Gutxi izango dira Saharako basamortuan Siwako oasiarekin aldera daitezkeenak. Palmondo ederrak, harea zuriko dunak, harkaitz ikusgarriak... eta batez ere ura, ur ugari, basamortuko bizimodu gogorraren erdian bizia sortuz.
Siwako biztanleak jatorriz berebereak dira eta urte askoan Egiptoko gainerako kulturetatik at mantendu izan dira, beren ohitura eta tradizioei gaur arte eutsi dietelarik.
Toki horren naturaren edertasunari arkeologiaren aldetiko interesa gehitu behar zaio, Alexandro Handiaren garaian Siwan baitzegoen Amonen Orakulua, garai hartan guztiz ezaguna eta ospe handikoa.
Siwarako bidean, Alexandria ezagutuko dugu, liburutegi berriaren bidez garai bateko ospea berreskuratu nahirik.
• Alexandria eta bertako liburutegi berria • Siwa, ahaztutako oasia • Aghurmi eta Amonen Orakulua • Salhi, antzinako Iwa hiri zaharraren hondakinak • Hildakoen mendixka.
Kairorainoko hegaldia – Alexandria – Marsa Matrouh – Siwa oasia – Sali – Amonen orakulua – Bir Wahed – Kairo
Kairoraino hegaldia. Kairotik Siwarako eta bertatik Kairorako ibilbidea autobus pribatu txiki bat erabilita egingo dugu. Turista-mailako hoteletako ostatua (gosaria barne). Banoako gidaria.
- Kairorainoko nazioarteko hegaldia, joan- etorria.
- Egipton sartzeko bisatua.
- Aireportu eta hotelen arteko joan- etorriak.
- Kairotik Siwaraino eta itzuleran Kairorainoko garraioa, autobus txiki pribatuan.
- Egun 1eko irteera, lur- mota guztietarako ibilgailuetan, Siwa inguruak bisitatzeko.
- Kairo, Alexandria eta Siwa hirietan: ostatua turista- mailako hoteletan, gosaria barne.
- Eskupekoak* (ikus oharra baldintza- orrian).
- Bidaia- asegurua.
- Banoako gidaria.
- Otorduak, “Prezioaren barruan” atale- an zehaztutakoak izan ezik.
- “Prezioaren barruan” atalean zehaztu- ta ez dauden museo eta monumentue- tarako sarrerak.
- Aire- tasak.
- Baldintza- orrian zehaztu gabeko esku- pekoak.
- “Prezioaren barruan” atalean zehaztu ez den beste edozein kontzeptu.
Iraupena : 9 egun
Taldea: 6 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.
Egunak: abenduaren 2tik 10era.
Irteerak: BIO, MAD eta BCNtik.
Prezioa : 1.890 € + aire tasak*
*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.