Hamaika aukera eskaintzen dituen herrialdea da Maroko, hain da zabala eta aberatsa. Hemen aurkezten dizugun ibilbide berria Marokon hainbat urtez bidaiatuz lortu dugun esperientziaren emaitza da eta herrialde horren ezaugarri nagusiak biltzen ditu: mendiak, zedro-basoak, basamortua, hondartzak eta oasiak, antzinako kasbahak eta ksareak, berbereen herrixkak eta hainbat hiri interesgarri.
Atlasen barrena ibiliko gara lur mota guztietarako ibilgailuak erabilita, gutxien ezagutu baina aldi berean sakonena eta herri txikienak biltzen dituen Maroko horretan bizi diren pertsonen egunerokotasuna ezagutzeko, betiere te baterako gonbitearekin irribarretsu azaldu zaizkigun pertsonena. Bidean sekulako arroilak, labirinto itxurakoak, aurkituko ditugu, baita ere haran berde eta emankorrak, oasi zabalak, kasbah ezagunak eta, beste batzuk, erdi ahantziak. Behin eta berriro harrituko gaituen paisaia. Eta horrez gain, betiko bisitaldiak egiteko asmoa dugu: Fez, Meknex, Marrakex, Volubilis-eko erromatarren aztarnak.
• Fez, Erdi Arora garamatzan hiria • Volubilis, erromatarren aztarnak Afrikako iparraldean • Oum Er Riba ibaiaren sorburua eta Atlas Ertaineko zedro-basoak • Saharako dunak Merzougan • Goi Atlaseko Tamtattouche herria • Iztil eta Tizlit lakuak, Imilchil herriaren inguruan • Dades hareneko eta Todrako arroilak edo haizpitarteak • Kasbahen ibilbidea • Essaouirako harresiak eta hondartzak • Marrakex, ipar eta hegoaldearen arteko elkargunea, etnia eta kulturen bilgunea, kaleko etengabeko ikuskizun bizi-bizia.
Casablancarainoko hegaldia–Rabat–Meknes–Volubilis–Fez–Midelt-Merzougako dunak–Tinerhir–Todrako arroilak–Tamtattouche–Imilchil–Dadeseko arroilak–Ait Benhaddou–Essaouira–Marrakex.
Casablancarainoko hegaldi erregularra. Ibilbiderako autobus txiki bat eta lur mota guztietarako ibilgailuak izango ditugu. Hoteletan eta aterpetxe erosoetan egingo dugu lo. Klima beroa. BANOAko gidaria.
- Casablancarainoko hegaldi erregularra, itzulera Marrakexetik.
- Aireportu eta hotelen arteko joan- etorriak, autobus pribatu txiki batean (aire girotuarekin).
- Rabat, Fez, Midelt, Ouarzazate, Aït Benhaddou, Essaouira eta Marrakex hirietan:aterpetxe eta hotel xumeetako ostatua (lo egitea eta gosaria), birentzako logeletan (bainugelarekin).
- Merzouga, Tamtattouche, Imilchil eta Dadeseko arroiletan: aterpetxe erosoetako ostatu- gastuak (lo egitea, gosaria eta afaria), birentzako edo askorentzako geletan (batzuetan bainugela pribatuarekin, beste batzuetan, ordea, ez).
- Merzouga, Tamtattouche, Imilchil, Dadeseko arroiletan eta Ait Benhaddoun: pentsio erdia (lo egitea, gosaria eta afaria).
- Casablancatik Merzougarainoko garraioa, autobus pribatu txiki batean (aire girotuarekin).
- Merzougatik Marrakexeraino garraio pribatua, lur mota guztietarako ibilgailuetan.
- Marrakex- Essaouira- Marrakex tarterako garraio pribatua, autobus pribatu txiki batean (aire- girogailuarekin).
- Bidaia- asegurua.
- BANOAko gidaria.
- Otorduak, “Prezioaren barruan” atalean zehaztutakoak izan ezik.
- Museo, monumentu eta arkeologi eremuetarako sarrerak.
- Aire- tasak.
- Eskupekoak edo “Prezioaren barruan” atalean sartuta ez dauden gainerakoak.
Taldea: 6 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.
Irteerak: BIO, MAD eta BCNtik. abuz. 2an.
Prezioa : 1.540 € + aire tasak*
*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.