“Indiano”en antzera bizi izateko denborarik ez dutenei begira dago pentsatuta bidaia hau. Lurrez herrialde txikia izanik, Costa Ricak aukera polita ematen digu herrialdea ezagutu eta lasai-lasai ibili ahal izateko: inolako presarik gabe, bideak eskaintzen dizkigunak lasai-lasai gozatzeko. Bidaia honek egitarau zabala eskaintzen digu: parke nazional aberats eta paregabeak, sumendi ugari, oihana, baso tropikalak... Turismo ekologikoaren aldeko apustua egin du Costa Ricak, eta hori argi ikusten da herrialdean zehar sakabanatuta dauden hainbat espazio edo ekosistema babestu, hainbat parke nazional... naturaren edertasunaz bete-betean gozatzeko beta ematen digutenak.
Interesguneak
• Ozeano Bareko hondartzak, Nicoya penintsulan • Rincón de la Viejako P.N. • Arenal sumendiko erupzioak • Dortoken errutea Tortuguero P.N.an • Ozeano Atlantikoaren kostaldeko afrikar-karibear zaporea • Iruza sumendiko kraterra • San José.
Ibilbidea
San Joserainoko hegaldia –Samara –Rincón de la Vieja–Arenal sumendia–Fortuna–Sarapiquiko portu zaharra–Tortuguero-Cahuita P.N.–Puerto Limón–Irazu sumendia–San José.
Zenbait datu interesgarri
Ibilbide guztirako autobus txiki bat (aire-girogailuarekin) erabiliko dugu. Tortugueroko kanaletan txalupetan ibiliko gara. Hotel eta lodgeetan egingo dugu lo. Banoako gidaria.
Prezioaren Barruan
San Joserainoko joan- etorria, hegaldi erregularrean.
Aireportu eta hotelen arteko joan- etorriak.
Lurreko ibilbide guztirako autobus pribatua (airea girotzeko teknologiarekin).
Tortugeroko bisitaldiko kanoak.
Costa Rican, turista mailako hotel edo lodgeetan lo egitea, birentzako geletan (bainugelarekin).
Hurrengo parke nazionaletarako sarrerak: Irazu, Poas, Rincon de la Vieja, Arenaleko behatokia eta Tortuguero.
Gosariak.
Bidaia- asegurua.
BANOAko gidaria.
Preziotik Kanpo
Otorduak, “Prezioaren barruan” atalean zehaztutakoak izan ezik. “Prezioaren barruan” atalean zehaztu ez diren parke nazionaletako sarrerak.
Herrialdetik irteteko aireportuko tasak (26 usd).
Aire- Tasak.
Eskupekoak edo “Prezioaren barruan” atalean sartuta ez dauden gainerakoak.
Taldea: 6 eta 18 pertsona artekoa + gidaria.
Irteerak: BIO, MAD eta BCNtik, abuz. 1ean/ira. 1ean.
Prezioa : 2.240 € + aire tasak*
Gehigarria : abuz. 150 €
*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.
Klikatu mapan, mapa handitzeko
Eskatu fitxa teknikoa
Gure cookie propioak erabiltzen ditugu, baita beste batzuenak ere, gure zerbitzuak hobetzeko. gure orrirako zure sarbidea pertsonalizatuz, eta zure nabigazio-ohiturak anonimoki aztertuz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Konfigurazioa alda dezakezu edo informazio gehiago lortu; horretarako sakatu hemen:
MÁS INFORMACIÓN |
ONARTZEN DUT
Confirmation
Do you want to save changes you made to document before closing?