Etiopiak ezkutuko sekretu bat du gordeta iparraldean, azken urteotan ezkutukoa izateari utzi diona: Simien mendiak. Rift handiaren barruko mendikate hau parke nazional bilakatu zen 1969an eta ondoren UNESCOk irizpide onez gizateriaren ondare izendatu zuen. Abisiniako goi-lautada hau 3.000 eta 4.500 m arteko garaian dago; denetarik du: haranak, arroila sakonak, mendiak, mendi-ertzak… trekkinga atsegin dutenentzako benetako paradisua. Ibilbidearen zortzigarren egunean Etiopiako mendietako gailurrik altuena, Ras Dashen (4.530 m), igotzeko asmoa daukagu.
Mendi hauek, ikusgarriak eta paisaia ederrekin, beste bitxi bat gordetzen dute: bertan bizi direnen ustez beraiek dira Saba erreginaren eta Salomon erregearen ondorengoak. Trekking honen bidez goi-lautada honetan bizi direnen egunerokotasunean murgiltzeko aukera izango dugu.
Addis Abebatik Gondar hirira hegaz egingo dugu, autobus txiki bat hartu eta trekkinga hasten den tokira joango gara: Sankaber herrira. Trekkinga amaitutakoan, Axum hiri historikora joko dugu, eta hortik, hegazkinez, Addis Abebara.’Banoako gidaria.
- Addis Abebarainoko nazioarteko hegaldia, joan- etorria.
- 2 barruko hegaldiak: Addis – Gondar eta Axum- Addis Abeba.
- Etiopian sartzeko bisatua.
- Aireportu eta hotelen arteko joan- etorriak.
- Gondar- etik Sankaberrerako eta Adi Arkaytik Aksunerako garraioa, autobusa pribatu txiki batean.
- Addis Abeba, Gondar eta Axum hirietan, turista mailako hoteletako ostatua.
- 9 gau kanpatuta, pentsio osoan.
- Sukaldea, sukaldaria eta kanpatzeko material guztia (lozakua izan ezik).
- Trekkingak iraun bitartean, fardelak garraiatzeko mandoak.
- Simien mendietako P.N.ko sarrera eta bertan kanpatzeko baimenak.
- Bidaia- asegurua.
- BANOAko gidaria.
- “Prezioaren barruan” atalean aipatuta ez dauden otorduak.
- Zehaztuta ez dauden museo eta monumentuetarako sarrerak.
- Aire- tasak.
- Eskupekoak edo “Prezioaren barruan” atalean sartuta ez dauden gainerakoak.
Trekk-egunak: 9
Taldea: 6 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.
Irteerak: BIO, MAD eta BCNtik, urr. 5an/aza. 2an.
Prezioa : 2.180 € + aire tasak*
*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.