Foto Munstang erresuman zehar oinez Nepal

Munstang erresuman zehar oinez Nepal

Nepaleko ipar-mendebaldean badago lurralde txiki bat, politikoki Nepalekoa izan arren Tibeti begira bizi dena, Nepali bizkarra emanez. Munstang erresuma zaharra da, toki lehor eta gogorra, eta Dalai Lamaren hitzetan budismoari eta Tibeteko kulturari Tibeten bertan baino hobeto eusten diena, tradizio horri fidelago eusten diona.

Han bizi direnek lur-eremu txikia landuz eta gatzaren salerosketan arituta atera izan dute bizimodua. Hemen ez dugu ikusiko Nepali buruz hitz egiterakoan gehienetan aipatu izaten diren mendi eta gailur altuak, baina paisaiak eta bizimodua hemen ere gogorrak dira, Himalaia erdian, eta urte askoan mugak itxita egon izanak bertako kulturaren izaerari irauteko aukera eman dio.

Pokhara hiritik abiatuko gara, hegazkin txiki bat hartuta, Jomson hirirantz, eta hortik Munstang eskualdeko sarbidea den Kagbeni herrira. Gure gauzak garraiatuko dituzten zamaketarien eta sukaldaria eta sukaldari-laguntzailea izango ditugu bidelagun 13 egunez, bidean topatuko ditugun herrietan lo eginez, kanpatuta. Banoako gidaria.

Oharra: aipatu egin behar da Munstang eskualdean sartzeko baimena ez dagoela bidaiaren prezioaren barruan sartuta.

Prezioaren Barruan:

  • - Katmandurainoko joan-etorria, hegaldi erregularrean.
  • - Barruko hegaldiak: Pokhara–Jomson eta Jomson-Pokhara.
  • - Nepalen sartzeko bisatua.
  • - Aireportu eta hotelen arteko joan-etorriak.
  • - Katmandu eta Pokharan, turista-motako hoteleko egonaldia (lo egitea eta gosaria), birentzako logeletan (bainugelarekin).
  • - Autobus pribatuko garraioa: Katmandu-Pokhara eta Pokhara-Katmandu.
  • - Trekkinga egiteko azpiegitura osoa. Sukaldaria, sukaldari-laguntzailea, sukaldea. aulkiak, mahaiak, birentzako dendak, jantoki-denda, zerri txikia, erregaia… (lozakua izan ezik).
  • - Taldearen materiala eta norberaren ekipajea garraiatzeko zamaketariak.
  • - Trekkingak iraun bitartean, pentsio osoa.
  • - Kanpatzeagatik ordaindu beharreko tasak.
  • - Zamaketarien asegurua.
  • - Bidaia-asegurua.
  • - Banoako gidaria.

Preziotik Kanpo:

  • - Janariak eta edariak.
  • - Aire-tasak.
  • - Munstangen sartzeko baimen berezia (550 dolar USA pertsonako).
  • - Eskupekoak edo “Prezioaren barruan” atalean sartuta ez dauden gainerako guztiak.

Eskatu fitxa teknikoa :

Munstang erresuman zehar oinez
Nepal

Ekidin ditzagun denon artean spam mezuak.

Click para recargar la imagen
* Nahitaez bete beharreko eremuak

Legezko oharra: Formulario hau borondate hutsez betetzen baduzu, zuk emandako datu pertsonalak BIDAIAK BANOA, S.L. enpresaren jabetzako fitxategi batean sartuko dira. Fitxategi horrek 2050691029 zk. du Datuak Babesteko Espainiako Agentzian eta datuen segurtasuna bermatzeko beharrezko segurtasun-neurriak dauzka, besteak beste, datuak aldatu, galdu, tratatu edo datu horietan baimenik gabe sartzea ekiditeko.

Datu horietan sartu, datuok kendu, zuzendu edo horretan sartuta egotearen aurkako eskubideak erabil ditzake erabiltzaileak, DBLOk eskubide horiek aitortzen baitizkio. Horretarako BIDAIAK BANOA, S.L., Ledesma kalea, 10-Bis., 2. solairua, 4. departamendua helbidera jo besterik ez duzu, izen-deiturak, jakinarazpenetarako helbidea, NANaren fotokopia eta eskabidea, data eta sinadura jarriz.

Iraupena:
22 egun.

Trekk-egunak: 13

Taldea:
6 eta 15 pertsona bitartekoa + gidaria.

Irteerak:
MAD eta BCNtik, abuz. 3an.

Prezioa: 2.880 € + aire tasak*

*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.

Klikatu mapan, mapa handitzeko

Klikatu mapan, mapa handitzeko

Eska ezazu argibide gehiago
  • Bilbo: Ledesma 10 bis, 2º - 48001 BILBAO - Tel: 94 435 5119 - Fax: 94 423 2039 - e-mail: bio@banoa.com
  • Bartzelona: Ronda de Sant Pere 11, àtic 3ª - 08010 BARCELONA - Tel: 93 318 9600 - Fax:93 318 0037 - e-mail: bcn@banoa.com

Interficie web & paper-ek garatutako web gunea