Himalaiako mendikate erraldoia paisaia, kultura eta tradizio ugariren babeslekua da. “Elurren tokia”, Himavat errege mitikoaren eta Parvatiren erresumak (lehenengoa Ganges ibaiaren jainkosaren aita da eta bigarrena Shivaren ezkontidea) planetako zeruertzik ederrenetakoa du. Urteko sasoirik onenean hurbilduko gara, gordetzen dituen kontrasterik ederrenak unerik onenean ikusteko: gure planetako gailurrik handienak, baso primarioak edo ukitu gabekoak, euriek ureztatutako lautadak, arroz-terrazak, te eta kardamomo plantazioak, haran eta mendietako etniak, hinduismoa eta Tibeteko budismoa, hiri kaotikoak, natur erreserbak…
Eta hori guztia oinez neurriz eginda. Iazko lurrikararen ondoren ere, errepideak eta baso-bideak 2015a baino lehenagoko ia egoera berean daude eta ibilgailuak erabilita modu erosoan irits gaitezke duela gutxira arte oinez bakarrik irits zitekeen hainbat tokitara. Hala ere, toki batzuetan oinetakoak jantzi eta zailtasun handirik gabe naturaren edertasunaz gozatzeko aukera ere izango dugu.
Ibilbideak Katmandu hiriburutik eta izen bereko bailaratik Kanchenjunga gailurraren magaletaraino eramango gaitu eta Himalaiako toki garrantzitsuenetako bi ezagutuko ditugu: Nepal eta Sikkim, gure planetako gailurrik handienen babesean.
• Katmandu hiria eta izen bereko bailara, iazko lurrikararen ondorioz bere onera etortzeko lanetan bete-betean diharduena: Swayambunath, Patan, Bakhtapur, Thamel auzoko animazioa, Pashupatinath... • Bandipur, newari etniaren arkitektura Himalaietako gailurren behatokian • India eta Tibeteko Kali Gandaki haranaren arteko karabanen ibilbide zaharra, Dhaulagiri eta Annapurnen artean • Nepalgo goi-mendiko herrixka bereziak: Muktinath, hindu eta budisten toki sakratua, eta Kagbeni, Mustango erresumako atea • “Zortzimilako”en irudien isla Phokarako Phewa lakuko uretan Chitwan Parke Nazionala, indiar errinozeroaren erreserba • Darjeelingeko te-plantazioak • Pemayangtse, Tashiding, Khecheopari lakua... monasterioak eta otoitz egiteko banderak, Sikkimeko mendebaldean, Kanchenjungaren azpian • Himalaiako biztanleen kultura autoktonoak eta mendi inguruko paisaia ikusgarriak: Dzonguko lepcha etniaren bizilekua.
Katmandurainoko hegaldia –Bandipur –Marpha –Kagbeni –Jomsom –Pokhara –Chitwan P.N.–Koshi Tappu –Darjeeling –Pelling –Yuksom –Gangtok –Dzongu –Gangtok –Bagdogra..
Nepal eta Sikkimen azken urteotan errepideen eraikuntzan egin diren aurrerapenei esker, paraje interesgarri hauek zailtasun handirik gabe bisitatzeko aukera daukagu. Horregatik hautatu dugu urria, irteera hau egiteko sasoirik onena delako. Azpiegituren egoera orokorra nahiko egokia da, baita Kali Gandaki deritzon eskualdean ere. Dzongu herrian bakarrik dira ostatuak oinarrizkoak. Nepalen, taldearentzako autobus txiki bat izango dugu garraiobide, Bandipur eta Jomson arteko egunetan izan ezik. Darjeeling eta Sikkimen, Toyota-Innova motako ibilgailuetako garraioa. Barruko hegaldiak. Jomson-Phokara eta Bagdroga-Delhi. Aipatu behar da iazko lurrikarak ukitutako ibilbidearen alde bakarra Katmandu hiria eta inguruko harana izan zela, eta inguru horietako ondare arkitektoniko eta kultural aberatsak kalte handiak izan zituela.
- Hegaldi erregularra, Turkish Airlines konpainiarekin, haranzkoan Katmandura, itzulera Delhitik.
- Barruko hegaldiak: Jomsom- Pokhara eta Bagdogra- Delhi.
- Nepal eta Indian sartzeko bisatuak.
- Aireportu eta hotelen arteko joan- etorriak.
- Taldea garraiatzeko ibilgailu pribatua ibilbide osoan.
- Nepaleko ibilbide guztian, Kali Gandaki haraneko jardunaldietan izan ezik, Toyota Coaster motako autobus pribatu bateko garraioa.
- Bandipur eta Jomson arteko tarterako (Kali Gandako harana, 7. egunetik 10.era) ibilbiderako 4x4 motako ibilgailuetako garraioa. Ibilgailuko, 4 bidaiari, gehienez.
- Darjeeling eta Sikkimen, Toyota- Innova motako ibilgailuetako garraioa.
- Dzongu bisitatzeko, Tata Sumo motako 4x4 ibilgailuetako garraioa.
- Katmandu, Pokhara, Darjeeling, Pelling eta Gangtok- en, turista mailako establezimenduetan egingo dugu lo (lo egitea eta gosaria), birentzako geletan (bainugelarekin).
- Bandipur, Marpha, Kagbeni eta Jomsom hirietan, hotel xumeetan, baina ondo egokitutakoetan, egingo dugu lo (5 gau). Tokiren batean gerta daiteke bainugelak konpartitzekoak izatea.
- Yuksom- en, oinarrizko hotel batean egingo dugu lo (gau 1), birentzako geletan (bainugelarekin).
- Chitwan- en, berriz, turista- mailako lodge- safari batean, bungalowetan edo birentzako geletan (bainugelarekin), pentsio osoan (2 gau).
- Koshi Tappu- n, Lodge- safari xume batean gau bat ematea, bungalow bikoitzetan (konpartitzeko bainugelarekin) (pentsio erdia: lo egitea, afaria eta gosaria).
- Dzongu hirian, bertako etxeetan egingo dugu lo, bi, hiru edo askorentzako geletan (bainugelarik gabe), pentsio osoan (bi gau).
- Chitwan Parke Nazionaleko bisitak eta jarduerak.
- Kali Gandaki haraneko bidaia- baimenak.
- Sikkimgo bidaiatzeko baimenak.
- Bidaiaren asistentzia- asegurua.
- Banoako gidaria.
- Otorduak, “Prezioaren barruan” atalean aipatutakoak izan ezik.
- Museo, parke, interesgune eta monumentuetarako sarrerak, “Prezioaren barruan” atalean zehaztutakoak izan ezik
- Aire- tasak.
- Eskupekoak eta “Prezioaren barruan” atalean sartuta ez dauden gainerako guztiak.
Taldea: 6 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.
Irteerak: MAD eta BCNtik, urr. 2an.
Oharra : Bilbora itzultzeko aukera dago
Prezioa : 3.150 € + aire tasak*
*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.