Eskualde hau ongi ezagutzen dutenek diotenez, bertan bizi direnen eztabaida nagusietako bat Europakoak edo Asiakoak ote diren omen da. Erantzuna ez da erraza, historian alde bateko nahiz besteko argudioak aurki ditzakegu eta. Argi dagoena da biak oso zaharrak direla, historia luzea dutela, oraindik ere “antzinako mundua” deitu izan den horren aztarna ugari dituztela eta bisitatzeko erakargarritasun handikoak.
#Araks edo Araxes haranean duela 10.000 urte inguruko bizimodu sedentarioaren aztarnak aurkitu dira. Armenia eta Georgia zibilizazio askoren pasabidea izan dira historian zehar, bi munduren arteko zubiarena egitea egokitu zaiela dirudi, baita gaur egun ere.
Armenia kristautasuna erlijio ofizialtzat hartu zuen lehendabiziko estatua izan zen (314. urtean) eta hortik gutxira gaur egun Georgia izena duen estatuak gauza bera egin zuen. Ondorioz bi herrialdeek kultur ondare aberatsa dute, ondo kontserbatuta dagoena, eta zati handi bat UNESCOren katalogoaren barruan dago, Horrez gain mendietako paisaiak ikusgarriak dira.
Interesguneak
Yerevan, sobietar eta armeniar arkitekturen uztartzea • Ejmiatzin, antzina zentro espiritual handia izandakoa • Geghard, XIII. mendeko monasterioa, gizateriaren ondarea • Kechariseko multzoa • Gosshavank eta Hagharsin, monasterio zaharrak • Tbilisi, mila urtetik gorako historia duen hiria.
Tbilisirainoko hegaldia. Ibilbide guztirako autobus pribatu txiki bat erabiliko dugu. Bi hiriburuetan ongi kokatutako hoteletan hartuko dugu ostatu. Yerevan eta Tbilisi hiriburuetan izan ezik, horietan ez baitago hotelazpiegiturarik. Hortaz batzuetan hotel xumeetan egin beharko dugu lo eta behin baino gehiagotan itzuli beharko gara hiriburuetara bi herrialdeetako toki interesgarrienak bisitatu ahal izateko. Kultura, etnia eta paisaien arloko aberastasun handiko ibilbidea. Banoako gidaria.
Prezioaren Barruan
Tbilisirainoko joanetorria, hegaldi erregularrean.
Armeniara sartzeko bisatua.
Hotel eta aireportuen arteko joanetorriak.
Autobus pribatu txiki bat ibilbide guztian.
Yerevan, Dzoraget eta Tbilisi hirietan, loegitea eta gosaria turistamailako hoteletan, birentzako geletan (bainugelarekin).
Dilijan hirian, aterpetxean lo egitea, gosaria barne.
Bidaiaasegurua.
BANOAko gidaria.
Preziotik Kanpo
Zehaztuta ez dauden otorduak.
Airetasak.
Eskupekoak edo “Prezioaren barruan atalean sartuta ez dauden gainerako guztiak.
Taldea: 6 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.
Irteerak: Madril eta Bartzelonatik.
Prezioa : 1.480 € + aire tasak*
*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.
Klikatu mapan, mapa handitzeko
Eskatu fitxa teknikoa
Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:
MÁS INFORMACIÓN |
ONARTZEN DUT
Confirmation
Do you want to save changes you made to document before closing?