Mendebaldeko Afrika, zalantza-izpirik gabe, sustraiei eta kultur tradizionalari ondoen eusten dien kontinenteko aldea izango da. Afrikako bizitasuna eta konplexutasuna bete-betean agertzen zaizkigu Gineako Golkoko kostaldean, eguneroko bizimoduan. Eremu horietan, Afrikako paisaiak, kultura eta historia ezagutu ahal izango ditugu, antzinako animisten oroitzapenak eta esklaboen trafiko lotsagarriaren aztarnak elkartzen diren inguru ikusgarrietan. Volta ibaiaren bazterretan, Ozeano Atlantikoaren ertzetan, Sahel basamortuaren ondoko lurretan, baso tropikalaren azken ondareari eusten dioten parke nazionaletan, kakao eta kafe plantazioetan... berriro ere mendebaldeko Afrikan bizi direnen egunerokotasuna aurkituko dugu, bidaian bestelako lurrak, bestelako pertsonak, bestelako kulturak bilatzen dituzten bidaiariei bereziki zuzendutako bidaia honetan.# Oraingoz turismo bideetatik at mantentzen den eskualde honetan, batzuetan ez da erraza ikusten duguna ulertzea, eta bidaiatzea ez da hain erosoa izaten, baina kontraste gisa jendearen tratua eta izaera apartekoa, zintzoa, izango ditugu lagun.#
Interesguneak
• Grand Popoko esklaboen itsasertzeko hondartzak • Kakum Parke Nazionala: Afrikako oihaneko goiko lurretan zehar • Talensi eta gourma etnien eraikuntza tradizionalak • K’palime-ko mendi berdeetako paisaiak: kafea, kakaoa eta tximeletak • Afrika animista eta ehiztaria: somba etniaren herrialdea eta etnia horren etxe tradizionalak, tata somba izenekoak, gaztelu txikien itxurakoak • Abomey, fon etniaren erresumako hiriburua: eraikuntzak, baxuerliebeak, gizateriaren ondare • Ganvie lakuen ertzetako herrixkak • Ouidahko esklaboen ibilbidea • Elmina, Urrezko Kostaldeko gotorleku-kateko azken kate-begia: hondartzak eta gaztelua.
Ibilbide osoan lur mota guztietarako ibilgailuak erabiliko dugu. Lo eta, hoteletan eta aterpetxeetan, sarri oso arruntetan. Baobeng Fiemako erreserban gau bat kanpatuta emango dugu. Banoako gidaria.
Prezioaren Barruan
Ouagadougourainoko joan- etorria, hegaldi erregularrean.
Burkina Faso, Ghana, Togo eta Beningo bisatuak.
Aireportu eta hotelen arteko joan- etorriak.
Ibilbide osoko garraioa, lur mota guztietarako ibilgailuetan. Gehienez 4 pertsona ibilgailuko.
Gau 1eko kanpalekua, Baobeng Fieman.
Kanpatzeko materiala.
Ouagadougou, Elmina eta Gran Popon turista- mailako hoteletan egingo dugu lo (gosaria eta ostatua barne), birentzako logeletan (bainugelarekin).
Tamale, Kumasi, Lome, K’palime, Ouidah, Abomey eta Natitingoun hotel xumeago eta arruntagoetan egingo dugu lo (gosaria eta ostatua barne), birentzako logeletan (bainugelarekin).
Campement- etan (bertako aterpetxeak) Tibelen (oinarrizko- oinarrizkoa) eta Paman (hobeto ekipatua) (gosaria eta ostatua prezioaren barruan).
Nabigazioa “pinaza” txalupan, Ganvien.
Piraguako ibilbidea, Mono ibaian.
Ibilbide guztiko gosariak.
Bidaiako asistentzia- asegurua.
BANOAko gidaria.
Preziotik Kanpo
Otorduak, “Prezioaren barruan” atalean zehaztutakoak izan ezik.
Museo eta monumentuetarako sarrerak.
Aire- tasak.
Eskupekoak edo “Prezioaren barruan” atalean sartuta ez dauden gainerakoak
Taldea: 8 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.
Irteerak: MAD eta BCNtik, abuz. 2an.
Prezioa : 2.650 € + aire tasak*
*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.
Klikatu mapan, mapa handitzeko
Eskatu fitxa teknikoa
Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:
MÁS INFORMACIÓN |
ONARTZEN DUT
Confirmation
Do you want to save changes you made to document before closing?