Urre, gatz eta esklaboen merkataritzan ziharduten karabanen ibilbide handien ohiko pasabidea, Mauritaniak XXI. mendearen hasieran nomada sentiarazteko aukera ematen digu. Herrialde zabal-zabala, konplexua naturaren zein gizartearen arloetan, bertan basamortuak dena hartzen du bere baitan eta basamortuaren inguruko osagaiek dena baldintzatzen dute egunerokotasunean.
Tagant izeneko eskualdea ezagutuko dugu, ondoren Adrar basamortua zeharkatzeko. Ibilbidearen barruan karabanen ibilbideko lau hiri historikoetatik hiru ezagutuko ditugu, XI eta XII. mendeetan sortuak eta egun hareaz erdi estalita badaude ere, Gizateriaren Ondare izendatuta daude. Hiri horiek izango dira bidaia honen haria eta ardatza.
Bidaia hau aproposa da basamortua eta historia maite dituztenentzat.
• Nuakchot, haizeen hiria • Tidjikjako palmondo-sail handia • Tichit: oasi-hiri galdua • Tagant, basamortuaren zeharreko ibilbidearen magia • Chinguetti, Islamaren zazpigarren hiri santua • La Ouadane: karabanan ibilbideko hiria • Guelb er Richat-eko kraterra • Terjit-eko oasia.
Nuakchoterainoko hegaldia –Sangrafa –Boutilimit –Tidjikja –Tichit –Tidjika –Rachid– Tagant –Adrar zeharkaldia –Chinguetti –Ouadane- Guelb er Richat –Terjit –Nuakchot.
Nuakchoterainoko hegaldia. Ibilbide osoko 4x4 ibilgailuak. Hainbat ostatu-mota erabiliko ditugu: Nuakchot-en, hotela, Chinguetti, Oudane eta Terjit-en aterpetxea (3 gau) eta gainerakoan kanpatuta (5 gau). Bidaiaren zatirik handiena harearen gainean eta egoera txarreko baso-bideetan zehar igaroko da. Herrialdearen eta ibilbidearen ezaugarriak kontuan hartuta, nahitaezkoa izango da jarrera irekia eta gerta daitezkeen ezustekoekiko ulerkorra.
- Nuakchot- erako hegaldi erregularra, joan- etorria.
- Mauritanian sartzeko bisatua.
- Aireportu eta hotelen arteko joan- etorriak.
- 4x4 motako ibilgailuak ibilbide osoan (3 pertsona ibilgailu bakoitzeko).
- Nuakchot- en, turista- mailako hoteleko egonaldia (lo egitea eta gosaria).
- Chinguetti, Ouadane eta Terjit hirietan, oinarrizko aterpetxeko ostatua, hiru gau (pentsio osoa).
- Kanpalekuko 5 gau (pentsio osoa). Prezioaren barruan sukaldaria, kozinatzeko eta kanpatzeko material guztia (lozakua izan ezik).
- Kanpatzeko banakako kanpin- denda.
- Ibilbidearen barruko arkeologia- aztarnategietarako sarrerak.
- Bidaia- baimenak.
- Bidaiako asistentzia- asegurua.
- Eskupekoak* (ikus oharra baldintza- orrian).
- Banoako gidaria.
- “Prezioaren barruan” atalean zehaztuta ez dauden otorduak.
- Aire- tasak.
- Baldintza- orrian zehaztu gabeko eskupekoak.
- “Prezioaren barruan” atalean zehaztu ez den beste edozein kontzeptu.
Iraupena : 11 egun
Taldea: 6 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.
Egunak: abenduaren 27tik urtarrilaren 6ra.
Irteerak: Madril eta Bartzelonatik.
Prezioa : 1.950 € + aire tasak*
*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.