Foto Costa Rica “Pura vida”

Costa Rica
“Pura vida”

Costa Rica
“Pura vida”

“Indiano”en antzera bizi izateko denborarik ez dutenei begira dago pentsatuta bidaia hau. Lurrez herrialde txikia izanik, Costa Ricak aukera polita ematen digu herrialdea ezagutu eta lasai-lasai ibili ahal izateko: inolako presarik gabe, bideak eskaintzen dizkigunak lasai-lasai gozatzeko. Bidaia honek egitarau zabala eskaintzen digu: parke nazional aberats eta paregabeak, sumendi ugari, oihana, baso tropikalak... Turismo ekologikoaren aldeko apustua egin du Costa Ricak, eta hori argi ikusten da herrialdean zehar sakabanatuta dauden hainbat espazio edo ekosistema babestu, hainbat parke nazional... naturaren edertasunaz bete-betean gozatzeko beta ematen digutenak.

Interesguneak

• Ozeano Bareko hondartzak, Nicoya penintsulan • Rincón de la Viejako P.N. • Arenal sumendiko erupzioak • Dortoken errutea Tortuguero P.N.an • Ozeano Atlantikoaren kostaldeko afrikar-karibear zaporea • Iruza sumendiko kraterra • San José.

Ibilbidea

San Joserainoko hegaldia –Samara –Rincón de la Vieja–Arenal sumendia–Fortuna–Sarapiquiko portu zaharra–Tortuguero-Cahuita P.N.–Puerto Limón–Irazu sumendia–San José.

Zenbait datu interesgarri

Ibilbide guztirako autobus txiki bat (aire-girogailuarekin) erabiliko dugu. Tortugueroko kanaletan txalupetan ibiliko gara. Hotel eta lodgeetan egingo dugu lo. Banoako gidaria.

Prezioaren Barruan

  • San Joserainoko joan- etorria, hegaldi erregularrean. Aireportu eta hotelen arteko joan- etorriak. Lurreko ibilbide guztirako autobus pribatua (airea girotzeko teknologiarekin). Tortugeroko bisitaldiko kanoak. Costa Rican, turista mailako hotel edo lodgeetan lo egitea, birentzako geletan (bainugelarekin). Hurrengo parke nazionaletarako sarrerak: Irazu, Poas, Rincon de la Vieja, Arenaleko behatokia eta Tortuguero. Gosariak. Bidaia- asegurua. BANOAko gidaria.

Preziotik Kanpo

  • Otorduak, “Prezioaren barruan” atalean zehaztutakoak izan ezik. “Prezioaren barruan” atalean zehaztu ez diren parke nazionaletako sarrerak. Herrialdetik irteteko aireportuko tasak (26 usd). Aire- Tasak. Eskupekoak edo “Prezioaren barruan” atalean sartuta ez dauden gainerakoak.

Taldea: 6 eta 18 pertsona artekoa + gidaria.

Irteerak: BIO, MAD eta BCNtik, abuz. 1ean/ira. 1ean.

Prezioa : 2.240 € + aire tasak*

Gehigarria : abuz. 150 €

*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.

Klikatu mapan, mapa handitzeko

Eskatu fitxa teknikoa

Costa Rica
“Pura vida”
Click para recargar la imagen

Legezko oharra Formulario hau borondate hutsez betetzen baduzu, zuk emandako datu pertsonalak BIDAIAK BANOA, S.L. enpresaren jabetzako fitxategi batean sartuko dira. Fitxategi horrek 2050691029 zk. du Datuak Babesteko Espainiako Agentzian eta datuen segurtasuna bermatzeko beharrezko segurtasun-neurriak dauzka, besteak beste, datuak aldatu, galdu, tratatu edo datu horietan baimenik gabe sartzea ekiditeko.

Datu horietan sartu, datuok kendu, zuzendu edo horretan sartuta egotearen aurkako eskubideak erabil ditzake erabiltzaileak, DBLOk eskubide horiek aitortzen baitizkio. Horretarako BIDAIAK BANOA, S.L., Ledesma kalea, 10-Bis., 2. solairua, 4. departamendua helbidera jo besterik ez duzu, izen-deiturak, jakinarazpenetarako helbidea, NANaren fotokopia eta eskabidea, data eta sinadura jarriz.

Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:

MÁS INFORMACIÓN | ONARTZEN DUT