Uharte honen historia duela 165 milioi urte hasi zen, uhartea Afrikatik bereizi zen unean. Pixkanaka uharte zabal honetako fauna eta flora bilakatuz joan zen: gaur egun ere, Madagaskarreko espezie gehienak endemikoak dira.
Duela bi mila urte inguru Indonesiako artxipelagotik etorritako nabigatzaileak Madagaskarreko kostaldera iritsi ziren eta uharteko lehen kokalekuak sortu zituzten. Gaur egun uhartean bizi diren gehienak ere garai hartan etorritakoen ondorengoak dira.
Madagaskar, hain da zabala eta natur ondare bitxiaren jabea, “zortzigarren kontinentea” deitu izan zaiola.
Aurten Toliaratik Bemaharako Tsingyraino eramango gaituen mendebaldeko kostaldeko ibilbidea sartu dugu bidaian. Munduko laugarren uharterik handiena den uharte zabal honetako paisaia guztiak ezagutzeko aukera aberatsa osatu nahi genuen.
• Haitzarteak, basoak, lakuak eta kareharrizko orratzak: Bemarahako Tsingy P.N. • Andasibe-Mantadiako P.N.: baso tropikaleko orkideak eta lemurrak • Pangalanesko kanaleko arrantzale eta piraguen giro lasaia • Anjako erreserba komunala, betsileoen lurraldea • Arrantzaleen herrixkak, hondartzak, ibaiak, baobabak... Madagaskarreko mendebaldeko kostaldea, alderik ezezagunena • Isalo P.N. zehar, oinez • Morondavako baobaben etorbidea • Nosy Boraha (Sainte-Marie uhartea). baleak ikusteko eta historien piratak entzuteko aukera.
Antananarivorainako hegaldia –Ambositra –Ambalavao –Isalo P.N. –Toliara –Salary –Morombe –Manja –Morondava –Tsingy P.N. –Moronadava –Antsirabe –Andasibe P.N. –Mantadia –Pangalaneseko kanala –Tamatave –Nosy Boraha (Sainte Marie uhartea)–Antananarivo.
Taldearentzako autobus txikiko garraioa, mendebaldeko tarterako izan ezik, tarte horretan lur mota guztietarako ibilgailuak erabiliko ditugulako. Txalupa, Panganalesko kanalean eta Soanierana Ivongo – Nosy Boraha tarteko joan-etorrietarako. Hotel, bungalow eta ostatuetan egingo dugu lo. Mendebaldeko kostaldeko turismo-azpiegituren egoera oso ahula da. Naturaz gozatzeko bidaia: Oinez eginez, bisitatuko ditugun parkeetako tokirik interesgarrienak ezagutu ahal izango dugu; horretarako, oinetako egokiak ekarri behar dira. Banoako gidaria.
Interficie web & paper-ek garatutako web gunea