sudango iparraldea
Nubiarren lurraldea
Click para recargar la imagen

Legezko oharra Formulario hau borondate hutsez betetzen baduzu, zuk emandako datu pertsonalak BIDAIAK BANOA, S.L. enpresaren jabetzako fitxategi batean sartuko dira. Fitxategi horrek 2050691029 zk. du Datuak Babesteko Espainiako Agentzian eta datuen segurtasuna bermatzeko beharrezko segurtasun-neurriak dauzka, besteak beste, datuak aldatu, galdu, tratatu edo datu horietan baimenik gabe sartzea ekiditeko.

Datu horietan sartu, datuok kendu, zuzendu edo horretan sartuta egotearen aurkako eskubideak erabil ditzake erabiltzaileak, DBLOk eskubide horiek aitortzen baitizkio. Horretarako BIDAIAK BANOA, S.L., Ledesma kalea, 10-Bis., 2. solairua, 4. departamendua helbidera jo besterik ez duzu, izen-deiturak, jakinarazpenetarako helbidea, NANaren fotokopia eta eskabidea, data eta sinadura jarriz.

Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:

MÁS INFORMACIÓN | ONARTZEN DUT