Turkana lakua edo aintzira (lehenago Rudolf lakua zena) ur gozoko masa ikaragarri bat da, basamortu baten erdian dagoena. Izatez, ekialdeko Afrikako era horretako handiena da.
Rift haranean erdi ezkutatuta dago, ohiko turismo-ibilbide guztietatik urrun, eta Afrikako toki bitxienen artean bitxienetakoa da. Jadezko itsaso bat, sumendiz inguratuta, eta lakuaren ur-bazterretan planetako tribu bakartuenetako batzuk bizi dira: turkana, gabbrak, rendilleak, dassenechak edo azken emoloak. Pertsona gogorrak eta edertasun handikoak, ingurune ezatsegin batera ondo egokituak, kultura eta ohitura zaharrei eusten: ganadua zaintzea eta ura bilatzea, animismoa eta bizirautea.
• Turkana lakua, sumendiak eta tribuak • Emolo-ak, lakuko azken etnia • Loiyangalani, paisaiak eta pertsonak • Chalbi basamortua, gabbra etniaren oasia • Turkanak, samburuak eta rendilleak, etnia nilotikoak • Maralal, mendiak eta pertsonak • Marsabit, bidegurutzea • Nyahururu eta Thompson ur-jauzia • Samburu herrialdea • Game drive Samburu Erreserban animalia basapiztiak ikusteko • Nairobi, hiriburua.
Nairobirainoko hegaldia–Nyahururu–Maralal–South Horr–Loiyangalani–Turkana lakua–Kalacha–Chalbi eta Kaisut basamortuak–Marsabit–Samburuen herrialdea–Nairobi.
Nairobirainoko hegaldia. Garraioa, lur gogorretan bidaiariak garratzeko egokitutako kamioi berezi batean. Hoteletan eta oinarrizko bandeetan lo egingo dugu (pentsio osoa). Interes kultural, etniko eta paisajista handiko ibilbidea, baina, aldi berean, –bide eta azpiegituren egoera kaxkarra dela eta– gogorra. Gogoan izan planetako tokirik bakartuenetako batera iritsi nahi dugula. Banoako gidaria.
- Nairobirainoko joan- etorria, hegaldi erregularrean.
- Kenian sartzeko bisatua.
- Aireportu eta hotelen arteko joan- etorriak.
- Nairobiko turista mailako hotela (lo egitea eta gosaria).
- Nyahururu eta Marsabit- en, oinarrizko hoteleko egonaldia, 2 gau (pentsio osoa).
- Maralal, Souyh Horr, Loiyangalani Kalacha eta Samburu Erretserban, “bandetako” egonaldia, 6 gau (pentsio osoa). (Ikus ostatuaren atala).
- Kamioi pribatu txikiko garraioa, lurgaineko ibilbide guztirako.
- Turkana lakuko txalupak, emoloen uhartea bisitatzeko.
- Sukaldaria eta kanpatzeko eta sukaldaritzako ekipoa, ibilbide osoan.
- Samburu Erreserbarako sarrerak eta game drive- a.
- Banoako gidaria.
- Zehaztuta ez dauden otorduak.
- Museoetarako sarrerak.
- Aire- tasak (galdetu aire- tasei buruz gure bulegoetan).
- Eskupekoak eta “Prezioaren barruan” atalean sartuta ez dauden gainerako guztiak.
Taldea: 6 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.
Irteerak: Madril eta Bartzelonatik. Bilbotik irteera dago.
Prezioa : 2.080 € + aire tasak*
*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.