Gutxi izango dira Saharako basamortuan Siwako oasiarekin aldera daitezkeenak. Palmondo ederrak, harea zuriko dunak, harkaitz ikusgarriak... eta batez ere ura, ur ugari, basamortuko bizimodu gogorraren erdian bizia sortuz.
Toki horren naturaren edertasunari arkeologiaren aldetiko interesa gehitu behar zaio, Alexandro Handiaren garaian Siwan baitzegoen Amonen Orakulua, garai hartan guztiz ezaguna eta ospe handikoa.
Siwarako bidean, Alexandria ezagutuko dugu, liburutegi berriaren bidez garai bateko ospea berreskuratu nahirik.
Siwatik bueltan, Kairotik Fayoum-en oasiara egingo dugun bisitan sorpresa atsegin bat geratzen zaigu oraindik. Leku horretan, basamortuan sakabanatutako itsas fosil ugari daude, eta horien artean aipatzekoa da Bassilosaurus – egungo balearen aurreko ugaztun bat –. Leku hau Gizateriaren Ondare izendatua dago.
• Alexandria eta bertako liburutegi berria • Siwa, ahaztutako oasia • Aghurmi eta Amongo Orakulua • Salhi, antzinako Iwa hiri zaharraren hondakinak • Hildakoen mendixka • Fayoum oasia eta bere "Bassilosaurus" fosilak.
Kairorainoko hegaldia –Alexandria –Marsa Matrouh –Siwa oasia –Sali –Amongo orakulua –Bir Wahed –Kairo –Fayoum oasia –Kairo.
Kairoraino hegaldia. Kairotik Siwarako eta bertatik Kairorako ibilbidea autobus pribatu txiki bat erabilita egingo dugu. Turista-mailako hoteletako ostatua (gosaria barne). Banoako gidaria.
- Kairorainoko nazioarteko hegaldia, joan- etorria.
- Egipton sartzeko bisatua.
- Aireportu eta hotelen arteko joan- etorriak.
- Kairotik Siwaraino eta itzuleran Bahariyatik Kairorainoko garraioa, autobus txiki pribatuan.
- Egun 1eko irteera, lur- mota guztietarako ibilgailuetan, Siwa inguruak bisitatzeko.
- Egun 1eko irteera, lur- mota guztietarako ibilgailuetan, Fayoum- eko fosilak bisitatzeko.
- Kairo, Alexandria eta Siwa hirietan: ostatua turista- mailako hoteletan, gosaria barne.
- Eskupekoak* (ikus oharra baldintza- orrian).
- Bidaia- asegurua.
- Banoako gidaria.
- Otorduak, “Prezioaren barruan” atalean zehaztutakoak izan ezik.
- “Prezioaren barruan” atalean zehaztuta ez dauden museo eta monumentuetarako sarrerak.
- Aire- tasak.
- Baldintza- orrian zehaztu gabeko eskupekoak.
- “Prezioaren barruan” atalean zehaztu ez den beste edozein kontzeptu.
Iraupena : 10 egun
Taldea: 6 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.
Egunak: abenduaren 26tik urtarrilaren 5era.
Irteerak: Madril eta Bartzelonatik
Prezioa : 1.940 € + aire tasak*
*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.