Foto Laos eta Kanbodia Mekong ibaian zehar

Laos eta Kanbodia Mekong ibaian zehar

Gure ibilbideak Mekong ibaiaren norabidearekin bat egingo du, Indotxinako penintsulako ibai nagusia eta lurralde horretako benetako “autobidea” eta bi herrialderen bizkarrezurra: dena: Laos eta Kanbodia. Bi herri horiek Mekong ibaia dute ekonomiaren eta kulturaren ardatz nagusi.

Urtetan mugak itxita eduki ondoren, Laos eta Kanbodiak ateak ireki berri dizkigute, eta orain budismoaren tradizioan oinarritutako Asiako hego-sortaldeko kultura interesgarrien egunerokotasuna ezagutu ahal dugu. Laos nekazaritza, abeltzaintza eta basogintzatik bizi da eta Indotxinako paisaia ederrenak eskaintzen dizkigu: mendiak eta oihanak. Kanbodiak, berriz, atzean utzi ditu gerra garaiak eta kultur ondare aberatsa du, khmer zibilizazioarena, esaterako: Angkorreko tenpluak.

Interesguneak:

• Luang Prabang hiri zaharra, “Gizateriaren ondarea” dena • Muang Khua, Nam Ou ibaiaren ertzeko gutxiengo etnikoak • Vientiane: tenpluak, eraikuntza kolonialak, bulebarrak, azokak... • Khong Island: arroz eta landareen soroen gaineko ikuspegi ederrak • Khmer etniaren Kratieko etxe zaharrak • Kampi, Mekong ibaiko azken izurdeak • Erregejauregia eta zilarrezko pagoda Phnom Penh hirian. • Battambangeko banbu-trenak • Tonle Sap lakuko arrantzaleen herrixkak • Angkorreko tenpluak, “Gizateriaren ondarea”, naturaren indarra eraikuntzen gainean agerian.

Ibilbidea:

Bangkokerainoko hegaldia –Luang Prabang–Udom –Xai– Muangkhua–Luang Prabang–Vientiane–Pakse– Khong Island–Kratie–Phnom Penh– Battambang Siem Rep (Angkorreko tenpluak) –Bangkok.

Zenbait datu interesgarri:

Zenbait garraiobide mota erabiliko ditugu: bi hegaldi egingo ditugu, txalupa (Nam Ou ibaian) eta autobus pribatu txiki bat (aire girotuarekin). Turista mailako hoteletan egingo dugu lo, Muangkhua eta Khong uhartean izan ezik, azken horietan aterpetxean. Klima beroa, hezea eta tropikala. Banoako gidaria.

Prezioaren Barruan:

  • - Bangkokerainoko joan-etorria, hegaldi erregularrean.-
  • - Bangokok-Luang Prabang hegaldia.
  • - Vientiane-Pakse hegaldia.
  • - Siem Reap-Bangkok hegaldia.
  • - Laos eta Kanbodiako bisatuak.
  • - Aireportu, kaia eta hotelen arteko joan-etorriak.
  • - Autobus edo autobus pribatu txikia, airea girotzeko teknologiarekin, ibilbide guztirako.
  • - Ferrya: Wat Phu-Khong Island
  • - Txalupa: Pak Ou bisitatzeko.
  • - Turista mailako hotelak (lo egitea eta gosaria), birentzako geletan (bainugela eta aire-girogailuarekin), Muangkhua eta Khong uhartean izan ezik, azken horietan aterpetxeetan.
  • - Bidaiako asistentzia-asegurua.
  • - Ingelesez dakien tokian tokiko gidaria.
  • - BANOAko gidaria.

Preziotik Kanpo:

  • - Zehaztuta ez dauden otorduak.
  • - Museo eta monumentuetarako sarrerak.
  • - Aire-tasak.
  • - Eskupekoak eta “Prezioaren barruan” atalean sartuta ez dauden gainerakoak.
  • -

Eskatu fitxa teknikoa :

Laos eta Kanbodia
Mekong ibaian zehar

Ekidin ditzagun denon artean spam mezuak.

Click para recargar la imagen
* Nahitaez bete beharreko eremuak

Legezko oharra: Formulario hau borondate hutsez betetzen baduzu, zuk emandako datu pertsonalak BIDAIAK BANOA, S.L. enpresaren jabetzako fitxategi batean sartuko dira. Fitxategi horrek 2050691029 zk. du Datuak Babesteko Espainiako Agentzian eta datuen segurtasuna bermatzeko beharrezko segurtasun-neurriak dauzka, besteak beste, datuak aldatu, galdu, tratatu edo datu horietan baimenik gabe sartzea ekiditeko.

Datu horietan sartu, datuok kendu, zuzendu edo horretan sartuta egotearen aurkako eskubideak erabil ditzake erabiltzaileak, DBLOk eskubide horiek aitortzen baitizkio. Horretarako BIDAIAK BANOA, S.L., Ledesma kalea, 10-Bis., 2. solairua, 4. departamendua helbidera jo besterik ez duzu, izen-deiturak, jakinarazpenetarako helbidea, NANaren fotokopia eta eskabidea, data eta sinadura jarriz.

Iraupena:
22 egun.

Taldea:
6 eta 16 pertsona bitartekoa + gidaria.

Irteerak:
MAD eta BCNtik, abuz. 3an/ira. 3an/urr. 2an.

Prezioa: 2.700 € + aire tasak*


Abuztuko gehigarria:
*Galdetu aire-tasei buruz gure bulegoetan.

*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.

Klikatu mapan, mapa handitzeko

Klikatu mapan, mapa handitzeko

Eska ezazu argibide gehiago
  • Bilbo: Ledesma 10 bis, 2º - 48001 BILBAO - Tel: 94 435 5119 - Fax: 94 423 2039 - e-mail: bio@banoa.com
  • Bartzelona: Ronda de Sant Pere 11, àtic 3ª - 08010 BARCELONA - Tel: 93 318 9600 - Fax:93 318 0037 - e-mail: bcn@banoa.com

Interficie web & paper-ek garatutako web gunea