Libano neurriz txikia izan arren, aberastasun handia du kulturaren eta naturaren aldetik, hainbat erlijio, kultura eta hizkuntza bizi baitira bertan, mendi malkartsu, kostaldeko herrixka jendetsu eta haran emankorren artean. Feniziarren garaietatik hona, garai haietan merkataritzari esker kostaldeko hiriak asko hazi zirelarik, Libano era guztietako eragin eta inbasioen pean egon da, gaur egun osatzen duen kaleidoskopio kultural handia osatu arte.
Bidaia honetan herrialdea zeharkatuko dugu, erreserba naturaletan ibilbide batzuk oinez eginez, milaka urteko zedroen artean, eta feniziarren, erromatarren, omeiatarren, gurutzadetako edo mamelukoen garaiko garaietako hondakinak bisitatuz, Baalbek ikusgarria, esaterako, bertako gastronomia aberatsa gozatuz eta historiaz beteriko kaleen artean paseatuz, musulmanak, sunitak, txiitak, kristau maronitak, drusoak edo armeniarrak bizi diren kaleen artean. Baina. Aldi berean, XX. mendearen amaiera aldean herrialdea gogor kolpatu zuten gerrek utzitako aztarnak, arrastoak eta orbainak ikus ditzakegu. Zalantzarik gabe, kontrastez beteriko bidaia, kultura nahiz natura maite edo atsegin dituzten bidaiarientzat aproposa.
• Beirut moderno eta luxu handikoa • Feniziarren garaiko Tiro eta Sidon hiri zaharrak • Mleeta, Hezbola erakunde islamistaren lurraldea • Chouf-eko mendi-paisaiak • Beit ed dineko luxuzko jauregi zaharra • Bekka haraneko paisaia lasaiak • Baalbek-eko erromatarren gaiko hondakin ikusgarriak • Tannourineko ehundaka urteko zedroak • Qadisha haraneko monasterio zaharrak • Tripoliko mamelukoen arkitektura.
Beiruterainoko hegaldia –Sidon –Tiro –Mleeta –Jezzine –Maaser el Chouf –Beit ed Dine –Baalbek –Anjar –Tannourine –Bsharre –Valle de Qadisha –Tripoli –Biblos –Beirut.
Beiruterainoko hegaldia. Turista-mailako hotelak. Ibilbide osoan autobus pribatu txiki bat izango dugu garraiobide. Ibilbide zirkularra, herrialdeko hiri nagusiak eta arkeologia-aztarnategiak bisitatzeko. Gainera, Chouf-eko Parke Nazionalan, Tannourinen eta Qadisha Haranean, oinezko ibilbide batzuk egingo ditugu. Banoako gidaria.
- Beiruterainoko hegaldi erregularra, joan- etorria.
- Aireportu eta hotelen arteko joan- etorriak.
- Ibilbidean zehar, autobus pribatu txiki bateko garraioa.
- Turista- mailako hoteletan egingo dugu lo, birentzako geletan, bainu pribatuaren (prezioaren barruan, lo egitea eta gosaria).
- Qadisha haraneko monastegi batean ostatua, birentzako geletan eta pentsio erdian (gosaria eta afaria barne).
- Parke Nazionaletako eta Erretserba Naturaletako sarrerak.
- Bidaiako asistentzia- asegurua.
- Eskupekoak* (ikus oharra baldintza- orrian).
- Banoako gidaria.
- Otorduak.
- Monumentu eta museoetarako sarrerak.
- Aire- tasak.
- Baldintza- orrian zehaztu gabeko eskupekoak.
- “Prezioaren barruan” atalean zehaztu ez den beste edozein kontzeptu.
Iraupena : 13 egun
Taldea: 6 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.
Egunak: urr. 1. / urr. 15.
Irteerak: BIO, MAD eta BCN.
Prezioa : 1.960 € + aire tasak*
*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.