Gure ibilbideak Mekong ibaiaren norabidearekin bat egingo du, Indotxinako penintsulako ibai nagusia eta lurralde horretako benetako autobidea eta Laos eta Kanbodia herrialdeen bizkarrezurra dena.
Bi herri horiek Mekong ibaia dute ekonomiaren eta kulturaren ardatz nagusi.
Urtetan mugak itxita eduki ondoren, Laos eta Kanbodiak ateak ireki berri dizkigute, eta orain budismoaren tradizioan oinarritutako Asiako hego-ekialdeko kultura interesgarrien egunerokotasuna erakusten digute, inguru guztian gertatzen ari den garapen handiari uko egin gabe. Laos nekazaritza, abeltzaintza eta basogintzatik bizi da eta Indotxinako paisaia ederrenak eskaintzen dizkigu: mendiak eta oihanak, khamur eta akha bezalako gutxiengo etnikoen bizileku direnak. Kanbodiak, berriz, atzean utzi ditu gerra garaiak eta kultura ondare aberatsa du, antzinako khmer zibilizazioarena, esaterako: Angkorreko tenpluak. “Asiako Perla” ere deitua izan den Phnom Penh-en, berriz, modernitatearen eta historiaren arteko gurutzaketa ikusgarria bisita dezakegu.
• Chiang Khong, Laosen Mekong ibaian zehar sartzeko atea • Luang Namtha: arroz-soroak eta Nam Ha ibaia • Muang Khua, Nam Ou ibaiaren ertzeko gutxiengo etnikoak • Luang Prabang hiri zaharra: Gizateriaren Ondarea • Vang Vieng: Nam Song ibaia, mendi karstikoen artean • Vientiane: tenpluak, eraikuntza kolonialak, bulebarrak, azokak... • Khon Island: arroz eta landareen soroen gaineko ikuspegi ederrak • Khmer etniaren Kratieko etxe zaharrak • Kampi, Mekong ibaiko azken izurdeak • Errege-jauregia eta zilarrezko pagoda, Phnom Penh hirian • Battambangeko banbu-trenak • Tonle Sap lakuko arrantzaleen herrixkak • Angkorreko tenpluak, naturaren indarra eraikuntzen gainean agerian • Kho Kerreko piramidea.
Bangkokerainoko hegaldia –Chiang Rai –Chiang Khong –Luang Namtha –Muang Khua –Muang Ngoy –Luang Prabang –Vang Vieng –Vientiane –Pakse –Khon Island –Kratie –Phnom Penh – Battambang –Siem Reap –Angkorreko tenpluak –Koh Kerreko tenpluak –Bangkok.
Bidaia honetan iparraldetik hegoalderantz egingo dugu ibilbide oso bat, Laoseko hainbat etniaren bizileku diren mendietatik Mekongeko lautadetara, eta amaieran Angkor hiriko tenplu handiak ikusiko ditugu. Eta denbora osoan Mekong ibai ikusgarriaren inguruan. Zenbait garraiobide mota erabiliko ditugu: bi hegaldi egingo ditugu, txalupa (Nam Ou ibaian) erabiliko dugu eta autobus pribatu txiki bat (aire girotuarekin) izango dugu ibilbide osoan. Turista mailako hoteletan egingo dugu lo, Muangkhua hirian eta Khon uhartean izan ezik, azken horietan aterpetxean. Klima beroa, hezea eta tropikala. Banoako gidaria.
- Bangkokerainoko joan- etorria, hegaldi erregularrean.
- Bangokok- Chiang Rai hegaldia.
- Vientiane- Pakse hegaldia.
- Siem Reap- Bangkok hegaldia.
- Laos eta Kanbodiara sartzeko bisak.
- Aireportu, kaia eta hotelen arteko joan- etorriak.
- Autobus edo autobus pribatu txikia, aire girotuarekin, ibilbide guztirako.
- Motordun batela, Muang Khua- Muang Ngoy tarterako.
- Txalupa: Ban Nakasang- Khon Island
- Txalupa: Pak Ou bisitatzeko.
- Turista mailako hotelak (lo egitea eta gosaria), birentzako geletan (bainugela eta aire girotuarekin), Luang Nhamtha eta Khon uhartean izan ezik, azken horietan bungalow- etan izango da.
- Bidaiako asistentzia- asegurua.
- Ingelesez dakien tokian tokiko gidaria.
- BANOAko gidaria.
- Zehaztuta ez dauden otorduak.
- Museo eta monumentuetarako sarrerak.
- Aire- tasak.
- Eskupekoak eta “Prezioaren barruan” atalean sartuta ez dauden gainerakoak.
Taldea: 6 eta 16 pertsona artekoa + gidaria.
Irteerak: BIO, MAD eta BCNtik, abuz. 3an/ira. 2an/urr. 5ean.
Prezioa : 2.875 € + aire tasak*
*Kontsultatu tasak gure bulegoetan.