Madagaskarreko iparraldeak hainbat ekosistema eta paisaia jasotzen ditu bere baitan. Gure planetako urrutiko paraje horietara iritsi nahi dugu, prisarik gabe, eskualde horretako bi turismo-gune nagusiren (Nosy Be eta Diego Suarez) atzealdea ezagutzeko.
Afrikako uharterik nagusienean zehar egindako ibilbide honek bidaia nagusien muina ekarriko digu gogora, denetarik baitu: fauna ospetsua eta flora endemikoa ikusteko parke nazionalak, tsingy izeneko formazio karstiko ikusgarriak erakusten dizkiguten paisaien arteko ibilbideak…
Biztanle gutxi ditu, erliebe korapilatsukoa, eta badirudi deforestazio sistematikoa eta meatzaritza ez direla oraingoz toki horietan sartu. Bertako tradizioak, arabiarren, swahilien eta Hindustangoko biztanleen eragin kultural eta komertziala eta espezien plantazioen nekazaritza gertutik ikusteko aukera.
Eta atzean Mozambikeko kanaleko uren urdin turkesa, badia eta uharte tropikalek osaturiko magiaz beteriko ikuspegian.
• Mahajanga (Majunga) eta Bombetokako badia: Indiako Ozeanoko malgaxeen aniztasunaren erakusgarri • Anjohibeko haitzuloak eta igerileku naturalak, Haitzulo Handia deritzona: uharteko lehen biztanleen (Vazimba) izpirituen gordeleku mitikoa • Ankarafantsika P.N., sakalava etniaren lurretan: baso lehor hostogalkorrak eta sabana, lemurren (zortzi espezie) babesleku • Nosy Be, Madagaskarreko hondartzetako turismo multzo nagusia: edertasun paregabeko uharteen arteko nabigaziorako eta urpeko igeriketako ur gardenetako paradisua… • Anakarana P.N.ko kareharrizko harkaitzen higaduraren ikusgarritasuna: tsingy-ak, tontor eta harkaitzetan higadura, arroila eta haitzulo sakonak… biodibertsitaterik handiena gordetzen duen Madagaskarreko aldeetako bat • Ambre Mendiko P.N.ko eta tsingy gorrietako oinezko ibilbideak, Madagaskarreko iparraldeko paisaiaren aberastasuna • Mar de Esmeralda, Hiru Badiak, Ramena hondartza… pirata libertarioen garaiko ikuspegi magikoak • Mozambikeko kanalak Diego Suarez-en (Antsirananana) egiten du bat Indiako Ozeanoarekin, Madagaskarreko frantses giroko hiri horretan.
Antananarivorainoko hegaldia –Maevatanana –Mahajanga –Anjohibe –Mahajanga –Ankarafantsika P.N. –Antsohihy –Nosy Be –Anakarana Est P.N. – Joffre Ville –Ramena –Diego Suarez (Antsiranana) –Antananarivo.
Bidaia honek zeharkatzen dituen errepideen egoera dela eta, gehien bat lur-mota guztietarako furgonetak erabiliko ditugu garraiobide. Nosy Ben txalupak erabiliko ditugu. Barruko hegaldia: Diego Suarez-Antananarivo. Maila ezberdinetako hotel, bungalow eta osatuetan egingo dugu lo eta gau bat kanpatuta: Madagaskarreko iparraldeko turismo-azpiegiturak ez dira hain onak, denetarik topa dezakegu.
Naturaz, lurraz eta itsasoaz, gozatzeko bidaia; Nosy Be eta Diego Suarezen, litekeena da itsasoan murgilketaren bat –snorkel- egiteko aukera egotea: erreserba eta parke naturaletan oinez gunerik interesgarrienetara iristeko aukera emango digu. Hortaz, ezinbestekoa da oinetako egokiak eramatea. Banoako gidaria.
- Turkish Airlines- en Antananarivorainoko hegaldia, joan- etorria.
- Barruko hegaldia: Diego Suarez- Antananarivo.
- Madagaskarren sartzeko bisatua.
- Aireportu edo kai eta hotelen arteko joan- etorriak.
- Ibilbide osoan, furgonetetako garraioa. Ibilgailu bakoitzean, gehienez 7 bidaiari.
- 4x4 motako ibilgailuak Anjohibé (5. eta 6. egunetan) eta Tsingy Gorriko ibilaldietan (14. egunean).
- Nosy Be- ko joan- etorrietarako autobus txikia.
- Nosy Be artxipelagoko txalupa pribatuetako nabigazioa.
- Mar de Esmeraldako bisitaldirako bertako motordun txalupako nabigazioa.
- Ankify- Nosy Be- Ankify zeharkaldirako txalupa arina.
- Antananarivo, Mahajanga, Nosy Be, Anakarana P.N., Joffreville eta Diego Suarezen, turista- mailako hoteletako egonaldia, birentzako geletan (bainugelarekin) (12 gau).
- Ankarafantsika P.N., Antsohihy, eta Ramenan, hotel xumeetako egonaldia, birentzako geletan (bainugelarekin) (5 gau).
- Anjohibe- n, kanpatuta egingo dugu lo (gau 1).
- Bidaian zehar, lo egitea eta gosaria daude sartuta hotel eta parkeetako prezioaren barruan, Anjohiben eta Ankarana P. N.ean izan ezik, azken horietan pentsio osoa. Nosy Beko nabigazio- egunetan (10 eta 11. egunak) eta Mar de Esmeraldako txalupako bisitan (17. eguna) bazkariak ere daude sartuta.
- Parke nazional eta erreserba natural hauetako sarrerak, baimenak eta gidariak: Ankarafantsika, Anjohibe, Nosy Tanakely, Ankarana- est, Tsingy Rouge, Montagne d’Ambre, Trois Baies eta Mar de Esmeralda.
- Bidaiako asistentzia- asegurua.
- Banoako gidaria.
- Zehaztuta ez dauden otorduak.
- Museo eta monumentuetarako sarrerak,
- Aire- tasak.
- Eskupekoak eta “Prezioaren barruan” atalean sartuta ez dauden gainerako guztiak.
Taldea: 6 eta 12 pertsona artekoa + gidaria.
Irteerak: BIO, MAD eta BCNtik, uzt. 4an.
Prezioa : 3.425 € + aire tasak*
*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.