Foto Pakistango iparraldea Baltistan eta Hunza bailara Baltistanerako elkartasun-bidaia

Pakistango iparraldea
Baltistan
eta Hunza bailara
Baltistanerako elkartasun-bidaia

Pakistango iparraldea
Baltistan
eta Hunza bailara
Baltistanerako elkartasun-bidaia

Banoaren klasikoetako bat da bidaia hau, baina aurten bidaiaren arrazoia edo helburua aldatu nahi izan dugu.
    Urte batzuk daramatzagu Burkina Fason “Afrovaca” proiektuari laguntzen, eta uste dugu Baltistan Fundazioarekin batera lan egiteko unea iritsi dela. Fundazio horrek Pakistango iparraldean dagoen Hapulu bailarako haurrak eskolatzen dihardu, eta lan hori gertu-gertutik ezagutzen dugu.
    Duela 15 urte hasi zen fundazio hori lan serio eta zintzo hori garatzen eta orain arte egindako lanak aparteko eragina izan du urrutiko bailara horretako biztanleen heziketan. Horregatik, hain zuzen ere, bidaia honek sor ditzakeen onurak Baltistan Fundazioarentzat izango dira oso-osorik, zehazki haurrak eskolaratzeko.
    Bidaiari berari begiratuta, Pakistango alderik malkartsuena zeharkatuko dugu, Karakorum mendikatearen eta Indo ibaiaren artean kokatua dagoena, Txinako mugatik gertu: ibai emaritsuek, glaziarrek eta mendiek markatutako eremu paregabea. Islamabadetik Indo ibaiaren ondotik joango gara, “Karakorumeko autobide nagusia”n zehar. Nanga Parbat gailurraren (8.125 m) oinetatik igaro ondoren, Baltistan eskualdera iritsiko gara, bertako Hapulu bailara eta bailara horretan lantzen ari den hezkuntza-proiektua ezagutzeko. Ondoren, Indo ibaiaren norabideari jarraituko diogu Gilgiteraino, gero Hunza bailan sartzeko. Bertan, historian aparteko garrantzia izan zuten hiri zahar batzuk ezagutuko ditugu: Karimabad edo Shinsal, esaterako, mendiz inguratuta. Ibilbidean ez dugu hiri handirik edo monumentu ikusgarrik aurkituko, hemen naturaren edertasuna da bidaiaren eduki nagusia: natura bera, mendi-paisaiak eta bertan bizi diren etniak eta etnia horien bizimodua. Glaziar batzuk bisitatuko ditugu, oinez, baita herrixka batzuk ere.

Interesguneak

• Indo ibaiaren haitzarteak • Karimabad • Batura glaziarra • Hopar glaziarra • Passu, Karakorumeko herri ahantzia • Nanga Parbat • Skardu, Baltistango hiriburua • Machulu, nekazaritzako bizimodua Karakorumen • Hapulu bailarako hezkuntza-proiektua • Karakorumeko errepidea, naturaren aurkako borrokan.

Ibilbidea

Islamabaderainoko hegaldia–Chilas–Skardu–Hapulu– Machulu–Gilgit–Hunza–Karimabad–Passu–Batura glaziarra–Shimshal–Islamabad.

Zenbait datu interesgarri

Bidaia honetan natura da protagonista nagusia eta ondorioz ezusteko ugari topa ditzakegu bidean. Ibiliko garen tokietatik, batzuetan orografiak sekulako dimentsioak izango ditu eta pazientzia handia eskatuko digu. Furgonetak eta 4x4 motako ibilgailuak erabiliko ditugu. Lo egiteko tokiak era guztietakoak izango gara, tokian-tokian kontratatu beharko ditugu eta; batzuetan ezinbestekoa izango da oso toki arruntetan lo egin behar izatea, besterik ez dagoelako. 
Bidaia, beraz, gogorra da, baina ez da mendizale amorratuentzat bakarrik, mendiak, paisaiak eta natura atsegin dituzten guztientzat baizik. 
Hapulu bailara eta bailara horretan lantzen den hezkuntza-proiektua ezagutzeak bertako biztanleen egunerokotasunera hurbiltzeko aukera emango digu. Oinezko ibilbide batzuk ere egingo ditugu. Banoako gidaria.

Prezioaren Barruan

  • - Islamabaderainoko joan- etorria, hegaldi erregularrean.
    - Pakistanen sartzeko bisatua.
    - Aireportu eta hotelen arteko joan- etorriak.
    - Autobus txiki eta lur mota guztietarako ibilgailuetako garraio pribatua, ibilbide osorako.
    - Islamabad, Chilas, Rama,Skardu, Gilgit, Karimabad, Passu eta Manshera- ko ostatua, turista- motako hoteletan (lo egitea eta gosaria).
    - Fairy Meadows, Hapulu bailarako eta Shimshaleko ostatua, oinarrizko hoteletan (lo egitea eta gosaria).
    - Bidaiako asistentzia- asegurua. 
    - Eskupekoak* (ikus oharra baldintza- orrian). 
    - Tokian tokiko gidariak.
    - Banoako gidaria.

Preziotik Kanpo

  • - Otorduak.
    - Aire- tasak.
    - Baldintza- orrian zehaztu gabeko eskupekoak.
    - "Prezioaren barruan" atalean zehaztu ez den beste edozein kontzeptu

     

Taldea: 6 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.

Irteerak: Bilbo Madril eta Bartzelonatik.

Prezioa : 2.490 € + aire tasak*

*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.

Klikatu mapan, mapa handitzeko

Eskatu fitxa teknikoa

Pakistango iparraldea
Baltistan eta Hunza bailara Baltistanerako elkartasun-bidaia
Click para recargar la imagen

Legezko oharra Formulario hau borondate hutsez betetzen baduzu, zuk emandako datu pertsonalak BIDAIAK BANOA, S.L. enpresaren jabetzako fitxategi batean sartuko dira. Fitxategi horrek 2050691029 zk. du Datuak Babesteko Espainiako Agentzian eta datuen segurtasuna bermatzeko beharrezko segurtasun-neurriak dauzka, besteak beste, datuak aldatu, galdu, tratatu edo datu horietan baimenik gabe sartzea ekiditeko.

Datu horietan sartu, datuok kendu, zuzendu edo horretan sartuta egotearen aurkako eskubideak erabil ditzake erabiltzaileak, DBLOk eskubide horiek aitortzen baitizkio. Horretarako BIDAIAK BANOA, S.L., Ledesma kalea, 10-Bis., 2. solairua, 4. departamendua helbidera jo besterik ez duzu, izen-deiturak, jakinarazpenetarako helbidea, NANaren fotokopia eta eskabidea, data eta sinadura jarriz.

Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:

MÁS INFORMACIÓN | ONARTZEN DUT