Etiopiak ezkutuko sekretu bat du gordeta iparraldean, azken urteotan ezkutukoa izateari utzi diona: Simien mendiak. Rift handiaren barruko mendikate hau parke nazional bilakatu zen 1969an eta ondoren UNESCOk irizpide onez gizateriaren ondare izendatu zuen. Abisiniako goi-lautada hau 3.000 eta 4.500 m arteko garaian dago; denetarik du: haranak, arroila sakonak, mendiak, mendi-ertzak… trekkinga atsegin dutenentzako benetako paradisua. Ibilbidearen bosgarren egunean Etiopiako mendietako gailurrik altuena, Ras Dashen (4.530 m), igotzeko asmoa daukagu.
Mendi hauek, ikusgarriak eta paisaia ederrekin, beste bitxi bat gordetzen dute: bertan bizi direnen ustez beraiek dira Saba erreginaren eta Salomon erregearen ondorengoak. Trekking honen bidez goi-lautada honetan bizi direnen egunerokotasunean murgiltzeko aukera izango dugu.
• Jinbar-eko ur-jauzi ikusgarria • Saha eta Imet Gogo-ko paisaia malkartsuak • Bwahit gailurra (4.430 m) • Ambikwa mendi-lepoa, 4.000 m-tik gorako garaian • Ras Dashen, Etiopiako gailurrik altuena.
Addis Abebaraino hegaldia –Gondar –Debark –Sankaber –Geech Camp –Bwahit –Chenek – Ambikwa –Ras Dahen –Chenek –Gondar –Addis.
Gondartik Sankaber herriraino, trekkinga hasten den tokiraino, autobus txiki batean. Mando gainean garraiatuko ditugu bidaiari bakoitzaren eta taldearen ekipaiak. Mendiko zeharkaldian sei gautan dendetan egingo dugu lo, pentsio osoan. Addis eta Gondar herrietan, berriz, turista-mailako hoteletan. Banoako gidaria.
- Addis Abebarainoko nazioarteko hegaldia, joan- etorria.
- Barruko hegaldiak:Addis- Gondar–Addis.
- Etiopian sartzeko bisatua.
- Aireportu eta hotelen arteko joan- etorriak.
- Gondar- Sankaber eta Cheenek- Gondar tarteetarako autobus pribatu txiki bat.
- Addis eta Gondar herrietan turista- mailako hoteletan hartuko dugu ostatu.
- 6 egun kanpatuta, pentsio osoan.
- Sukaldea, sukaldaria eta kanpatzeko material guztia (lozakua izan ezik).
- Trekkingak iraun bitartean, fardelak garraiatzeko mandoak.
- Siemen mendietako P.N.ko sarrera eta bertan kanpatzeko baimenak.
- Bidaia- asegurua.
- BANOAko gidaria.
- “Prezioaren barruan” atalean aipatuta ez dauden otorduak.
- Zehaztuta ez dauden museo eta monumentuetarako sarrerak.
- Aire- tasak (galdetu gure bulegoetan).
- Eskupekoak edo “Prezioaren barruan” atalean sartuta ez dauden gainerako guztiak.
Trekk-egunak: 6
Taldea: 6 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.
Irteerak: Madril eta Bartzelonatik.
Oharra : Bilbora itzultzeko aukera dago.
Prezioa : 1.850 € + aire tasak*
*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.